Etiketaren izena: egutegia

Altza 2024 egutegiaren aurkezpena

2023, Abenduak 1

penueloDatorren abenduaren 15ean, ostirala, “Altza 2024” egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen, arratsaldeko 7:00etan.

Urte berriko egutegiaren protagonistak gertuko komertzioak izango dira. Argazkiak biltzeko orduan azken bost bat hamarkadetan Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, Pastelería Carmentxu, Comestibles Vidal, eta Elizondo, La Cepa eta La Palmera tabernak. Utzitako argazki guztien artean lau aukeratu ditugu paretako egutegirako eta beste bat poltsiko egutegirako, baina bildutako material guztia Altzako Tokiko Bilduman gorde eta ikusi ahalko da.   (gehiago…)  »  

Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Martutenen

2022, Abenduak 5

sarrueta-22-gonbidapena

(Arg.: Txema Loinaz)

Prest ditugu honez gero datorren urteko egutegiak, paretakoa eta poltsikokoa. Honekin 25 izango dira orain arte etenik gabe argitaratutakoak. Oraingo honetan, urte berrian zehar lagun izango ditugun argazkiak Sarrueta-Martutenekoak izango dira, eta, horregatik, aurkezpena Martuteneko Etxarriene Auzo Etxean (Elenategi kalea, 2) egingo da, abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 6: 30ean.   (gehiago…)  »  

Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Bidebietan

2021, Azaroak 30

gonbidapena-irudia2

Datorren abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, Altza 2022 egutegiaren aurkezpena izango da Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Oraingo honetan, urte berrian zehar gure ondoan edukiko ditugun hormako eta poltsikoko egutegiek Bidebieta auzoko 60ko eta 70eko hamarkadetako irudiak eramango dituzte.

  (gehiago…)  »  

2021eko egutegiak

2020, Abenduak 12

2021Gaur goizean Altza 2021 egutegia banatu dugu Larrotxenen, osasun-mugek eta eguraldiak baldintzatutako egoera berezi baten erdian. Hala eta guztiz ere, Larrotxene kultur etxearen laguntzari esker, argazki-erakusketa atondu ahal izan dugu babesean, komentatutako bisitak egin eta egutegiak banatu. (Argazkiak hemen)

Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketaren parte dira 2021ean zehar gure ondoan edukiko ditugun bi argazkiak.   (gehiago…)  »  

Altza2020 egutegiarekin hitzordua

2019, Abenduak 5

gonbidapena-gutuna

Abenduaren 20an, ostirala, arratsaldeko 7etan, urteroko hitzordua izango dugu Tomasenen, datorren urteko egutegiarekin: Altza 2020. Ekitaldi honen nolabaiteko aurrekaria Altzathlon erakusketa izan da - Altzako kirolaren historiari buruzko hurbilketa bat irudietan, oraindik ere hilaren 7ra arte Garberan bisita daitekeena -, egutegiaren gaia zein izango den eta aurkezpena zeren gainean izango den iragartzen baitigu.

Denbora daramagu kirolarekin lotutako argazkiak eta datuak biltzen, eta, laurogei erakunde eta pertsona laguntzaileri baino gehiagori esker, mila zazpiehun irudi baino gehiago ditugu, aurreko mendean Altzan kirol-jarduera izan zenaren ideia grafikoa egiteko aukera ematen digutenak. Irudi mosaiko handi horretatik (osatzeke dagoena oraindik), espazio kontuengatik, Altzathlon erakusketarako 26 bakarrik aukeratzera mugatu behar izan gara. Tamaina handiko mihisean inprimatutako argazki horiek (90×60) Tomasenen ere ikusi ahal izango dira aurkezpen egunean.   (gehiago…)  »  

