Etiketaren izena: Auditz

2010 urteko egutegia

2009, Abenduak 25

Joan den ostiralean, Altza Hautsa Kenduz liburuaren aurkezpenarekin batera 2010 urteko egutegia aurkeztu genuen.

Aurrekoetan bezalaxe, 2009 urtean zehar bildutako argazkien artean batzuk aukeratu ditugu eta horiekin osatu dugu urte berrirako egutegia.

  (gehiago…)  »  

Elurrarekin batera hegaberak heldu dira Altzara

2009, Urtarrilak 8

Iñigo

elurra1 elurra5

Gaur arratsaldean hegabera talde handi bat bildu da Auditzeko zelai zurietan. Ikuskizun eder hau hotzaldi handia egiten duenean gertatzen da gure inguruetan, hegazti hauek Frantziatik gure kostaldera etortzen dira eta hotzaldia amaitu bezain pronto zeuden lekuetara itzultzen dira.

Leandro Aizpurua medikuari egindako omenaldia

2007, Irailak 21

Altzako sendagilea izan zen Leandro Aizpuruari 1930 aldean egindako omenaldiaren oroigarria da argazki hau. Bertan, lagun talde handi bat ikus daiteke.

Argazkia Altzagainako San Martzial plazan egina dago, Arteaga etxearen parean, gaur egungo Anaiak tabernaren aurrean eta garai hartan Dendaberri deitzen zena.   (gehiago…)  »  

Auditz-Akular izena dela eta

1999, Azaroak 16

Iñigo Landa

Donostiako udalak proiektu erraldoiak ditu industrialde eta hirigune handiak eraikitzeko Altzako baserri lurretan. Inguru honi guztiari Auditz-Akular izena jarri dio, bi baserri hauen lurrak hartzen baititu bere barruan. Ondo dago Altzako etxeen izenak gure herriko kale eta auzoei ematea, izenak behinik behin etorkizunerako gorde nahi badira. Horregatik, merezi du izenak finkatzeko orduan zuhurki jokatzea. Akular (Acular) izenarekin ez dago inongo arazorik honela idatzi baita baserri honen izena 1626. urtetik gaur egun arte. Auditz izenaren inguruan, berriz, badago zertaz hausnartu eta, behar bada, zer zuzendu ere.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2019
A A A O O L I
« Abe    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Urtarrilak 3)
    «Mila eta mila esker horrelako lanetan ari zeraten guztioi.Zahar eta gazteen oroimena bizirik gorde (erabiltzeko) dezagun... Besarkada bat, Koro »
  • Luma
    (2018, Azaroak 1)
    «Guztiz konforme egindako artikuluarekin. Artecheren "El abrazo de los muertos" liburua denok irakurri beharko genuke. Aipatzen dezu gerra osoa erreketekin igaro ...»
  • -
    (2018, Urriak 24)
    «Ante todo quiero agradecer la labor que estas personas realizan. Seguro que coincidiran con aquellas personas a las que nos ...»
  • aaa
    (2018, Urriak 16)
    «Ondo egongo litzateke harria parkearen inguruan bihurgune hori egite. »
  • Bego
    (2018, Urriak 16)
    «“Tierras de la luna”; amianto en el corazón de Altza – Donostia http://www.rebelion.org/docs/242319.pdf »

etiketak


Sarean