Etiketaren izena: Gaiztarro

Argazki gehiago

2012, Abuztuak 16

Jon Serrano

Orain dela bi urte Gaiztarro familiak etxeko albuma gurekin partekatu zuen eta horren berri eman genuen hemen Estibausen familia, jauregia, parkea eta Bidebieta-1 urbanizazioaren argazki batzuk erakutsiz. Uda honetan argazki horiek guztiak, laurehun baino gehiago, katalogatu ditugu eta Altzako Tokiko Bildumaren web gunean kontsulta daitezke dagoeneko.

Datozen hilabeteetan jarraituko dugu argazkiei buruz hitz eginten. Izan ere, katalogatu gabe dauzkagun beste argazki multzoekin lanean ari gara eta aurki prest edukitzea espero dugu. Gainera, hirugarren  ”Album altzatarra”-ren prestaketan lanean ari gara buru-belarri. Laster arte, beraz.

c202a-031

Gaiztarrotarren albuma: familia

2010, Azaroak 17

Jon Serrano

Ignacio Gaiztarro, “Chacho”, oso atsegina izan da gurekin eta ikusten ari garen argazki sorta handi hau uzteaz gain bertan agertzen direnak identifikatzeko lana ere hartu du.
  (gehiago…)  »  

Gaiztarrotarren albuma: jauregia barrutik

2010, Abuztuak 20

Jon Serrano

Bigarren atal honetan Bidebieta Jauregiaren barrualdea ezagutuko dugu (egongela, logelak…).

Bidebieta Jauregia XIX. mendean eraiki zen, Javier Artazcoz-en eskutik. Hau hil ondoren Sotomayor dukearen eskuetara pasa zen eta honek, 1932 urtean, Errenteriako Fausto Gaiztarro arkitektoarekin trukaketa bat egin zuen.

Bidebietako parkearen jatorria eta bilakaera hobeto ezagutzeko komenigarria da Hautsa Kenduz III-n argitaratutako “Parque de Bidebieta” artikulua irakurtzea, Arantza Martinez eta Isabel Murillok idatzita.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2020
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena
    (2020, Maiatzak 20)
    «[...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, Maiatzak 8)
    «Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu! jmi »
  • Estibaus » Altza prentsan (1936-1940)
    (2020, Maiatzak 7)
    «[...] Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. ...»
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Por cierto, soy hija de carmen, la hermana de Agueda Otegui »
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Hola Edurne, soy Beatriz, sobrina de Agueda Otegui. Si quieres ponte en contacto conmigo, me encantaría saludarte. »

etiketak


Sarean