2019. urteko egutegia

2018, Abenduak 19

altza-egutegia-erdia-2019Azken hogei urteotan, huts egin gabe, data hauetan egutegi berria aurkezteko elkartu izan gara. Hori horrela, pasa den ostiralean izan zen Altza 2019 egutegiaren aurkezpenaren kronika hasi genezake Erdi Aroan eta Modernoan dokumentuen sarreretan ohikoa zen eredua erabiliz: “aiuntados en Tomasene según que lo havemos de uso y constumbre de nos juntar“. Eta are gehiago, aurtengo egutegiaren gaiari erreparatzen badiogu, hau da, “Herria, Udalerria, Barrutia”, udaletxearen atzoko eta gaurko bi irudi ere badituela. Argazki zaharra “Album gráfico-descriptivo del País Vascongado” liburutik hartuta dago, 1915ean Rafael Picavea politikari eta industrialak argitaratua.   (gehiago…)  »  

Altza 2019 egutegiaren aurkezpena

2018, Abenduak 6

deialdia-proba4

Datorren abenduaren 14an, ostirala, arratsaldeko 7etan, 2019 urteko egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen. Urtean zehar, egunez egun, egutegiak gure alboan edukitzen ditugu, denboraren igarotzearen lekuko.Aurkezpenaren eguna, egutegi berriaren gaiarekin bat eginez, lekukotza horri eskainiko diogu eta, denbora igarotze horretan, Altzan gertatutako historiako eta gaur egungo hainbat egintza erregistratu eta nabarmenaraziko ditugu. Administrazio alorrean, adibidez, bi mugarrik bat egin dute 2018. urtean: batetik, orain dela berrehun urte altzatarrek Donostiatik independizatzeko erabakia hartu zuten, 1821. urtean gauzatuko dena; eta, bestetik, aurten, parte hartzeari eta deszentralizatzeari bidea ireki behar dion Barrutia bezalako erakundeak lehen urratsak eman ditu. Aurkezpenaren egunean, historia, egungo gertaerak eta ezagutu ditugun eraldaketak berraztertuz eta berrikusiz, urte berriari begira dauzkagun itxaropenak eta aukerak elkarrekin partekatu ahal izango ditugu. 14an, Tomasenen, espero zaituztegu.

2018 urteko egutegia

2017, Abenduak 20

altza-2018-egutegiaEuria, hotza, katarroa, gripea, eta neguko gainontzeko ajeak ere ez ziren oztopo izan Tomasenen joan den ostiralean berrogei lagun biltzeko eta egutegi berria aurkeztuz, giro gozo eta eztitsu batean, 2018 urteari ongietorria emateko.

Urte berriaren egutegi handia eta txikia ilustratzeko Polentinoseko kondeak 1910 urte aldera egindako argazki estereoskopikoak hartu ditugu. Hemen Estibausen hitz egin genuen horri buruz bere garaian.

  (gehiago…)  »  

Altza 2018 egutegia

2017, Abenduak 10

tomaseneBidean dago 2018 urterako egutegia eta datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dugu Tomasenen.

Egutegiaren eta saioaren nondik norakoak aurkezpen egunerako gordeko ditugu, baina zuen artean begiluzerik baldin badago gonbidapen honekin batera doan argazkia lagungarria gertatuko zaio.

Urtero bezala, egutegi handia eta txikia egongo dira eta doan banatuko dira aurkezpen egunean, olentzeroetan, Casaresen, eta egutegia argitaratzen laguntzen dutenen bitartez: Eroski Altza eta Txukun komertzioak, Nido eta Zumardi tabernak, eta Betikoak garraioak.

Urte berri on!

Liburua eta egutegia zure esku

2016, Abenduak 20

zure-eskuJoan den ostiralean jai-giro ederrean aurkeztu genituen “Altza denboraren joan-etorrian” liburua eta 2017ko egutegiak. Hogeita hamar urte bete ditugu eta, nola ez, Altza eta altzatarrak izan ziren urteurrenaren protagonistak: garai ezberdinetako altzatarren irudiak egutegi txikian eta Altza eta bere inguruen txori-begiz egindako marrazki bat egutegi handian. Liburuaren irudiak bezala, hauek ere Mattinek eginak.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean