Etiketaren izena: Erakusketa

“Altza euskaraz” erakusketa

2022, Azaroak 15

altza-euskaraz-erakusketa

Aurtengo Euskaraldia dela-eta “Altza euskaraz” erakusketa egongo da ikusgai Tomasene liburutegiko sarrera nagusian. “Hitzez ekiteko garaia” leloarekin bat eginik, erakusketak aurreko hamarkadetan Altzan euskararen erabilera bultzatzeko egindako ekimen batzuen irudiak berreskuratu nahi izan ditu. Collage baten moduan antolatuta, argazkiak, kartelak eta prentsako kronikak dira erakusten diren dokumentuak, Bizarrain Euskara Elkarteko, Casares-Tomasene kultur etxeko eta Altzako Tokiko Bildumako artxiboetatik hartuak. Erakusketa azaroaren 14tik abenduaren 31 arte egongo da ikusgai.

euskaraldia-22

José Bruneten argazkien erakusketa

2022, Uztailak 12

aurrera-eginez-tarjeta-actualizadaUda honetan zehar eta irailaren 3ra arte ikus dezakegu Koldo Mitxelena Kulturunean «Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik» erakusketa, José Brunet Berminghan-en (1836-1891) argazki bildumaren aukeraketa interesgarria.

Erakusketaren komisarioak Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide izan dira, Donostiako denda eta landetxe historikoei eskainitako argitalpenengatik ezagunak diren egileak. José Brunetek egindako mila argazkien artean ehun bat argazki aukeratzeaz arduratu dira, baita argazki horiek dokumentatzeaz eta testuinguruan jartzeaz ere.

Argazki-bilduma garrantzitsu hau argitaratu gabe egon da duela bi urte pasatxo José Bruneten bilobak, egungo Real Defensako markesak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren esku utzi zuen arte. Bertan zaharberritu dituzte. Gertaera horren berri eman genuen, hemen Estibausen, argazki guzti horien artean gure historiarako oso interesgarriak diren lau argazkirekin egin baikenuen topo, Herrerako zubibidearen, Intxaurrondo baserriaren eta Herrerako badiako obren hasieren lehen irudiak baitzeuden. Gogoratu behar da José Brunetek eta bere familiak, bere enpresa-ondare garrantzitsuaren artean, bazituela zenbait jabetza altzatarrak, zehazki Buenavistako Antxo, Etxetxiki eta Arraskuene baserriak, Norteko trenbidearen eta Pasaiako portuko kaiak eraikitzeko saldu zituztenak.   (gehiago…)  »  

“Sarroeta-Martutene” erakusketa

2022, Ekainak 3

l10726

Ekainaren 6tik 25ra bitartean “Sarroeta-Martutene” erakusketa izango da ikusgai Garberan, Altzako Tokiko Bilduman ikus daitezkeen 245 argazkietatik aukeratutako 26 argazkiz osatutako erakusketa. Erakusketan auzoko bizimoduaren eta giroaren irudiak ikus daitezke, batez ere 40, 50 eta 60ko hamarkadetakoak. Argazkien bilketa auzoko bizilagunen ekarpenari esker egin ahal izan da (Txema Loinaz, Maite Albero, María Dolores Armendariz, Josetxo Yaben, Agirretxe familia, Irizar familia, Maite Fernández, eta Isabel Arrieta, besteak beste). Argazkien artean, Francisco Armendariz Otaloraren argazki apartak eta Kutxatekako funtsako batzuk aurkituko ditugu, hala nola azaleko argazkia, Vicente Martín argazkilariak ateratakoa (Fotocar estudioa). Aurreko lau edizioetan bezala, David Vicente argazkilaria arduratu da mihise gainean inprimatzeaz, 90×60 tamainan, eta erakusketa amaitzean argazkiak kultur etxeetan eta auzoko ostalaritza eta merkataritzako hainbat lokaletan zintzilikatuko dira.

“Bidebieta”argazki erakusketa Garberan

2021, Uztailak 12

poligono-bidebieta-l19917

Arg.: Otegi-Orbegozo familia (1963)

Uztailaren 13tik abuztuaren 2ra bitartean, “Bidebieta” argazki erakusketa izango da ikusgai Garberan. 28 irudiz osatutako erakusketa da, eta denboran atzera begiratzeko aukera ematen du, 20ko hamarkatik 80ko hamarkadara auzoan izandako aldaketak ikusteko.

Laugarren urtez jarraian antolatu da horrelako erakusketa bat, eta, aurrekoetan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako kopien artetik aukeratu dira argazkiak, batez ere familia-albumetatik hartutakoak, nahiz eta Kutxatekaren funts berezikoak diren batzuk ere badituen.

