Etiketaren izena: bideoak

Emakumeen Aste berri bat eta aspaldiko asteen bideoak

2019, Martxoak 6

emakumeen-astea1Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar emakume elkarteek aurten ere Emakumeen Astea antolatu dute, XXXIVgarrena! “Geure burua baloratu… barrutik eta kanpotik” izenburupean egitarau mamitsu bat  burutzen ari dira aste honetan: solasaldi bat, erakusketa, bideo-foruma, antzerkiak, eta abesbatza eta dantza taldeen emanaldiak. (Egitarau zehatza hemen).

Esan bezala, bide luzea eta oparoa egin dute emakume elkarteek eta urte guzti horietan burututako hainbat eta hainbat jardueren irudiak bideo formatuan dauzkagu. Material hori prestatzen jarduten dugu eta arian-arian Youtubeko Altzanet kanalera igoko ditugu. Honez gero, hamaika bideo igo ditugu, 1992. eta 1993. urtekoak. Grabazio horien artean askotariko gaiak daude, hala nola Josep Vicent Marques soziologoak eskainitako “Panorama de las relaciones entre hombres y mujeres” hitzalida, edo “Jantzigintza kooperatiba” erakusten duena, edo inauteri garaian gaudela, hementxe bertan ikus dezakezuen 1992ko. urteko Inauterian emakume elkarteek.

  (gehiago…)  »  

2019. urteko egutegia

2018, Abenduak 19

altza-egutegia-erdia-2019Azken hogei urteotan, huts egin gabe, data hauetan egutegi berria aurkezteko elkartu izan gara. Hori horrela, pasa den ostiralean izan zen Altza 2019 egutegiaren aurkezpenaren kronika hasi genezake Erdi Aroan eta Modernoan dokumentuen sarreretan ohikoa zen eredua erabiliz: “aiuntados en Tomasene según que lo havemos de uso y constumbre de nos juntar“. Eta are gehiago, aurtengo egutegiaren gaiari erreparatzen badiogu, hau da, “Herria, Udalerria, Barrutia”, udaletxearen atzoko eta gaurko bi irudi ere badituela. Argazki zaharra “Album gráfico-descriptivo del País Vascongado” liburutik hartuta dago, 1915ean Rafael Picavea politikari eta industrialak argitaratua.   (gehiago…)  »  

San Luis elizaren eraistea

2018, Azaroak 28

Orain dela hilabete batzuk, Mª Angeles Aranburu eta Alberto San Sebastián gurekin harremanetan jarri ziren Super-8 sistemarekin grabaturiko pelikula bat Altzako Tokiko Bildumaren ardurapean uzteko. Pelikulak hiru minutuko iraupena dauka eta San Luis eliza eraisteko lanak erakusten ditu, eta, azken zatian, atzealdean eliza dutela, neska-mutil talde baten sekuentzia ere ikus daiteke. Irudietan, beraien hiru alaba, Maria Angeles, Koro eta Ana, Arantza Etxeberria eta Ana de Castro neskeekin, eta Javier Larrarte mutikoarekin agertzen dira.

  (gehiago…)  »  

Lapurreta saioa Herreran (1984-03-29)

2018, Martxoak 29
Fuente: La Sexta TV

80. hamarkadan, heroinaren trafikoak eta kontsumoak kalte izugarriak eragin zituzten gazte eta familia askoren baitan, eta, halaber, auzoetako elkarbizitzan. Kasu askotan, lapurretak ziren droga kontsumitzeko behar zen dirua eskuratzeko modu nagusia. Soilik banku lapurretan, adibidez, Espainian 1984. urtean eman zen inoizko kopururik altuena, 6.234 lapurreta, batez beste 17 egunean; 2016. urtean, konparatzearren, 118 izan ziren. Urte hartako martxoaren 29an, lapurreta horietako bat Herrerako Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalean gertatu zen, tragikoki  bukatu zuena gainera. Biharamunean, El País egunkariak José Luis Barbería kazetariak idatzitako kronika zehatza argitaratu zuen non, kronikarekin batera, besteak beste, lapur gazteak, dosi baten beharraz jota, inguratuta zeukaten poliziekin izan zuen elkarrizketa transkribatzen duen. Kronikaren izenburuak honela zioen: “Un heroinómano de 22 años se suicida en San Sebastián tras retener a 10 rehenes en un banco durante dos dramáticas horas“; eta hauxe dira lehen lerroak: “Un joven heroinómano, Fausto Galende Villanueva, de 22 años, se suicidó ayer de un disparo en la tráquea después de herir a dos policías nacionales y mantener atemorizados durante dos horas a diez clientes y empleados de la sucursal de la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa en el barrio donostiarra de Herrera. Galende había intentado atracar la sucursal bancaria, armado con una escopeta recortada, en compañía de un muchacho de 17 años, Albino Lauzón Vázquez, que se encuentra detenido.”

Sarrera honekin batera doan bideoan, La Sexta telebista katean pasa den urtarrilaren 25ean emititua, sukurtsalaren kanpoaldean zegoen tentsioaren irudiak ikus daitezke.

