Etiketaren izena: etxea

Ibarbia

2018, Irailak 10

ibarbia-2018-08-23aHerrerako Ibarbia familiari buruzko kontsulta bat egin berri digute Tokiko Bilduman. Horren inguruan bildutako datu interesgarrienak, familiaren abizena daramaten etxeen hainbat daturekin batera, ordenatu eta azalduko ditugu datozen lerroetan.

Ibarbiatarren presentzia Herreran Manuel Ibarbia Elorriagarekin hasiko da. Zumaiako Oikia auzoan 1863ko otsailaren 21ean jaioa (1), kontratista izan zen eta 1890. urtean Donostia-Errenteria tranbiaren eraikuntza lanetan parte hartu zuen Molinao-Antxo tartean, zaldiek tiratutako tranbien garai hartan. (2) Trenbidearen eraikuntzan kontratista gisa lan egin ondoren, mantentze eta hobetze lanetan ere jardun zuen eta, azkenean, 1906ko uztailaren 30ean, Donostiako Tranbia Konpainiaren langile zerrendan sartu zen, bide  eta obretako langileburu gisa. Konpainiako langilea bihurturik, enpresak Herrerako harrobian zeukan etxebizitza batera aldatu zen familia osoarekin. (3)

  (gehiago…)  »  

Altzaren ondarea babesik gabe

2008, Irailak 29

Iñigo Landa

Donostiako Plan Orokorrak babesik gabe utzi du Altzaren ondarea. Osatu duten katalogoan Donostiako 1358 elementu agertzen dira, horietatik 28 bakarrik Altzaren udal barrutian: Intxaurrondo, Parada, Casares, Larrotxene, Moneda, Tomasene, Berra, Arantzuriene, Pelegriñene, Txipres, Plasencia, Ubegi, Gartziategi, eta Mendiola baserriak; “Plaza San Marcial 4″ (isiltzen dute Altzako udaletxea dela), Jose Elosegi 64 (The English School); La Asuncion, Uba, eta San Martzial elizak; Kutarro, “Fuerte y ermita de San Martín” (Labeas baserriaz ari da, baina egon al da inoiz han ermitarik?), Ametzagaina, eta Almirante gotorleakuak; Uliako ur depositua eta Uliako akueduktoak.   (gehiago…)  »  

La Villa Casares

1996, Ekainak 18

Estrelli de la Cruz

Nere jaiotetxeari buruz zer edo zer idazteko eskeini zidatenean, bizi-bizi, burura etorri zitzaizkidan garai hartako giro eta jendea…

Recuerdo campos, los manzanales de Arriya Berri, el camino de Arriya Zar, junto al pequeño bosque de laureles (”erramotas” para los kalekumes que vivíamos por allí). Lugar misterioso, explorado durante el día y siniestro por la noche, cuando con la marmita de leche en la mano, cantábamos para quitar el miedo al pasar junto a él.

Villa “Mari Luz”, los hermanos Roteta y “Serrano” el zapatero remendón que a veces tenía que sacar el genio para dominar a la chiquillería que le hacíamos rabiar bastante.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2020
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena
    (2020, Maiatzak 20)
    «[...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, Maiatzak 8)
    «Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu! jmi »
  • Estibaus » Altza prentsan (1936-1940)
    (2020, Maiatzak 7)
    «[...] Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. ...»
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Por cierto, soy hija de carmen, la hermana de Agueda Otegui »
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Hola Edurne, soy Beatriz, sobrina de Agueda Otegui. Si quieres ponte en contacto conmigo, me encantaría saludarte. »

etiketak


Sarean