Bidebieta Herreran jaio zen XIX. mendearen amaieran, Javier Artazcozek Mirakruz Gainatik Herrerako ontziralekura jaisten zen bidearen bi aldeetan zeuden lurrak eta baserriak (Benta-goya eta Benta-bia) erosi zituenean. Lursaila itxi eta jauregi bat eraiki zuen parke handi baten erdian, Bidebieta, Herrerara eta San Pedrora doazen bi biden artean.   (gehiago…)  »  

Aurreko erakusketaren bisita

intx-1993-94Garberan ikusgai dagoen “Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketa beste bi astez luzatu da, abenduaren 8 arte. Erakusketak jendearen interesa piztu du eta, horregatik, duela hiru urte IZBEk “Intxaurrondo atzo eta gaur” izenburupean Intxaurrondo kultur etxean muntatu zuen beste argazki-erakusketa gogoratzeko eta berreskuratzeko aukera eman digu, orain hemen modu birtualean ikus dezakeguna, Altzako Tokiko Bildumaren bitartez.   (gehiago…)  »  

Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado

2020, Azaroak 6

25-pedraglio

IZBE, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea

Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado” da datorren azaroaren 6etik 21 arte, Garberan ikusgai egongo den erakusketaren izenburua.

Intxaurrondo, Altzako gainontzeko auzoak bezala, XX. mendeko bigarren zatiaren geroztik ezagutu duen bilakaera urbanistiko itzela islatzeko saiakera izan da erakusketaren ardatzetako bat.

Bigarren ardatza, komunitate batean bolondres egiten den lanari toki bat eskeintzea izan da. Horren adibide ugari daukagu izan ere, auzoko jaiak edo kirol eta ekintza kultural asko auzokideen ahaleginei esker burutu ahal izan direlako. Zeresanik ez ikastola edo auzoko aitona-amonen etxeari dagokiona baita auzolanean egindako hainbat lan ere.   (gehiago…)  »  

Erakusketa eta bideoak

2020, Urtarrilak 10

20200109_172701

Duela gutxi Garberan ikusi ahal izan den Altzako kirolaren historiari buruzko Altzathlon erakusketa, hilaren 2tik 20ra bitartean egongo da jarrita Tomaseneko liburutegiaren sarreran. Casares-Tomasene kultur etxea arduratu da muntatzeaz, eta oraingo honetarako bideo bat egin du, bertan argazkiekin batera ikus daitekeena, Ion Otañok (DK Irratia) Manuel Arrieta eta Miguel Angel Padrones txirrindulariei eta Juantxo Koka pilotariari egindako elkarrizketa banarekin, eta hemen ikus dezakezuena. Astelehenetik larunbatera bisita daiteke erakusketa, 10:00etatik 14:00etara eta 16: 30etik 20: 30era.

altzathlon1

  (gehiago…)  »  

Altzathlon, kirolerako zaletasuna Altzan irudietan

motor-l11792Iaz Garberako argazki erakusketak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengorako beste bat prestatu dugu, Altzathlon izenburuarekin. Erakusketak Altzan kirol zaletasunak historian zehar egindako ibilbidea 27 irudiren bitartez erakutsi nahi du, eta Garberan izango da ikusgai, azaroaren 18tik abenduaren 4ra arte.

Aurreko erakusketan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako fondotik abiatuta egin da argazkien aukeraketa; kirolarekin lotutako 1.700 argazki baino gehixeago ditu. Oso zaila da hogeita zazpi iruditan laburbiltzea kirol elkarte eta kirolari ezagun guztien ibilbidea, baita egindako kirol jarduera guztiak erakustea ere. Azken horietatik hamabi baino ez dira erakusten. Ibilbide historiko luzeagatik atletismoa, futbola eta pilota nabarmentzen dira, baina erakusketan kirol tradizionalek ere lekua izan dute, hala nola, mendizaletasuna, boloak, herri kirolak eta arrauna, eta arrakasta eta lehiakortasun handiko beste batzuek, eskubaloia, saskibaloia eta txirrindularitza. Ez da kirol minoritarioagorik falta, motokrosa edo tiroa kasu, gure inguruan euren momentua eta lekua aurkitu baitzuten. Muga berberak daude, handiagoak ez badira ere, aipatzeko moduko kirol-elkarte eta kirolari ugarirekin, erakusketan jaso ez direnak. Guztiok ulertzeko konfiantza dugu, eta beste batean muga horiek gainditzea espero dugu.   (gehiago…)  »  

Argazki erakusketa Garberan

2018, Urriak 26

l10669

Garbera (Francisco Armendáriz)

Datorren urriaren 31tik azaroaren 17ra arte, Garbera merkatal zentroarekin batera prestatu dugun Altzari buruzko argazki erakusketa bat bisitagarri egongo da. Erakusketa korridorean egongo da kokatuta, haur parkearen ondoan. Hogeita sei argazkiren bitartez, Altzako gune geografiko desberdinetako, une historikoetako, kaleetako, jaietako, merkataritza dendetako eta abarretako ikuspegi historiko bat islatzen saiatu gara. Mundua eta gure inguru gertuena abiadura handiz aldatzen ari dira. Argazkiek uneak finkatzen dituzte eta begiratzen dituenari ohituretan, lanean, kalean…  gertatzen ari diren eraldaketez ohartarazten diote. Argazkien bidez, gaur egun gure auzoetan bizi den jendea argazkietan ikus daitekeen jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dugu.   (gehiago…)  »  

“Intxaurrondo atzo eta gaur” erakusketa

2017, Urriak 18

07-6

IZBE

Intxaurrondo Zaharreko auzo elkarteko historia batzordeak Urriaren 19an “Intxaurrondo atzo eta gaur” izeneko argazki erakusketa inauguratuko du Intxaurrondo kultur etxean 19:00etan. Bertan, auzoko 1970. urtetik aurrerako argazkiak biltzen dira.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean