Etiketaren izena: bideoak

“25 + 1″ Urteurrenaren oihartzuna

2012, Azaroak 14

Urtebete pasa da hogeita bosgarren urteurrenaren ospakizunetatik. Urte berezia izan zen hura, alde guztietatik begiratuta, eta bultzada ederra izan zen aurrean dauzkagun erronkei eusteko. Horrela, hilabete hauetan lanean jardun dugu eta urte amaitu aurretik egitarau trinko bat prestatu dugu lan horren erakusgarri. Garaiz jasoko duzue informazioa zehatza, baina, bitartean, bihoa oraingoz egitarauaren aurrerapen hau:

  • Ganbara erakusketa: “Egun batez Altzan…orain dela 60 urte“, Tomasene kultur etxean, abenduaren 11tik 14ra.
  • El cuaderno de Tere” liburuxkaren aurkezpena, Tomasenen, abenduaren 14an.
  • 2013. urteko egutegiaren aurkezpena, egun eta leku berean.
  • Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua, San Martzial elizan, abenduaren 15ean.
  • AltzaNatura: abenduaren 16an Marko Sierraren eskutik ibilaldia Molinao errekaren inguruetan honen balio naturalak ezagutzeko.

Erne, bada, abenduan.
Bitartean, Orereta-Oinarri abesbatzak iazko kontzertuan abestutako pieza honekin goxatzen uzten zaituztegu: Josu Elberdin pasaitarraren “Alami”.

Alami

Baso ilunean soinurik ez dago,
Baso ilunean ahul dago dena. (bis)
Hotza, hotza ta iluna.
Hotza, hotz handia.
Zarata izotzan urtu eginten da
Eta iluntasunean desagertzen da.

Paparapapapa… (bis)

Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala.
Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala!

Amets egiten dut nik
Ametsak amestu
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira
Amets egiten dut nik
Ametsak abestuz
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira

Pregoiaren bideoa

2012, Uztailak 1

“Martziali gozoak”

2012, Ekainak 30

“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua San Martzial himnoarekin amaitu zen, bertan bildutako guztiek abestuta eta musikari bikainez lagunduta. Hona hemen ahaztezinezko momentu horren bideoa.

San Martzial himnoa

Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak.

Zure bost ogiekin, zure bi arraiekin
bost milak izan zuten mantendu zerekin
hargatik zure ondoren dabiltza gizonak.
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak. (bis)

AHM txupinazoan

2012, Ekainak 25

zapia-2012San Martzial jaien antolatzailea den Altzatarra elkarteak AHMren 25 urteko ibilbidea omendu nahi izan du aurten eta horregatik gure elkarteari txupinazoa, banderen igoera eta pregoia irakurtzearen ardura eman digu. Ohorezko enkargua da guretzat eta hantxe egongo gara ostiralean, San Martzial egunaren bezperan, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik pozez eta alaitasunez festetan murgiltzeko. Gora Altza! Gora sanmartzialak!

Altzatarrak, altzatarrak
Gazte, heldu edo zahar
Altzatarrak, beti, beti
Kasta onekoak

Danborradak jotzeko pieza hau, Altzatarra Elkartearen ereserkia, Jose Ignazio Ansorena sortua da, Donostiako Udal Txistulari Taldearen zuzendaria, eta AHMren 25. urteurreneko kontzertuan jo zen estreinako aldiz.

Kontzertuaren oihartzuna: “Txirritaren agurra”

2012, Apirilak 25

Joan den urteko ekainean Txirritaren heriotzaren 75. urteurrena gogoratu genuen. Jose Ignazio Ansorenak Txirrita ekarri zuen  kontzertura haren hiru bertso egitarauan txertatuz. Bertsoak ”Txirritaren agurra” izenburupean bilduak daude eta bizitzaren azken hilabeteetan kantatutakoen artean aukeratuak dira. Lehenengoa Kursaalen ospatutako Bertsolarien Txapelketatik hartua da eta beste biak Errenterian hil aurreko hilabetean egin zioten omenaldian botatakoak.

  (gehiago…)  »  

Kontzertuaren oihartzunak: “Donostiarren abestiak”

2012, Martxoak 5

Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua gogoratuz jarraituko dugu, oraingoan kontzertua zabaldu zuen kantu sortarekin, “Donostiarren abestiak”, guztiak oso ezagunak, herrikoak, etxe barruan eta kalean asko entzun ditugunak: “Andre Madalen”, “Jeronimo”, “Loriak udan intza bezala”, “Quisiera ser alcalde”, “Tinter, lanter”, “En la calle Garibai” eta “Neskazarrak”.   (gehiago…)  »  

Kontzertuaren oihartzunak: “Negra sombra”

2012, Urtarrilak 30

Oraindik gogoan ditugu “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua eta arratsalde horretan bizi genituen momentuak. Estibausen bitartez soinu eta doinu horien oihartzunak beste behin entzun ahal izango ditugu eta, hasteko, Manu Gomez altzatarrak jo zuen  “Negra sombra” aukeratu dugu. “Negra sombra” poema Rosalia de Castrok idatzi zuen eta Xoan Montesek musikaz jantzi zuen. 1892. urtean jo zuten aurreneko aldiz eta denborarekin Galiziako musikaren piezarik ezagunetakoa bihurtu da.

  (gehiago…)  »  

Euskararen eguna Altzan

2011, Abenduak 5

Bizarrain elkarteak jarduera berezia prestatu du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: Joan Mari Irigoien idazlearen Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa. Irakurketa abenduaren 2an egin zen, Altzagaineko Plaza Gorrian. Hona hemen hasieraren bideoa.

Egun borobila Burgin, lanbideen herrian.

2011, Maiatzak 4

Taldea

Joan den larunbatean egun gogoangarria pasa genuen Burgin, Almadiaren Egunean. Blanquik eta Alfonsok haien etxeko eta herriko ateak zabaldu zizkiguten eta haiei esker festa bete-betean ospatu ahal izan genuen. Ongietorria etxean egin ziguten hamaiketako bikaina prestatuz, herriko txorizoa eta Erronkariko gaztarekin. Ondoren, auzokideek gogo handiz egin duten Almadiaren Museoa ikusi genuen. Almadien ordua hurbiltzen ari zen eta, garaiz, Erdi Aroko zubiaren azpitik igaroaz, ibaiaren ertzera hurbildu ginen almadiek presa nola gainditzen zuten ikusteko lekua hartzera. Aurtengo ur-eskasiagatik almadizainek gogor lan egin behar izan zuten enborrak harrien artean ez gelditzeko, baina azkenean ederki lortu zuten. Bi almadiak igarotzean, zubi zaharraren gainetik ibaiaren beste aldera pasa ginen “Lanbideen pasealekua” bisitatzeko eta, bide batez, arroilaren begiratokiraino hurbiltzeko. Bazkalordua heldu zen. Pilotatokian dena prest zegoen bostehun lagunentzako bazkaria zerbitzatzeko, lagunarteko giro ezin hobean bazkaltzeko. Bazkalostean omenaldien garaia izan zen eta aurten espresuki boluntarioen lana omendu da, hogei urtetan egindako lanagatik. Bereziki Juantxo Garcia omendu zen, joan den irailean zendu zen boluntarioa. Agur esan eta etxera itzuli aurretik, Juan Urzainki Burgiko almadizain zaharrenarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen. Oso atsegina izan zen gurekin eta lanbide horretan izan zuen bizimoduaz eta lan baldintzetaz hitz egin zigun.

Pirinioetako haranetan bizitzea eta lan egitea beti izan da oso zaila eta gogorra. Aspalditik bertako biztanleak herria utzi eta alde egin behar izan dute bizi baldintza hobeagoen bila. Joera horri buelta eman nahi diote. Burgik 235 biztanle baino ez dauka, basogintzaz bizi izan da eta bizi da egun, eta jarraitu nahi du bizirik. Almadia eta almadizainen lanbidea festa eder baten ikurra bihurtu dute, herritarrak, zahar eta gazte, konprometituz, iragana eta egungoa uztartuz, Pirinioetako beste haranetako almadizainekin bat eginez, eta milaka bisitari erakarriz, bertako natura eta historiarekin gozatzeko, eta, batez ere, mendialdeko antzinako lanbideak bere nortasunaren ikurtzat duen herri batean egun borobila pasatzeko.

Mikel Zabaltza

2010, Azaroak 12

Joxeramon Zapirain

Mikel Zabaltza hil zutela 25 urte betetzen diren honetan, gertakari haiek gogoratzea eta plazaratzea derrigorrezkoa zaigu. Euskal Herria goitik behera astindu zuen erailketa hark, gure herriaren eta bereziki altzatarron memoria kolektiboaren zati da. Memoria hori gordetzea eta belaunaldi berriei helaraztea beharrezko eta nahitaezko lana dugu.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean