Etiketaren izena: Auditz-Akular

Altza XXI Herri Ekimenak Auditz-Akular Parkeko 1. Ibilbidea seinaleztatu du

2015, Uztailak 18

Altza XXI Herri Ekimenaa

EGUZKITZA-MOLINAO-ARTXIPI izendatu duten ibilbide horretan Aldundiaren eta Donostiako udalaren dirulaguntza izan dute.

Ibilbidean zehar jarri dituzten 4 paneletan honako informazioa ematen da: Ibilbidea 3,2 kilometroko luzera, biribila, 100 metroko desnibela eta 50 minutuko iraupena.

Ibilbidearen paneletan Auditz-Akular parkearen ikurra izan nahi duen “Gran Capicornio” kakalardoaren irudia dugu, mendiko botak jarri, bastoia hartu eta modu dibertigarrian ibiltzera gonbidatzen gaituena. Izan ere, ornogabe espezie horren aztarnak aurkitu ziren Auditz-Akularreko eremuko harizti batean Altza XXIek eta Haritzalde elkarteak 2005. urtean egindako ikerketan, eta zomorro hau Europa mailan babes bereziko espeziea denez bere irudia parkearen ikurra bihurtzea bilatu da.

image001   (gehiago…)  »  

2010 Uztailak 3: Auditz-Akular eguna

2010, Uztailak 3

Altza XXI

Altza y su desarrollo urbanístico caótico

Donostiak Altza udalerria bereganatu zuen 1940. urtean. Anexioaren ondoren kaos urbanistikoa izan da nagusi, eta Donostiaren errentagarritasun ekonomikoa Altzaren garapen orekatuaren gainetik jarri da beti. Gaur egungo politikariek asmo berdinak dituzte.   (gehiago…)  »  

Bihar, hilak 25, bi hitzaldi

2010, Martxoak 24

Bihar, hilak 25, arratsaldeko 7:00etan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hitzaldi bat izango da Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta. Hitzaldia Alberto López arkitektoak eskainiko du izenburu honekin: “LURRALDEA, HIRIA ETA KRISI EKONOMIKOA: Donostiako eredua. Hiri plangintza orokorraren ikuspegi kritiko bat”. Alberto López arkitekto hirigile doktorea da eta Portugalete, Castro Urdiales, Etxebarri eta Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Nagusien eta Bilboko HAPN-ren aurrerapenaren egilea da.

  (gehiago…)  »  

Altza XXIek Auditz-Akularreko balorea erakusteko crossa antolatu du

2009, Azaroak 8

Altza XXI Herri Ekimena

cross-2009-10-31_afitxaOrain dela bi urte Arri-berriko zelaietan artzain zakurren erakustaldia antolatu genuenean bezala, oraingoan ere AltzaXXIek, iniziatiba berri honen bitartez, inguru hori aisialdirako aproposa izateaz gain, “Altzan ingurumenarekin zerikusirik duten jarduerak aurrera eramateko gune bakarra dela” azpimarratu nahi dugu.

  (gehiago…)  »  

“Altza, berdea kenduz”

1999, Apirilak 17

Aitor Garin

Urte berri honetako lehenengo egunetaz gozatzen ari ginela, atzerritarrak diren erregeak etorri eta… hara ze nolako berria ekarri Altzatarrontzat!

Egunkariko izenburuak hala zioen: «El Ayuntamiento donostiarra destinará 1.231 millones a viviendas». Horrela irakurrita, gauza ona ematen zuen. Gauzak horrela, irakurtzeko alperkeria baino, jakinmina piztu zitzaidan, eta irakurtzen jarraitzeari ekin nion: «El Ayuntamiento de San Sebastián destinará 1.231 millones de pesetas para la compra de suelo y construcción de viviendas de protección oficial..» Beno beno, azken urteetan legeak ezarritakoaren aurka lotsagabeki aritu den Udaletxeak, bide zuzenetik joatea erabaki omen du. Hainbeste beharra dago eta!   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2019
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki Ezama
    (2019, Urriak 7)
    «Bueno. Milaesker por hacer un descargo de lo q habéis hecho en líneas generales porque uno ya pensaba q no ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 31)
    «Eskerrikasko egindako lan guztiagatik, Arantza. Harzazu ondo merezia duzun atsedena. »
  • José Ignacio Gamboa
    (2019, Abuztuak 27)
    «Acabo de conocer vuestro blog, realmente me ha impresionado y me gustaría ponerme en contacto con vosotros si es posible, ...»
  • joan mari irigoien
    (2019, Abuztuak 25)
    «Altzako herri-mugimenduen eragile, langile porrokatu, euskararen maitale, Bakea eta Ohorea zuri, Arantza! jmi »
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»

etiketak


Sarean