Etxeen eraistea Herreran Donostiako saihesbidea egiteko

2018, Urtarrilak 19

Donostiako saihesbidearen irteera Herreran eraikitzeak -1972ko abuztuaren 12an inauguratu zuen Francok, Herrerako eraispenak egin ziren hilabete berean- larriki kaltetu zuen bertako auzo-bizitza eta horren ondorioak gaur egun arte jasan dituzte herreratarrek. Aurreko egunetan telefono batetik bestera ibili den bideo labur bati esker, eta orain hemen ere ikus daitekeena, Herrerako egungo historia markatu duen garai horren oroimenei irudiak jarri ahal izan dizkiogu.   (gehiago…)  »  

LEKUKOAK: Itziar Artolaren testigantza

2018, Urtarrilak 5

itziar

Antxon Alfaro

“Lekukoak” proiektuak Altzako memoria historikoa berreskuratu, gorde eta ezagutarazteko helburua dauka. Horretarako, Altzak XX. mendean bizi dituen prozesu sozialen lekukoen testigantzak biltzen ari gara, ikus-entzunezko euskarritan. Oraingoz, 23 elkarrizketa grabatuta dauzkagu eta Ion Urrestarazuren laguntzaz transkribatzen ari gara. Gaztelaniaz egindako 13 elkarrizketen transkripzioa bukatu dugu eta laster euskaraz egindako hamarrak izango ditugu. Gure webgunearen birmoldaketa egin ondoren elkarrizketen edukiak bertan (www.altza.net) eskainiko ditugu.

Elkarrizketetan jasotako informazioaz, aurreko mendean Altzan emandako migrazio-prozesuei buruzko dokumentala prestatzen ari gara. 2017 urtean zehar ere, 60 eta 70 hamarkadetan Santa Barbara eta Erroteta auzoetako gazteen jardueraz lekuko batzuen testigantzak jaso ditugu. Testigantza hauek ordenatu ondoren “Estibaus” buletinean eskainiko ditugu.   (gehiago…)  »  

“Altza” grafitia

2017, Urtarrilak 31

“Altza denboraren joan-etorrian” liburuaren aurkezpenean horma-irudi handi bat zintzilikatu genuen liburuaren kontrazaleko orri zuriaren irudiarekin. Bertan bildu ginenen artean kolorezko papertxoz bete genuen horma-irudia eta ondoren Aritz eta Gorka artista gazteek aurretik prestatutako graffiti bat margotu zuten gainean. Minutu bat pasatxoko bideo azkar honetan (timelapse) ikus dezakezue hori guztia.

Aurkezpenaren bideoa

2016, Urriak 10

Youtubera igo dugu joan den irailaren 15ean ospatutako “Intxaurrondo txuri beltzean” liburuaren aurkezpenaren bideoa. Denera 30 bat minutuko iraupenekoa da. Lehen zatian, Kultur Etxeko, IZBEko eta AHMko ordezkariek liburu berriari buruzko azalpenak ematen dituzte, eta, 18. minututik aurrera gutxi gorabehera, argazki aukeraketa batekin egindako muntaketa ikus daiteke. Bideoa “Intxaurrondo tiene cosas” auzoko himnoarekin amaituko da, bertaratutako guztiek abestuta.

Naturaldia Altzan eta Youtuben

2016, Apirilak 4

screenshot-2016-04-04-201330Bihar, asteartea, Antonio Valencia argazkilariaren “Bichos” erakusketaren inaugurazioarekin abiatuko da aurtengo Altzako IV. Naturaldia. Tomasene Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bertan Antonio bera egongo da eta argazki bakoitzari buruzko azalpenak emango dizkigu. Argazki erakusketa apirilak 5-15 bitartera egongo da ikusgai Tomasenen, ordutegi honetan: 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).

Erakusketara eta aurtengo egitarauan dauden jarduerekin gozatzera gonbidatzeaz gain, Youtubeko Altzanet kanalean aurreko urteetako Natur Asteen zenbait jardueren bideoak ikustera ere animatu nahi zaituztegu. Hauek dira bideoen estekak eta bakoitzaren iraupena:

Orain dela… 30 urte: Altzako Udaberriko I. Herri Krosa

2014, Urriak 1

“Orain dela…” izenburupean Altzako Tokiko Bilduman jasota dauden ikus-entzunezko dokumentu sorta bat eskainiko dugu. Dokumentu hauek Youtubeko Altzakanala kanalean ere ikus daitezke.

Gaur eskaini dugun bideoan Altzakoak Kirol Elkarteak antolatutako Altzako Udaberriko I. Krosaren haur-lasterketaren irudiak ikus daitezke. Grabazioa Luis Ezkerrak egin zuen VHS lehen bideokameretako bat erabiliz.

Lasterketa horretan mutilen kategorian lehenengo hiru sailkatuak hauek izan ziren: Javier Pérez, Carlos Rodríguez eta Juan Antonio Hidalgo. Nesken kategorian, bestetik, lehenengo hiruak hauek izan ziren: Nuria Cantera, Gemma Pastoriza eta Noelia Quintas. Lasterketa bukatu zuten 84 neska-mutilen denbora eta postua ikusteko klik egin hemen.

Estibaus

Atalak

Martxoa 2019
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonia iglesias
    (2019, Otsailak 28)
    «Esto del amianto es todo tongo porque si lo avia ahora también lo tenía que a ver hantes de hacer ...»
  • Información Alternativa
    (2019, Otsailak 23)
    «[...] Todo ello se puede entender mucho mejor, atendiendo al contenido del texto recientemente publicado por Antonio Bernardo Reyes, accesible a ...»
  • Rafael Artola Azpeitia
    (2019, Otsailak 18)
    «Mi abuelo pedro Azpeitia se caso en Alza, en Artzaka en el año 1897 con Josefa Paula Arratibel Zamora de ...»
  • Eugenio Rojo
    (2019, Otsailak 12)
    «Una vez leida la informacion que se publica creo oportuno convocar al grupo de seguimiento de la ejecución del Polideportivo ...»
  • Isidro Godoy De Lezcano-Mújica
    (2019, Otsailak 10)
    «Que me alegro de saber que eres tu. Me ha pasado lo mismo no volví al chat y te dí ...»

etiketak


Sarean