Etiketaren izena: Tokiko Bilduma

Tokiko Bilduma elikatuz

2011, Abuztuak 9

c3006Altzako Tokiko Bilduma (www.altza.info) elikatzen jarraitzen dugu poliki-poliki eta, honez gero, 7.000 dokumentutik gora kontsulta daitezke bertan.   (gehiago…)  »  

28an, topaketa, web orria eta liburua

2010, Urriak 8

AHM

Donostia Kultura eta AHM-ren arteko akordioak gogoangarria egin du 2010 urte hau gure historia txikian: www.altza.info web orriaren bitartez Tokiko Bilduman gordetako dokumentu-funtsa edonorentzat eta Interneteko konexioa dagoen edonon kontsultagarri egongo da.

tarjetoiaOparoa izan da urteetan lagun askok eskainitako laguntza eta elkar lana, eta horregatik lorpen honek poz handia ematen du. Gaur egun informazio teknologiek daukaten ahalmenaz baliatuz, ametsa zena hezurmamitu da eta Altzako dokumentu bildumak orain arteko hedapen handiena lortzeko moduan dago. Hedapenarekin denok irabazten dugu: “Gure aburuz, kultura ez dator hedapenaren eraginez apaldutako energiatik, ezta banatzeagatik urritu egiten den emaritik ere; haren defentsa, eskuzabaltasunezko jardueraren emaitza izango da, bere baitan etikaren bi paradoxa sakonenak bilduz: gordetzen dena galdu egiten da soilik, ematen dena irabazten da soilik.”¬† (Antonio Machado, 1937)

Teknologia hauek eskaintzen dituzten bitartekoek ez dute baztertu behar orain arte erabili ditugun ohiko komunikazio bideak, hala nola jendarteko harremanak eta papera. Horregatik, aurki gonbidapen bat banatuko da etxez etxe web orriaren aurkezpenera etortzeko; elkar ikusteko eta elkarrekin hitz egiteko aukera paregabea izango da.

Ekitaldi horretan ere “Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)” liburua aurkeztuko da, Artiga Bildumaren zazpigarrena. Liburuxka honetan aipatutako urte tartean prentsan argitaratutako 164 kronikak bildu dira eta, kontsultagarriago izan dadin, hainbat aurkibideekin osatuta dago. AHM-k argitaratu du eta 10 eurotan egongo da salgai. AHM-ko bazkideentzat doan. Nahi duenak Altzanetetik ere doan jaitsi ahal izango du Pdf formatuan.

Argazki bilduma aberasten

2007, Irailak 21

Altzako Tokiko Bilduman jasotako dokumentuen artean argazkiak dira dudarik gabe arrakasta handiena daukatena. Ikusi besterik ez dago abenduan aurkeztu genuen Album Altzatarra argazki-liburuaren arrakasta.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2020
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena
    (2020, Maiatzak 20)
    «[...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, Maiatzak 8)
    «Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu! jmi »
  • Estibaus » Altza prentsan (1936-1940)
    (2020, Maiatzak 7)
    «[...] Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. ...»
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Por cierto, soy hija de carmen, la hermana de Agueda Otegui »
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Hola Edurne, soy Beatriz, sobrina de Agueda Otegui. Si quieres ponte en contacto conmigo, me encantar√≠a saludarte. »

etiketak


Sarean