Iñigo Landa
Agiri zaharrenetan San Markos mendia ez da izen honekin agertzen, San Markos —edo San Marko, euskaldun zaharrek ahozkatzen duten bezala— izen berriena baita, XVIII. mendetik hona erabiltzen dena.
Gailurra izendatzeko ezagutzen dugun izenik zaharrena Biçarain da, hain zuzen ere, 1425. urteko mugaketa batean izen honekin azaltzen baita. Biçarain izenaren garaikideak eta honen inguruak izendatzeko beste leku-izen hauek ditugu: Galçaur, Txoritokieta mendia izendatzeko; Yerdo eta Yerdogaynna, Txoritokieta eta San Markos artean dagoen muinoa eta pasabidea; Arvelun, gaur egungo Arribeltza izeneko mugarria eta txokoa. Izen hauek, esan bezala, XV. mendean dokumentatuak daude eta garai hartako agirietan oso erabiliak. (gehiago…) »