Etiketaren izena: argitalpena

Intxaurrondoko argazkiak

2016, Irailak 16

l16495Atzo arratsaldean Intxaurrondo Kultur Etxeko aretoa bizilagunez bete zen “Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburuari ongietorria emateko. Liburuan iaz egindako erakusketan ikusi ahal izan ziren argazkiak eta urtean zehar bildutako batzuk ikus daitezke, argazki bakoitzaren azalpenarekin.

Liburua salgai egongo da 10 eurotan liburu denda hauetan: J. Clara, Gaztelu, Gurutze eta Book.

Horrez gain, argazkiak katalogatuak izan dira Altzako Tokiko Bilduman eta esteka honetan klik eginez ikus daitezke. Denera 152 dira, baina bildutakoak askoz gehiago dira eta espero dugu denborarekin katalogatuak egotea.

screenshot-2016-09-16-164334

“Intxaurrondo txuri beltzean” liburuaren aurkezpena

2016, Irailak 8

IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea

azala“Intxaurrondo txuri beltzean” liburuan Intxaurrondoko 1980. urte arteko argazkien bilduma ikusgai dago. Bertan, gure auzoko txoko guztietako memoria jasotzen saiatu gara: eraikin zaharrak, familiak, festak, elkarte gastronomikoak, desagertutako eskoletako ikasle taldeak… Hau guztia egin ahal izateko auzokideen laguntza ezinbestekoa izan delarik, izan ere asko dira etxeko bazterrak miatu ondoren aurkitutako altxorrak helarazi dizkigutenak.

Aurkezpena irailak 15ean egingo da, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo plaza 1).

Egutegitik agendara

2015, Abenduak 20

altza-calen-300x430-2016-def

Ostiralean Tomasenen hirurogei bat lagun bildu ginen 2016 urteko egutegiari ongietorria emateko eta bidenabar urte berriak zer ekar dezakeen aurreikusteko. Gure ibilbidearen hogeita hamargarrena izango da eta gainontzeko eragile altzatarrekin Altza2016 kultura egitarau bat osatzeko erronka jarri diogu gure buruari.

  (gehiago…)  »  

Altza 2016 egutegia

2015, Abenduak 9

egutegi-txikia

Argazkia: Merche Froiz

Honez gero prest daukagu 2016 urteko egutegia eta datorren abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dugu Tomasenen. Egutegi berriaren aurkezpenaz baliatuko gara zuekin datorren urterako dauzkagun asmoak partekatzeko, urte berezia izango baita guretzat. Berezia, batetik, 2016. urtean AHMk 30. urteurrena beteko duelako. Eta bestetik, hainbat urtetan gure jarduera berraztertzen eman ondoren, elkartearen gertuko etorkizunari gogoz eta asmoz heldu nahi diogulako.   (gehiago…)  »  

Album altzatarra: Bildutako kirol argazki guztiak

2015, Urriak 7

Hementxe dauzkazue bildu ditugun kirol argazki guztiak. Denera 1.779 argazki dira, kirol jarduerei eta haien inguruan dagoen guztiari buruzkoak: elkarteak, kirolariak, kirolguneak, ekitaldiak, jarraitzaileak… Honen segidan jarri ditugu kirolez kirol antolatuak. Klik egin kirol bakoitzaren gainean eta ikusi ahal izango dituzue. Argazki askoren fitxa informazioarekin osatzea falta da eta horrela adierazi dugu fitxan bertan (’Osatu gabeko fitxa’).

Horiek guztiak bildu ahal izateko ezinbestekoa izan da jende eta elkarte askoren laguntza. Denera 83 izan dira. Behean daukazue emaileen zerrenda. Mila esker guztioi, bihotz-bihotzez.

Emango dugun hurrengo urratsa argitalpenerako 100 argazkien aukeraketa egitea izango da. Lan honetan lagundu nahi duenak gustuko duen argazkiaren fitxan bertan dagoen iruzkinen eremuan adieraz dezake.

  (gehiago…)  »  

Album altzatarra: futbola

2015, Abuztuak 21

c210c-020Azaroan iragarri genizuen bezala, aurten kirolari eskainitako album altzatarra bat prestatzen ari gara argitara emateko. Irailaren amaierako materiala biltzearekin amaitu nahi dugu eta argitaratuko diren ehun bat argazkiko multzoa aukeratzen hasi nahi dugu. Orain arte 1.620 argazki bildu ditugu eta horietako 418 honez gero bere fitxa badaukate eta Tokiko Bildumaren web orrian kontsulta daitezke.   (gehiago…)  »  

Joan Mariren eskutik “Txantxanberde kantaria”

2015, Maiatzak 6

txantxanberde-azala3Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak ‘Txantxanberde kantaria’ liburua atondu berri  du eta datorren maiatzaren 14n, arratsaldeko 7:30ean, Tomasenen egingo du aurkezpena.

Liburua berak editatua da eta altzatarrei eskainia. Horren kariaz Altzako zenbait eragilek, elkarte zein adiskide, liburuaren aurkezpenaz baliatu nahi dugu Joan Mariri gure aitortza eskaintzeko.

Juan Ramon Makuso arduratuko da “Txantxanberde kantaria”ren aurkezpena egiteaz eta, segidan, Koldo Izagirrek eta beste zenbait herrikidek hitza hartuko dute Joan Mariri, adiskide, herrikide eta euskal idazle gisa merezi dituen hitzak entzun ditzan. Imanol anaiak, bestalde, liburu honentzako prestatu dituen azal ezberdinak erakutsiko ditu ekitaldiaren aretoan.

Ekitaldi herrikoia izatea nahi dugu, xumea bezain beroa, eta, horregatik, gonbidatu nahi zaituztegu gurekin batera ekitaldian parte hartzera.

Osteguna aldizkaria

2015, Martxoak 11

AA.VV. OSTEGUNA Auzo Elkartea

osteguna-lehen-orrialdeaOSTEGUNA aldizkariak aurten, informazioa aberasteko asmoz, Larratxoko talde eta bizilagunen ekarpenak jaso ditu.

Batzuentzat “txikikeriak” izan arren, guretzat ezinbestekoak diren alorrak landu ditugu, gure egunerokotasunean bete-betean eragiten baitigute. Zailtasunei beti aurre egin dio Larratxok eta oraingoan ere halaxe egingo du Auzoak.

Osteguna Elkartean edozein iritzi jasotzeko prest gaude, gure Auzoa hobetzeko asmoz. Zenbaki honetan ohartuko zaretenez, Larratxoko aferak kudeatzeko orduan udalarekiko harremana korapilatsua da.

Aldizkaria buzoneatu egiten da auzoan eta beste lekuetara ere helarazten eta banatzen da: elkarteetan, Herrerako zenbait lekutan, Haur Liburutegian, Casares kultur etxean, eta baita alkateari, zinegotziei eta udal teknikariei ere bidaltzen zaie.

Aldizkaria deskargatzeko klik egin lotura honetan.

2015 urteko egutegiaren aurkezpena

2014, Abenduak 15

altza-calen-300x430-2015Joan den ostiralean, hilak 12, Jolastokietan, 2015 urteko egutegia aurkeztu genuen. Egutegi berrian kirol giroan murgildu gara. Izan ere, album altzatarra berria prestatzen ari gara eta bere orrialdetan kirolak Altzan XX. mendean zehar izan duen presentzia islatu nahi dugu. Asmoa burutzeko argazki sorta interesgarria badugu dagoeneko, baina, hala ere, egutegiaren aurkezpenaz gonbidapen berri bat egiteko baliatu gara, Altzako kirolarekin zer ikusirik duen momenturik, lekurik, ekitaldirik, protagonistarik eta abar jasotzen duen argazkirik duena gurekin harremanetan jar dadin.

  (gehiago…)  »  

Kirola Album Altzatarra berriaren protagonista

2014, Azaroak 16

c210a-009Azken bolada honetan Album Altzatarra berri baten prestaketan ari gara lanean, oraingo honetan kirolari eskainia. Kirola gure garaiaren adierazpen nabarmenetakoa da, baita Altzan ere. Joan den mendean zehar Altzan, beste lekuetan bezala, kirol jarduera oso bizia izan da, eta horregatik merezi du monografikoki gure atentzioa eskaintzea.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean