Etiketaren izena: egutegia

Urte berri, egutegi berri

2013, Urtarrilak 1

altza-egutegia-pareta-2013Aurten ere egutegi berriak argitaratu ditugu, handia paretan zintzilikatzeko eta txikia poltsikoan eramateko. Egutegi handian fondoko irudia XIX. mendeko grabatu bat da, A. Piralak egina, karlistaden kronista, eta bertan San Martzial eliza zaharra, Barbotegi eta Txapiñene etxeak ikusten dira. Argazkiak urrian aurkeztu genuen “Sarroeta-Martutene” album altzatarra liburutik hartutakoak dira. Datorren urte berria pasa duguna baino askoz hobea izan dadila. Halabiz.

“25 + 1″ Urteurrenaren oihartzuna

2012, Azaroak 14

Urtebete pasa da hogeita bosgarren urteurrenaren ospakizunetatik. Urte berezia izan zen hura, alde guztietatik begiratuta, eta bultzada ederra izan zen aurrean dauzkagun erronkei eusteko. Horrela, hilabete hauetan lanean jardun dugu eta urte amaitu aurretik egitarau trinko bat prestatu dugu lan horren erakusgarri. Garaiz jasoko duzue informazioa zehatza, baina, bitartean, bihoa oraingoz egitarauaren aurrerapen hau:

  • Ganbara erakusketa: “Egun batez Altzan…orain dela 60 urte“, Tomasene kultur etxean, abenduaren 11tik 14ra.
  • El cuaderno de Tere” liburuxkaren aurkezpena, Tomasenen, abenduaren 14an.
  • 2013. urteko egutegiaren aurkezpena, egun eta leku berean.
  • Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua, San Martzial elizan, abenduaren 15ean.
  • AltzaNatura: abenduaren 16an Marko Sierraren eskutik ibilaldia Molinao errekaren inguruetan honen balio naturalak ezagutzeko.

Erne, bada, abenduan.
Bitartean, Orereta-Oinarri abesbatzak iazko kontzertuan abestutako pieza honekin goxatzen uzten zaituztegu: Josu Elberdin pasaitarraren “Alami”.

Alami

Baso ilunean soinurik ez dago,
Baso ilunean ahul dago dena. (bis)
Hotza, hotza ta iluna.
Hotza, hotz handia.
Zarata izotzan urtu eginten da
Eta iluntasunean desagertzen da.

Paparapapapa… (bis)

Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala.
Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala!

Amets egiten dut nik
Ametsak amestu
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira
Amets egiten dut nik
Ametsak abestuz
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira

Egutegia 2012 eta kontzertuaren DVDa

2011, Abenduak 18

egutegia-2012-web

Ostiralean Altzaren adiskideen elkargune bihurtu zen Tomasene eta giro eder batean  bete egin zen “Altza,Hautsa Kenduz 11″ liburuari ongietorria emateko. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gómez gaita-joleak doinuz jantzi zuten ekitaldia eta Mattin ilustratzailearen irudi koloretsuek argitu zituzten paretak.

  (gehiago…)  »  

2010 urteko egutegia

2009, Abenduak 25

Joan den ostiralean, Altza Hautsa Kenduz liburuaren aurkezpenarekin batera 2010 urteko egutegia aurkeztu genuen.

Aurrekoetan bezalaxe, 2009 urtean zehar bildutako argazkien artean batzuk aukeratu ditugu eta horiekin osatu dugu urte berrirako egutegia.

  (gehiago…)  »  

Aurkezpena, balio erantsia barne

2008, Abenduak 20

Iñigo Landa

Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.

  (gehiago…)  »  

2006. urteko egutegia

2005, Abenduak 21

Aurreko urteetan bezala, urte berriarekin batera egutegia argitaratu dugu. Orain arte egutegia egiteko argazkietan oinarritu izan gara, baina aurtengoa ezberdina egin nahi izan dugu eta, horretarako, Txokolarte kolektibo altzatarrarengana jo dugu berria egiteko. Ezagunak dira Txokolartek grafikagintzan egin dituzten esperientzia artistikoak (paisaia horizontalak, grabatu-dantza…) eta, oraingoan, egutegi hau eskaini digute, espaloiaren ideiatik abiatuz, urtean zehar egingo dugun bidean gure laguna izan dadin. Oraindik ez baduzue egutegia eskuratu, bazkideentzako eta interesa duen ororentzat ale batzuk gorde ditugu Casares kultur etxean, handiak zein txikiak, bertan jaso ahal izateko.   (gehiago…)  »  

Calendario Altza 2001

2000, Abenduak 16

Como en años anteriores hemos editado un calendario para el próximo año. Podréis conseguir un ejemplar en los Olentzeros de Nochebuena, Casares, Auzotegi, Auzo Etxea y biblioteca de Larratxo.

Estibaus

Atalak

Ekaina 2019
A A A O O L I
« mai    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

RSS

Azken iruzkinak

etiketak


Sarean