Etiketaren izena: emakumea

Inocencia Arangoa, emakumea eta margolaria

2016, Uztailak 22

inocencia-arangoa00030009

Iñigo Landa

Martxoak 8 zela eta 1901. urteko prentsa artikulu bat berreskuratu genuen non Inocencia Arangoa margolari gaztearentzat berdintasunerako eskubidea aldarrikatzen zen. Orain gure asmoa da diskriminazioari aurre egin zion emakume eta artista horren bizitza eta lanaren gainean dakiguna biltzen saiatzea.

Inocencia Arangoa Figueroa margolaria Altzako San Martzial elizan batailatu zuten 1879ko abenduaren 29an eta 92 urte zituela Madrilen zendu zen 1972ko abenduaren 10ean.(1) Gurasoak Vicente Arangoa Matxiandiarena eta Elisa Figueroa Villar zituen, Donostiako Santa Maria elizan 1875. urtean ahalordez ezkonduak. Hamabi seme-alaba izan zituzten; Inocencia hirugarrena zen.(2) Emilio García Martínez (1875-1970) arkitekto eta paisaia-pintorearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen; Maria (1904-1994), zein Madrileko Errege Goi Kontserbatorioan irakasle izan zen, eta Antonio (1908-1995), Madrileko Arkitektura Eskolan katedraduna.

Neskatoa zelarik, 1891. urteko Euskal Lore Jokoetan sari bat eskuratu zuen 15 urtetik beherako irakurketa ariketetan.(3)

  (gehiago…)  »  

Ana Mª Artazkoz, Albako dukea eta Bidebieta

2016, Maiatzak 18

Bidebieta (Argazkia: Ignacio Gaiztarro)

Bidebieta (Argazkia: I. Gaiztarro)

Iñigo Landa

Denbora batean, adinekoak lekuko, Gaiztarroren orubea Artazkone izenarekin ezagutzen zuten herreratarrek. Bi izen horiek, Artazkone zein Gaiztarro, Bidebieta palazioak eduki dituen bi jabeen abizenei lotuak daude. Izan ere, Javier Artazkozek 1888. urte aldean, Herrerako txoko honetan zeuden etxeak eta lursailak erosi eta bildu ondoren, palazio bat eraiki zuen orube horretan eta “Bidebieta” izena jarri zion. Urte batzuk beranduago, 1932. urtean, Artazkozen oinordekoek Bidebieta Fausto Gaiztarro arkitektoak Madrilen zituen etxe batzuekin trukatu zuten.   (gehiago…)  »  

Inocencia Arangoa, emakume margolaria

2016, Martxoak 8

la-union-vascongada-1901-05-01-moztuta

Iñigo Landa

Martxoak 8 egun aproposa da XIX. mendeko euskal emakume artista bakarrenetako bat gogoratzeko, Inocencia Arangoa Figueroa margolaria, Altzako San Martzial elizan 1879ko abenduaren 29an batailatua eta 1972ko abenduaren 10ean Madrilen zendu zena. Hurrengo sarrera batean margolari honen biografia labur bat eskainiko dugu eta momentuz emakume izatetik bizitutako pasadizo batekin geratuko gara, 1901. urtean Erroman pentsiodun postu bat eskuratzeko oposaketetara bere burua aurkeztu zuenean eta norbait eragozten saiatu zen emakumea zela argudiatuz. Donostiako La Unión Vascongada egunkariak 1901eko maiatzaren 1eko azalean bere babesa eskaini zion emakume artista gazteari berdintasunaren aldeko idazki bat argitaratuz.

NOTICIAS

Inocencia Arangoa

Por tratarse de una joven señorita, hija de San Sebastián, donde reside su familia, alumna distinguida que fue de la Escuela de Artes y Oficios, reproducimos las siguientes líneas que publica un periódico profesional de enseñanza:

“En estos días se está debatiendo si debe o no ser admitida a oposición, para una plaza de pensionado en la Academia Española de Roma, la señorita Inocencia Arangoa, que firma una de las solicitudes presentadas en el ministerio de Estado.

Según noticias de los periódicos, ha emitido informe un jefe de Negociado, diciendo que debe desestimarse la pretensión, sin que para ello exista otra razón que la de ser una mujer la que aspira a obtener la pensión.   (gehiago…)  »  

“Historia de la prostitución en Euskal Herria”, de Charo Roquero

2014, Irailak 17

prostitucionLa historiadora Charo Roquero ha publicado recientemente un pequeño pero interesante libro sobre la Historia de la prostitución en Euskal Herria. En Altza conocemos bien a Charo Roquero por los trabajos que ha dedicado al estudio de nuestra historia, partiendo siempre de fuentes documentales directas, diseccionando su contenido y haciendo hablar a los protagonistas. Su último libro va en esa línea. Hacía falta una investigación que nos permitiera conocer con detalle las manifestaciones concretas del fenómeno de la prostitución en Euskal Herria, y más concretamente de las cuatro provincias de este lado de la frontera. A través de la documentación consultada por Charo en los archivos podemos acercarnos a las condiciones de necesidad, miseria y desesperación que en el transcurrir del tiempo histórico han determinado el destino de muchas mujeres que no han encontrado en su vida otra salida que dedicarse a la prostitución.   (gehiago…)  »  

