Etiketaren izena: urteurrena

30 urte Goardia Zibilak Mikel Zabalza hil zuenetik

2015, Irailak 4

mikel-zabalza

Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena

Aurten 30 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabaltza, Altzan bizi zen gazte nafarra, erahil zuenetik. Urte batzuk ditugunok gogoratuko gara kasu honekin baina altzatar gazteenok agian ez dute inoiz entzun zer gertatu zen.

Mikel Zabaltza Garate Nafarroako Orbaizetako gazte bat zen. Lana bila etorri zen Donostialdera eta baita aurkitu ere, udal-tranbia konpainian hain zuzen. Halako batean beste gazteekin batera 1985ko azaroaren 25ean atxilotu zuten Jolastokietan, bizi zen etxean. Ondoren bertsio ofizialak ihes egin zuela zabaldu zuen… eta handik 20 egunetara azaldu zen, hilik, Bidasoa ibaian. Mikelekin atxilotu zituzten beste gazte batzuk zeinak handik egun batzuetara askatuak izan ziren. Gazte hauek tortura latzak salatu zituzten, erreka baten ondoan egindakoak batzuk, Intxaurrondo koartelean zein Madrilen pairatutakoak besteok. Garai hartan herriak argi ulertu zuen zer gertatu zen: Mikel Zabaltza torturapean hil zuten, “ihes egin zitzaien”. Salaketak eta mobilizazioak Euskal Herria osoan ugariak izan ziren, baita Altzan ere. Ordutik hona inork ez du ofizialki zer gertatu zen aitortu,ezta gutxiago errudunak zigortu edo senideak erreparatu. Ez orduko Gobernuak, Felipe Gonzalezen PSOE, ez Benemeritak, ezta ondorengo gobernu edo agintariek.   (gehiago…)  »  

“Martziali gozoak”

2012, Ekainak 30

“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua San Martzial himnoarekin amaitu zen, bertan bildutako guztiek abestuta eta musikari bikainez lagunduta. Hona hemen ahaztezinezko momentu horren bideoa.

San Martzial himnoa

Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak.

Zure bost ogiekin, zure bi arraiekin
bost milak izan zuten mantendu zerekin
hargatik zure ondoren dabiltza gizonak.
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak. (bis)

AHM txupinazoan

2012, Ekainak 25

zapia-2012San Martzial jaien antolatzailea den Altzatarra elkarteak AHMren 25 urteko ibilbidea omendu nahi izan du aurten eta horregatik gure elkarteari txupinazoa, banderen igoera eta pregoia irakurtzearen ardura eman digu. Ohorezko enkargua da guretzat eta hantxe egongo gara ostiralean, San Martzial egunaren bezperan, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik pozez eta alaitasunez festetan murgiltzeko. Gora Altza! Gora sanmartzialak!

Altzatarrak, altzatarrak
Gazte, heldu edo zahar
Altzatarrak, beti, beti
Kasta onekoak

Danborradak jotzeko pieza hau, Altzatarra Elkartearen ereserkia, Jose Ignazio Ansorena sortua da, Donostiako Udal Txistulari Taldearen zuzendaria, eta AHMren 25. urteurreneko kontzertuan jo zen estreinako aldiz.

Kontzertuaren oihartzuna: “Txirritaren agurra”

2012, Apirilak 25

Joan den urteko ekainean Txirritaren heriotzaren 75. urteurrena gogoratu genuen. Jose Ignazio Ansorenak Txirrita ekarri zuen  kontzertura haren hiru bertso egitarauan txertatuz. Bertsoak ”Txirritaren agurra” izenburupean bilduak daude eta bizitzaren azken hilabeteetan kantatutakoen artean aukeratuak dira. Lehenengoa Kursaalen ospatutako Bertsolarien Txapelketatik hartua da eta beste biak Errenterian hil aurreko hilabetean egin zioten omenaldian botatakoak.

  (gehiago…)  »  

Kontzertuaren oihartzunak: “Donostiarren abestiak”

2012, Martxoak 5

Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua gogoratuz jarraituko dugu, oraingoan kontzertua zabaldu zuen kantu sortarekin, “Donostiarren abestiak”, guztiak oso ezagunak, herrikoak, etxe barruan eta kalean asko entzun ditugunak: “Andre Madalen”, “Jeronimo”, “Loriak udan intza bezala”, “Quisiera ser alcalde”, “Tinter, lanter”, “En la calle Garibai” eta “Neskazarrak”.   (gehiago…)  »  

Kontzertuaren oihartzunak: “Negra sombra”

2012, Urtarrilak 30

Oraindik gogoan ditugu “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua eta arratsalde horretan bizi genituen momentuak. Estibausen bitartez soinu eta doinu horien oihartzunak beste behin entzun ahal izango ditugu eta, hasteko, Manu Gomez altzatarrak jo zuen  “Negra sombra” aukeratu dugu. “Negra sombra” poema Rosalia de Castrok idatzi zuen eta Xoan Montesek musikaz jantzi zuen. 1892. urtean jo zuten aurreneko aldiz eta denborarekin Galiziako musikaren piezarik ezagunetakoa bihurtu da.

  (gehiago…)  »  

Zirraragarria

2011, Azaroak 20

Sekulako kontzertua. Isilean entzuten genien hunkiturik, eta bero-bero txaloka hasten ginen pieza bakoitzaren ondoren. Kontzertu amaieran eskuak estutu, besarkatu eta beste altzatarrekin bizitzen ari ginena partekatu behar genuen. Eskerrik asko guztioi, musikariei eta publikoari, une eder hori sortzeagatik, musikaren eta pertsonen edertasuna nagusi izan zen une hori. Altzatarren “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertuak zirrara sortarazi zigun.
  (gehiago…)  »  

“Altzak soinu, Altzak doinu” Kontzertua

2011, Azaroak 14

mintegia-a3Altzako Historia Mintegiaren 25. urteko ibilbidea ospatzeko, datorren ostiralean, azaroak 18, San Martzial elizan, 20:30ean izango den kontzertura gonbidatu nahi zaituztegu.   (gehiago…)  »  

Elkartu, elkar ezagutu eta ezagutzera eman

2011, Azaroak 7

gipuzkoa-elkarteakDatorren larunbatean, hilak 19, Altzako Historia Mintegiak antolaturik eta Casares-Tomasene Kultur Etxearen laguntzaz, Gipuzkoako Tokiko Historia Taldeen I. Topaketa egingo dugu Tomasenen. Helburu nagusia elkargune bat sortzea da, non AHM egiten ari den antzeko lanetan jarduten duten mota askotako ekimenek elkartzeko, elkar ezagutzeko eta ezagutzera emateko aukera izango duten.   (gehiago…)  »  

Ganbararen erakusketa Larratxon

2011, Irailak 12

Altzako Historia Mintegiko eta Casares Kultur Etxearen 25.urteurrena ospatzeko prestaturiko ekintza berri batera gonbidatu nahi zaituztegu, irailaren 19tik 23ra Larratxo Kultur Etxean antolatu dugun erakusketara.

argazkia   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean