Udako jaiak eta ospakizunak erabat atzean utzi aurretik Herrerako festen gainean ohartxo hau idatziko dugu, San Luisi eskainitako ereserkia hizpide izango delarik. Izan ere, uda hasieran gure bazkide batek Asteasuko parrokiaren paperen artean kasualitatez orri bat aurkitu zuen “Himno a San Luis” izenburuarekin, eta data ere idatzita zeukan: “Herrera a 21-6-42″. (gehiago…) »
Azpeitia familiak hirurogeita hamalau argazki utzi dizkigu eta honez gero katalogatu eta igo ditugu Altzako Tokiko Bildumaren web gunera (www.altza.info), bertan ikusi eta informazioa kontsultatzeaz gain fitxak osatu ditzakezue eta baita zuzenketak proposatu ere.
Argazki gehienak Altzagainan eginak dira, eta horietako asko eta asko jai girokoak, sanmartzialetakoak, batez ere herri kirolari lotuak, baina beste gaiak ere aurkituko ditugu. Adibidez, badago argazki berezi bat, San Martzial elizaren aldarearena. Ez dakigu nondik kopiatu den eta noizkoa den, baina ikusten denagatik eliza zaharrarena izan behar du, 1914. urtean eraitsi egin zutena berria eraikitzeko.
Hemen argazki horietako batzuk ikus ditzakezue. Informazioa eta gainontzeko guztiak ikusteko klik egin hemen.
Como prólogo a las Fiestas de San Martzial, en Altza, hemos tenido el privilegio de asistir a un concierto de La Coral Aita Sierra y de la Orquesta de Acordeones de Illumbe, organizado por Altzatarra, K. E. y Altzako Historia Mintegia, con el colaboración de Donostia Kultura a través del buen trabajo de la Casa de Cultura Casares.
Este es uno de esos casos en los que las palabras se nos quedan cortas. Ha sido un concierto precioso, con una Coral Aita Sierra alegre, divertida, emotiva y con una Orquesta de Acordeones Illumbe, complementada con otros instrumentos, profunda, vibrante y suave a la vez, ambos volcados en un programa muy acertado para la ocasión.
El numeroso público se ha rendido pero no era para menos. Conseguir transmitir esa emoción, llegar así a una asistencia de diferentes sensibilidades y edades con el buen hacer, amor a la música y la profesionalidad patentes el jueves, y la satisfacción de la gente al salir del concierto demostró que algo se está haciendo bien en Altza.
“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua San Martzial himnoarekin amaitu zen, bertan bildutako guztiek abestuta eta musikari bikainez lagunduta. Hona hemen ahaztezinezko momentu horren bideoa.
San Martzial himnoa
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak.
Zure bost ogiekin, zure bi arraiekin
bost milak izan zuten mantendu zerekin
hargatik zure ondoren dabiltza gizonak.
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak. (bis)
San Martzial jaien antolatzailea den Altzatarra elkarteak AHMren 25 urteko ibilbidea omendu nahi izan du aurten eta horregatik gure elkarteari txupinazoa, banderen igoera eta pregoia irakurtzearen ardura eman digu. Ohorezko enkargua da guretzat eta hantxe egongo gara ostiralean, San Martzial egunaren bezperan, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik pozez eta alaitasunez festetan murgiltzeko. Gora Altza! Gora sanmartzialak!
Altzatarrak, altzatarrak
Gazte, heldu edo zahar
Altzatarrak, beti, beti
Kasta onekoak
Danborradak jotzeko pieza hau, Altzatarra Elkartearen ereserkia, Jose Ignazio Ansorena sortua da, Donostiako Udal Txistulari Taldearen zuzendaria, eta AHMren 25. urteurreneko kontzertuan jo zen estreinako aldiz.
Pasa den Santa Isabel egunean, Unai Elizasu gai-jartzaileak “Album altzatarra 1953-1978″ liburu argitaratu berriaren azala ekarri zuen eguerdiko bertso saiora Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek nesken eta mutilen arteko soka-tiraren inguruan jarduteko. Hona hemen osatu zituzten bertsoak.
Joan den larunbatean egun gogoangarria pasa genuen Burgin, Almadiaren Egunean. Blanquik eta Alfonsok haien etxeko eta herriko ateak zabaldu zizkiguten eta haiei esker festa bete-betean ospatu ahal izan genuen. Ongietorria etxean egin ziguten hamaiketako bikaina prestatuz, herriko txorizoa eta Erronkariko gaztarekin. Ondoren, auzokideek gogo handiz egin duten Almadiaren Museoa ikusi genuen. Almadien ordua hurbiltzen ari zen eta, garaiz, Erdi Aroko zubiaren azpitik igaroaz, ibaiaren ertzera hurbildu ginen almadiek presa nola gainditzen zuten ikusteko lekua hartzera. Aurtengo ur-eskasiagatik almadizainek gogor lan egin behar izan zuten enborrak harrien artean ez gelditzeko, baina azkenean ederki lortu zuten. Bi almadiak igarotzean, zubi zaharraren gainetik ibaiaren beste aldera pasa ginen “Lanbideen pasealekua” bisitatzeko eta, bide batez, arroilaren begiratokiraino hurbiltzeko. Bazkalordua heldu zen. Pilotatokian dena prest zegoen bostehun lagunentzako bazkaria zerbitzatzeko, lagunarteko giro ezin hobean bazkaltzeko. Bazkalostean omenaldien garaia izan zen eta aurten espresuki boluntarioen lana omendu da, hogei urtetan egindako lanagatik. Bereziki Juantxo Garcia omendu zen, joan den irailean zendu zen boluntarioa. Agur esan eta etxera itzuli aurretik, Juan Urzainki Burgiko almadizain zaharrenarekin luze eta zabal hitz egiteko aukera izan genuen. Oso atsegina izan zen gurekin eta lanbide horretan izan zuen bizimoduaz eta lan baldintzetaz hitz egin zigun.
Pirinioetako haranetan bizitzea eta lan egitea beti izan da oso zaila eta gogorra. Aspalditik bertako biztanleak herria utzi eta alde egin behar izan dute bizi baldintza hobeagoen bila. Joera horri buelta eman nahi diote. Burgik 235 biztanle baino ez dauka, basogintzaz bizi izan da eta bizi da egun, eta jarraitu nahi du bizirik. Almadia eta almadizainen lanbidea festa eder baten ikurra bihurtu dute, herritarrak, zahar eta gazte, konprometituz, iragana eta egungoa uztartuz, Pirinioetako beste haranetako almadizainekin bat eginez, eta milaka bisitari erakarriz, bertako natura eta historiarekin gozatzeko, eta, batez ere, mendialdeko antzinako lanbideak bere nortasunaren ikurtzat duen herri batean egun borobila pasatzeko.