Oroitu eta aldarrikatu

2013, Martxoak 8

libertarias2Martxoak 8 oroitzapenerako eta aldarrikapenerako eguna da. Eskuratu berri dugun dokumentu batek Gerra Zibileko emakume batzuk oroitzen eta gogora ekartzen lagunduko digu, zeinek inolako protagonismoa bilatu gabe muturreko erabaki bat hartu zuten armak eskutan frontearen lehen lerrora joateko. Aipatutako dokumentua izen zerrenda bat da, miliziano anarkisten zerrenda bat: “RELACION DE GRUPOS LLEGADOS DEL FRENTE DEL SEGUNDO TORREON AL CUARTEL DE ESTAS MILICIAS DE LA C.N.T.” izenburua dauka. Anarkistek Altzan zuten presentziaren gainean datuak eskaintzen dizkigun lehen dokumentua da eta, aldi berean, faxismoaren altxamenduari aurre egiteko armak hartu zituzten lehen emakumeen izen-abizenak eskaintzen dizkigu. Honatx emakume haien izenak: María Ganuza Oroquieta, Juanita Santamarina, Ascensión Olmedo, Pilar Martínez Aguelo eta Manuela Arozamena Sáez.

  (gehiago…)  »  

Bi liburuen berri

2012, Maiatzak 2

Antxo eta emakumeak dira aurreko hilabeteetan gure arreta merezi izan duten bi liburuen gai nagusiak.

antxo

Lehenengoa Antxoren sorrerari buruzkoa da, “Antxo, lasalatarren asmo - Antxo, proyecto de los Lasala“, Txema Ruiz Echeverríak idatzia eta Antxotarrok Historia Mintegiak argitaratua. Liburuan bi zati bereizten dira. Aurrena Fermin Lasala aitari eta izen bereko semeari eskainia dago eta Antxoren sorrera eta bilakaera aztertzen ditu. Aitak 1847. urtean inauguratu zen errepide nagusia eraiki eta Molinaoko padurak lehortzeko eta nekazal lurrak bihurtzeko kontzesioa lortu zuen. Semea, Mandaseko dukea, areago joan zen eta Antxoren hiri eta industria garapenak bultzatu zituen. Bigarren zatian, Txema Ruizek Antxoko kaleak ditu hizpide, haien aspaldiko izenak eta bizitza gogoratuz. Liburuaren ezkerreko orrialde bakoitzeko irudi bana jarri dute irakurketaren lagungarri. Elkarteak bere kontu ordaindu du liburua eta salgai jarri du liburu denda hauetan: Trintxerpeko Lema, eta Antxoko Urdin, Maritxalar, Beni, Ros, Pasajes eta Rubén.

emakumeMujer pasaitarra en el pasado siglo XX. Recreación de vivencias e imaginarios” da ekarri dugun bigarren liburuaren izenburua eta Rosa Garcia-Orellan antropologoa da azterlan interesgarri honen egilea. Pasaiako portuaren jarduerari loturiko emakumeen testigantzetan oinarriturik, joan den mendeko hogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarkaden arteko historian murgiltzen da. Argazki sorta handi baten laguntzaz, jendearen, gizartearen eta ekonomiaren bilakaera erakusten du emakumeen bizipenen ikuspegitik.

Liburua doan jaitsi daiteke Interneteko helbide honetatik: https://www.bubok.es/libros/211538/Mujer-Pasaitarra-Siglo-XX

Semana de la Mujer

2012, Martxoak 26

Teresa

La Semana de la Mujer, entorno al 8 de marzo, Día Internacional de la Mujer, la venimos celebrando en Alza desde hace 27 años y está organizada por las tres asociaciones de mujeres del barrio, que somos: Uztai-Belar, Elkartea-Berri y Ostadar, junto a la Casa de Cultura Casares.

Es una semana que pretende dar una imagen lúdica, pero también de contenidos relacionados con la mujer, que tiene una buena acogida y asistencia por parte de la gente (sobre todo mujeres) del barrio de Alza.

  (gehiago…)  »  

Herrerako emakumeok Donostiako alkateari

2008, Uztailak 31

Herrerako emakumeak

Donostiako Alkate jauna:

Gutun hau sinatzen dugun emakumeok oso emakume ezberdinak gara. Batzuek ilea urdinduta daukagu, eta horrexegatik nahi izaten dugu denbora astiroago joatea. Aitzitik, beste batzuek denbora azkarrago joatea nahi dugu nerabezaroko une gogorrak lehenbailehen pasatze aldera. Beste batzuen arabera, ordea, denborak bere abiadura dauka, besterik gabe. Jaio garen garai ezberdinek baldintza eta aukera ezberdinak eman dizkigute gure bizi proiektua erabakitzeko. Hala, batzuek oinarrizko ikasketak ditugu, beste batzuek batxilergoa eta lanbide heziketa egiteko aukera izan dugu eta beste batzuk, gazteenak batik bat, unibertsitatean ikasten ari gara. Gure arteko beste ezberdintasunetako bat da batzuk amonak eta amak garela eta beste batzuk alaba edo biloba baino ez garela, eta izango garela. Era berean, gure lanbideetan, gure soldatetan eta pentsioetan ere badugu ezberdintasunik, horiek, oro har, gizonezkoenak baino urriagoak eta prekarioagoak badira ere.    (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean