Nombre de la Etiqueta: Bertsoak

Bertso-aste bikaina

2010, 29 de Abril

Iñigo Landa

Altzako bertsozaletasunak goia jo du aurreko astean. Altzania eta Bizarrain elkarteak antolaketa lanetan, Altzako Bertso Asteak hamar urte egin ditu eta hamarreko nota merezi duen egitasmoa burutu du: 17an, Altzatarra elkartea jendez lepo egon zen Irazu eta Sarriegi bertsolarien inguruan afaltzeko eta bertsoez gozatzeko; 23ko iluntzean, bertsoak eta musikak bat egin zuten Nido tabernan Bertsoshow espektakuluan; eta, igandean, bertso jaialdi bikaina izan zen Altzagaineko Plaza Gorrian, une honetan puri-purian dauden bost bertsolari handiekin: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Egitasmoa borobiltzeko, bertso-paper lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz eta hamabost lanen artean Iñigo Legorbururena izan da saritua.

X. bertso-aste honen antolaketak, giroak eta jendearen erantzunak mugarri bat jarri dute Altzako bertsozaletasunaren historia txikian. Zorionak antolatzaileei eta eutsi goiari!

Santo Tomas en Larratxo

2009, 21 de Diciembre

El pasado sábado se celebró en Larratxo la tradicional feria de Santo Tomás en medio de un ambiente extraordinario y muy buena participación: puestos de txistorra, talos, puestos de venta variados…Las voces del grupo Altza Kantuz y los bertsolaris recorrieron los bares del barrio extendiendo el ambiente de la plaza Josu Artetxe por todos los rincones del barrio. Un momento especial de la fiesta fue el dedicado a Pako. Su placa, colocada junto a la puerta del taller de iniciación profesional de Askagintza en agradecimiento a su compromiso con el barrio, fue robada por una mano negro, y se ha querido aprovechar la fiesta para reponer la placa en su lugar. Aquí podéis ver algunas fotos de la fiesta y un video con unos bertsos dedicados a Pako por los bertsolaris Xabier Sukia e Ibai Esoain.   (más…)  »  

Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa (2009-05-15)

2009, 9 de Julio

Luis Mari Ralla Arruti (Bizarrain Kultur Elkartea)

Balio bezate lerro hauek altzatarrok sortu ditugun komunikabideen bidez gertaera batzuen berri jakin ahal izatea. Oraingo honetan Bizarrain Kultura eta Euskara Elkarteak antolatutako I. Bertsopaper Lehiaketaren berria emateko balio diguna. Berau, 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izan da eta egia esan, sorpresa atsegin bezain aberatsa suertatu zaigu antolatzaileoi, kezkaz beterik luzatu baikenuen lehiaketaren ibilbidea.   (más…)  »  

Zavalaren Auspoa Altzan

2009, 7 de Febrero

Iñigo Landa

Antonio Zavala, Auspoa bildumaren sortzailea,  Iruñean hil zen urtarrilaren 2an, 80 urte zituela. Jesuita eta euskaltzain osoa, haren merezimenduaz luze eta zabal idatzi da, agian ez merezi duen haina. Gure txokoan ere aipamen bat, xumea bada ere, merezi duela uste dugu, haren lana handia izan delako eta gure artean oraindik ere bide luzea egingo ahal duelako.   (más…)  »  

Testigantza bila

2007, 21 de Septiembre

Nahiz eta urruti dauden urteak izan, jende askoren gogoan ez dira gauzak ahaztu. Gure herriko historia osatzeko beharrezkoa da memoria berreskuratzea eta urte askotan ixilduak egon diren ahotsak entzutea.

Altzako Historia Mintegiak urteak daramatza lan horretan, eta jarraitzen du testigantzak bilatzen eta biltzen.   (más…)  »  

Jose Mari geurea

2006, 21 de Septiembre

Euskal Giroa/Herrera

Mendizale, bizilagun, festazale, elkarkide, edozertan
Laguntzaile, lanerako beti prest, baina batez ere adiskide.
Naturarekiko maitemindua zen, Auzoa, Herria, Euskal Herria zituen maite.
Denak ziren bihotz zabal horren barne.
Zenbat aldiz bere esku indartsuez egur gogorra lantzen!
Beti ikastola eta euskal kulturaren alde.
Bidegabekerien aurka amorratua, lagun leiala,
Gazte gaztetatik borrokatutako langile.
Horren bihotz handikoa leher!
Zeru zabalean barreiaturik,
Txinparta batean joan zitzaigun aldamenetik,
horren gogoko zituen su artifialen moduan,
bapatean, gorantz begira, azkarregi, arin arin. Su eder!
Agur lehendakari!
Agur lagun maite!
  (más…)  »  

Eskari Berria

1996, 18 de Enero

Bixente Barandiaran

Estibaus aldizkariak,
boletin bat egin nairik
iru ilabetetik aterako da
bilatzen badegu gairik,
Altzako Historia Mintegiak
nola ez daukan jairik
altzatarrak batzarra eginez
bazuten ordu alairik.   (más…)  »