Nombre de la Etiqueta: Bertsoak

Altzako XX. Bertso Aroa

2020, 22 de Septiembre

xx-bertso-aroa

Iñaki Lertxundi Olasagasti

Ezohiko egoerak bultzatuta, aurtengo Bertso Aroa udazken betean datorkigu.

Martxoaren bueltan abiatzekoak ginen baina pandemiaren etorrerak dena hankaz gora ipini zuen eta aurre ikusita genuen egitaraua behin behinean alboratzea ekarri zuen.

Bertso Aroa denon artean aurrera ateratzeko borondate eta gogoak ahalbideratu du aurtengoari huts egin ez izana.   (más…)  »  

Altzako X. Bertso-paper Lehiaketa

2020, 30 de Mayo

izenen1

Luismari Ralla Arruti

Betidanik ezagutu ditu herriak ipuinak, atsotitzak, bertsoak e. a.

Ahozko literatura eta idatzia, berez, eta sortzetik ezberdinak dira eta ezin ditugu biak kriterio eta teknika berdinez aztertu. Ahozkoa, bat batean pentsatua, irudien mugimendu azkarra. Aldi baterako, testuinguru, giro berezi batean sortzen da. Idatzia aldiz, denboraz pentsatua, irudiak motel eta landuagoak, eta jasotzailearen aldetik irakurriz eta denboraz aztertzeko nahi adina duelarik.

Garai batean, bertso berriak kantatzeko egiten ziren eta gero aldizkaritan argitaratzea izaten zuen xederik nagusiena edo saldu egiten ziren. Non? Jendea biltzen zen tokietan, ferietan, erromeritan eta abar. Kantatze hori propaganda bat bezala zen, gehiago saltzeko.   (más…)  »  

XVIII. Altzako Bertso Aroa (2018)

2018, 22 de Mayo

Luismari Ralla Arruti

Arte motarik gehienetan, bi une guztiz bereziak eta ezberdinak daude: Sortu eta interpretatu. Bertsolariak bi une hauek batera egiten ditu, bere-berea du, eta gainera persona multzo baten aurrean.
Aurtengo Altzako edizioan hiru atal ezberdinetan gauzatutako ekitaldiak gozatzeko aukera eman digu.
Batetik, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek Nido tabernan aurkeztu ziguten “Erradikalak gara” emanaldia erraitetatik eta umorez beterik iritsi zitzaigun.
Bestetik, Tomasenen, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Maddalen Arzalluz, Onintza Enbeitia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe bertsolariek entzuteko aukera eskeini ziguten. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre aritu zen Araitz Bizkaia eta Gari Arizmendi musikarien laguntzarekin. Umorea, jolasa, gogoeta eta emakumeen arteko konplizitatea ez ziren faltatu, saio borobila.   (más…)  »  

Altzako XVIII. Bertso Aroa

2018, 13 de Abril

img-20180327-wa0002

Iñaki Lertxundi

Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!

Altzako XVII. Bertso Aroa

2017, 23 de Mayo

img-20170420-wa00071

Iñaki Lertxundi

Aurtengoan ere Altzako XVII. Bertso Aroa, Akazi zaharren, gereziondoen
eta sagarrondoen soina zuriak, errekastoak, bide bazterrak eta inguruko
mendiak kolpez zuritu dituen sasoian datorkigu.

  • Maiatzaren 26an “Espuela nahi?” Herrerako Nido tabernan.
  • Ekainaren 4an Bertso Jaialdia Kaskon, Plaza Gorrian.

Animatu!! zatoz!!

Duela 80 urte: Txirrita!

Yakintza aldizkaria (1936)

Yakintza aldizkaria (1936)

Iñigo Landa

Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita bertsolari handia hil zela, Altzan, Gazteluene baserrian. Hernanin jaio, Errenterian bizi eta 60 bat urterekin herrena hasi zitzaion eta Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera, Juan Mari anaiarekin. Ondoren, Gazteluenera aldatu zen, Isabel arrebaren baserrira, eta bertan bota zuen azken arnasa. Gazteluenen bizitutako urteak, bertsoz eta pasadizoz beteak, ederki ezagutzen ditugu Antonio Zavalak “Txirrita. Bizitza eta bertsoak” (212-252 orr.) liburuari esker.

Nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian.” bota zuen, eta hala izan da, bere izena eta bertsoak etenik gabe aitatuak baitira. Altzan kale batek Txirrita Bertsolaria izena dauka, Arriaga (Harria) parkean hasten dena, hain justu.

Txirritaren heriotzak oihartzun zabala izan zuen prentsan eta urteurrena gogoratuz Tokiko Bildumara ekarri ditugu notizia horiek eta Txirritari buruz dauzkagun gainontzeko dokumentuekin ikus daitezke hemen.

Hil ondorengo artikuluetatik olerki hau aukeratu dugu, Euzkadi egunkarian 1936ko ekainaren 5ean Juan Abando Urrexolak “Erletxue” ezizenez argitaratu zuena.   (más…)  »  

Aurtengo Bertso astea

2016, 27 de Abril

Iñaki Lertxundi

Aurtengo Altzako “Bertso astea”-ren egitarau oparoa eta aberatsa martxan da dagoeneko. Joan den 16an Bertso Afaria izan genuen Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin, eta aurreko igandean Bertso Jaialdia Sustrai Colina, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariekin.

Datozen ekimen berrietara bertaratzeko gonbidapena da honako hau:

  • Apirilak 29, ostirala, Nido tabernan, 22:00etan: “BI BALA” emanaldia.
  • Maiatzak 2, astelehena, Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan: Miren Amurizaren “KAPULANA BAT ZINTZILIK” emanaldia.

Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea. Laguntzailea: Casares Kultur Etxeaaltzako-bertso-astea-2016

Fotografías

2012, 9 de Julio

Jon Serrano

La familia Azpeitia nos ha pasado un grupo de setenta y cuatro fotografías que ya hemos catalogado y subido a la página web de la Colección Local de Altza, www.altza.info, donde además de poder verlas y consultar los datos que hemos podido reunir, existe la posibilidad de aportar nuevos datos y proponer correcciones.

Prácticamente la totalidad de las fotos son del casco de Altza, la mayoría de ellas ambientadas en fiestas de San Marcial y con una presencia importante del deporte rural. Entre las fotos hay una singular. Se trata de una foto del altar de la iglesia. Desconocemos su procedencia y de cuándo es, pero por sus dimensiones y decoración todo parece indicar que corresponde a la anterior iglesia parroquial que fue derribada en 1914 para construir la actual.

Aquí tenéis una pequeña muestra de ellas. Para ver la información y las demás fotografías hacer clic aquí.

Euskararen eguna Altzan

2011, 5 de Diciembre

Bizarrain elkarteak jarduera berezia prestatu du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: Joan Mari Irigoien idazlearen Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa. Irakurketa abenduaren 2an egin zen, Altzagaineko Plaza Gorrian. Hona hemen hasieraren bideoa.

Un concierto emocionante

2011, 20 de Noviembre

Un concierto emocionante. Vibrábamos en silencio escuchándoles, y aplaudíamos entusiasmados al final de cada pieza. Al finalizar el concierto necesitábamos estrechar manos, abrazar, saludar y compartir con los demás altzatarras lo que estábamos viviendo. Gracias a todos, músicos y público, por crear ese momento tan hermoso donde reinó la belleza de la música y de las personas. Los sonidos y melodías de Altza y los altzatarras nos emocionaron.   (más…)  »  

Estibaus

Categorías

Noviembre 2020
L M X J V S D
« Oct    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Últimos comentarios

  • Estibaus
    (2020, 25 de Noviembre)
    «Hola. Alguna de ellas en el museo San Telmo. Quizás ahí tengan más información. Saludos »
  • Aza
    (2020, 24 de Noviembre)
    «Buenas, me gustaría saber dónde se encuentran las obras de esta pintora. Gracias »
  • Luma
    (2020, 12 de Noviembre)
    «Lan bikaina. Eskerrik asko. »
  • Estibaus
    (2020, 8 de Noviembre)
    «Palacio de Salinas. »
  • Jon
    (2020, 8 de Noviembre)
    «Las fotos de la ensenada de la herrera, si están sacadas desde lo que ahora es Escalerillas, qué sería el ...»

etiquetas


En la red