Etiketaren izena: Bertsoak

Euskararen eguna Altzan

2011, Abenduak 5

Bizarrain elkarteak jarduera berezia prestatu du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: Joan Mari Irigoien idazlearen Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa. Irakurketa abenduaren 2an egin zen, Altzagaineko Plaza Gorrian. Hona hemen hasieraren bideoa.

Zirraragarria

2011, Azaroak 20

Sekulako kontzertua. Isilean entzuten genien hunkiturik, eta bero-bero txaloka hasten ginen pieza bakoitzaren ondoren. Kontzertu amaieran eskuak estutu, besarkatu eta beste altzatarrekin bizitzen ari ginena partekatu behar genuen. Eskerrik asko guztioi, musikariei eta publikoari, une eder hori sortzeagatik, musikaren eta pertsonen edertasuna nagusi izan zen une hori. Altzatarren “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertuak zirrara sortarazi zigun.
  (gehiago…)  »  

“Sokari tiraka” bertsoak

2011, Uztailak 9

Pasa den Santa Isabel egunean, Unai Elizasu gai-jartzaileak “Album altzatarra 1953-1978″ liburu argitaratu berriaren azala ekarri zuen eguerdiko bertso saiora Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek nesken eta mutilen arteko soka-tiraren inguruan jarduteko. Hona hemen osatu zituzten bertsoak.

“‘Txirrita’ joan zaigu”

2011, Ekainak 9

El Pueblo Vasco, 1936-06-07

el-pueblo-vasco-txirrita-1936-06-07Berri samiya bertsozaleentzat, Euskaldun artean beste itzik entzuten al da?: “Txirrita il da!! Ainbeste urte buruan gure erriko bazter guziak alaitu dituan bertsolari Jaunak Bereganatu du.
Igande goiza zan. Aberri Eguna ospatzen, Euskadi lurralde orotan. Gure gizona, Lujanbio’tar Joxe Manuel, euskaldun zintzo izanda ezin ba egon eusko berpizte onetan bere alea erein gabe. Bakoitzak bere aal ta neurriz ospatzekko eguna ba’zan, bertsolariak bere abesti ta jakinduriz. Goizueta erriak izango zuan poza “Txrrita”ri entzuteko; baña Jainkoaren asmoetan, gure begiak itxu. Goizueta’n etzan entzun Joxe Manuel’en bertso ederrik. Alaitasunezko aldi ordez, negargarrizko gaixo aldia.
Asteazkenean, kristau zintzoari dagozkion egintzat bete ondoren, Jaunagana igestu zitzaigun. Otoitz, euskaldunok, bere alde.   (gehiago…)  »  

Bertso-aste bikaina

2010, Apirilak 29

Iñigo Landa

Altzako bertsozaletasunak goia jo du aurreko astean. Altzania eta Bizarrain elkarteak antolaketa lanetan, Altzako Bertso Asteak hamar urte egin ditu eta hamarreko nota merezi duen egitasmoa burutu du: 17an, Altzatarra elkartea jendez lepo egon zen Irazu eta Sarriegi bertsolarien inguruan afaltzeko eta bertsoez gozatzeko; 23ko iluntzean, bertsoak eta musikak bat egin zuten Nido tabernan Bertsoshow espektakuluan; eta, igandean, bertso jaialdi bikaina izan zen Altzagaineko Plaza Gorrian, une honetan puri-purian dauden bost bertsolari handiekin: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Egitasmoa borobiltzeko, bertso-paper lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz eta hamabost lanen artean Iñigo Legorbururena izan da saritua.

X. bertso-aste honen antolaketak, giroak eta jendearen erantzunak mugarri bat jarri dute Altzako bertsozaletasunaren historia txikian. Zorionak antolatzaileei eta eutsi goiari!

Santo Tomas Larratxon

2009, Abenduak 21

Joan den larunbatean Santo Tomas feria ospatu zen Larratxon. Giro bikaina eta jende asko bildu zen Josu Artetxe plazan: txistorra postuak, talogileak, saltzaileak… Altza Kantuz taldea eta bertsolariak ere tabernaz taberna ibili ziren plazako giroa Larratxoko beste bazterretara eramanez. Une berezia izan zen Askagintzako Pako zenaren inguruan egin zen omenaldia. Urte asko dira Pako hil zela eta Askagintzako lokalaren ate ondoan bere garaian jarritako plaka esku beltza batek kendu du. San Tomas festaz baliatuz, plaka berri bat zabaldu zen leku berean. Honekin batera ikus ditzakezue festaren argazki batzuk eta bideo bat Xabier Sukia eta Ibai Esoain bertsolariek Pakori eskainitako bertso batzuekin.   (gehiago…)  »  

Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa (2009-05-15)

2009, Uztailak 9

Luis Mari Ralla Arruti (Bizarrain Kultur Elkartea)

Balio bezate lerro hauek altzatarrok sortu ditugun komunikabideen bidez gertaera batzuen berri jakin ahal izatea. Oraingo honetan Bizarrain Kultura eta Euskara Elkarteak antolatutako I. Bertsopaper Lehiaketaren berria emateko balio diguna. Berau, 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izan da eta egia esan, sorpresa atsegin bezain aberatsa suertatu zaigu antolatzaileoi, kezkaz beterik luzatu baikenuen lehiaketaren ibilbidea.   (gehiago…)  »  

Zavalaren Auspoa Altzan

2009, Otsailak 7

Iñigo Landa

Antonio Zavala, Auspoa bildumaren sortzailea,  Iruñean hil zen urtarrilaren 2an, 80 urte zituela. Jesuita eta euskaltzain osoa, haren merezimenduaz luze eta zabal idatzi da, agian ez merezi duen haina. Gure txokoan ere aipamen bat, xumea bada ere, merezi duela uste dugu, haren lana handia izan delako eta gure artean oraindik ere bide luzea egingo ahal duelako.   (gehiago…)  »  

Testigantza bila

2007, Irailak 21

Nahiz eta urruti dauden urteak izan, jende askoren gogoan ez dira gauzak ahaztu. Gure herriko historia osatzeko beharrezkoa da memoria berreskuratzea eta urte askotan ixilduak egon diren ahotsak entzutea.

Altzako Historia Mintegiak urteak daramatza lan horretan, eta jarraitzen du testigantzak bilatzen eta biltzen.   (gehiago…)  »  

Jose Mari geurea

2006, Irailak 21

Euskal Giroa/Herrera

Mendizale, bizilagun, festazale, elkarkide, edozertan
Laguntzaile, lanerako beti prest, baina batez ere adiskide.
Naturarekiko maitemindua zen, Auzoa, Herria, Euskal Herria zituen maite.
Denak ziren bihotz zabal horren barne.
Zenbat aldiz bere esku indartsuez egur gogorra lantzen!
Beti ikastola eta euskal kulturaren alde.
Bidegabekerien aurka amorratua, lagun leiala,
Gazte gaztetatik borrokatutako langile.
Horren bihotz handikoa leher!
Zeru zabalean barreiaturik,
Txinparta batean joan zitzaigun aldamenetik,
horren gogoko zituen su artifialen moduan,
bapatean, gorantz begira, azkarregi, arin arin. Su eder!
Agur lehendakari!
Agur lagun maite!
  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean