Etiketaren izena: musika

Juan Antonio Sarriegi txalapartaria

2015, Azaroak 9

juan-antonio-sarriegiJoan den urriaren 8an, Soinueneko zuzendaria den Juan Mari Beltranek gure arbasoen musika eta soinu-tresnei buruz hitz egin zuen Tomasenen, eta, Altzan zegoela, aukera horretaz baliatu zen guretzat ezezaguna zen txalapartari altzatar baten izena gogora ekartzeko: Irazuene baserriko Juan Antonio Sarriegi.

Juan Antonio Sarriegi 1900. urtean jaio eta 1969ean hil zen eta, Juan Mari Beltranek kontatzen duenez, 1961ean Zubietan antolatutako Euskal Jaietan txalaparta jo zuen Amara-Biako Erbetegi-Etxeberriko Ramon Goikoetxearekin. Momentu hori argazki batean jasoa geratu da Jorge Oteizaren “Quosque tandem” liburuan, 1963. urtean argitaratua. Egun berean, Amara-Biako Bilandegi baserriko Jose eta Jose Mari Zabalegik ere txalaparta jo zuten, eta Jose Mariren anaiak adarra jo omen zuen. Dirudienez, argazkian agertzen den txalaparta Bilandegiko bikotearena zen eta makilak berriz Sarriegi eta Goikoetxearenak.   (gehiago…)  »  

Laskonateguyri eskainitako kontzertua YouTuben

2013, Irailak 11

Honez gero, Pako Laskonateguyren omenez ekainean ospatu zen kontzertuaren piezak igo ditugu Youtubera. Igotako hauekin Youtubeko AltzaKanala kanalean hogeita hemeretzi bideo daude ikusgarri.

Irudiaren gainean klik eginez, kontzertu hartan Aita Sierra abesbatzak eta Donostiako Udaleko Txistularien Bandak interpretatutako “Donostiako irrati iragarkiak” ikusi eta entzun dezakezue, “Churrería Celigüeta, El Búfalo eta Amuebladora Comercial Hispania” denden iragarkiak, Jagoba Astiazaranek egokituta.

irrati-iragarkiak

aita-sierra2013-06-07herrera-prentsa

Zuzendariari eta pertsonari, esker onez

2013, Ekainak 11

txapelaIragarrita zegoen bezala, joan den astean zehar burutu zen Pako Laskonateguyri eskainitako omenaldia, hirurogeita hamahiru urteetan abesbatza zuzendu ondoren ongi merezitako esker oneko aitorpena.

Jende askok parte hartu du prestatuko ekitaldietan eta guztietan jaso du Pakok bertaratuen berotasuna. Bazkariak borobildu zuen omenaldia. Adiskideen arteko giro paregabean, opariak, oroigarriak eta, jakina, kantuak. Bideo honetan, Pako Laskonateguy ikus dezakegu bazkalosteko kantu saioan Nabuccoren “Esklabo hebrearren korua” zuzentzen eta barru-barruan daraman zuzendari sena erakusten.

Pako Laskonateguy-ri omenaldia

2013, Maiatzak 5

omenaldia0

Pako Laskonateguy herreratarrak auzokideen omenaldia jasoko du hilabete barru 70 urteetan San Luis Parrokiko koruaren zuzendaritzan egindako lanagatik. Auzoko seme kutuna da Pako, maitatua, bai abesbatzarekin egindako lanagatik baita duen izaeragatik ere, pertsona gisa. Omenaldia prestatzeko batzorde bat ari da lanean eta egitarau bat atondu du ekainaren lehen asterako. Denak gonbidatuak gaude parte hartzera. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua

Ekainak 5, asteazkena, HITZALDIA
Musika eta liturgia.
(Azken 50 urtetako gorabeherak)
Hizlaria: Antonio Linaza, EITBko Mezen arduraduna Bizkaian
Noiz eta non: 19:30ean, San Luis Elizan

Ekainak 7, ostirala, KONTZERTUA
Donostiako Udal Txistulari Taldea eta
Aita Sierra Abesbatza

Noiz eta non: 19:30ean, San Luis Elizan

Ekainak 9, igandea:
Goizetik, ALBORADA

12:00etan, MEZA Parrokian
Parrokiako korua, lehengo eta oraingo abeslariekin

14:00etan, BAZKARIA Dana Ona jatetxean (Zubieta)

Bazkarian parte hartzeko: 45 euro
Ordainketa: Kutxabank 2101 0042 59 0000852616
Azalpena: Omenaldi-bazkaria eta izen-abizena.
Ordainagiria gorde.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 31

Antolatzaileak: San Luis Parrokia eta Herrerako auzokideak
Laguntzaileak: Altzako Historia Mintegia, Donostia Kultura

“Todas las mañanitas”, aurrerapen gisa

2013, Urtarrilak 7

Abenduko “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertuan ederki goxatu genuen beste behin musikarekin, Jone González, Uxoa Eusebio eta Ainhoa Franco bakarlarien, eta Orereta Abesbatzaren ahotsak kantari entzunez. Denbora beharko dugu kontzertua bere osotasunean webean eskaintzeko, baina, bitartean, bideo hau ikus dezakegu aurrerapen gisa, non Imanol Elizasu pianojolearen laguntzaz Jone González eta Uxoa Eusebio “Don Gil de Alcalá” zartzuelaren “Todas las mañanitas” habanera abesten ikus eta entzun ditzakegun.

“Todas las mañanitas”

Todas las mañanitas
vuelve la aurora
y se lleva la noche
triste y traidora.
Otra vez vuelve al alma
del sol la alegría
y es su luz la esperanza
de un nuevo día.

Canta y no llores,
corazón, no llores, ¡ay!,
que la esperanza
será la aurora
de tus amores, ¡ay!,

Canta y no llores,
corazón, no llores, ¡ay!,
volverá la aurora
y tu noche triste
se llevará.

Canta y no llores,
corazón, no llores, ¡ay!,
que la esperanza
será la aurora
de tus amores, ¡ay!

Canta y no llores,
corazón, no llores, ¡ay!,
volverá la aurora
y tu noche triste
se llevará.

Eguberriko kontzertua Aita Sierra Abesbatzaren eskutik

2012, Abenduak 24

Pello Ezkerra

aita-sierraDatorren larunbatean, hilak 29, Aita Sierra Abesbatzak Eguberriko kontzertua eskainiko du San Martzial Elizan arratsaldeko 20:15ean.

Aita Sierra abesbatza 2004ean sortu zen. Orduz geroztik entseguak Los Boskos auzoko elizan egiten ditugu, 20:00etatik 21:00 bitartean. Gure koroa Altzatarra dela kontsideratzen dugu eta bertan altzatarrak ere badaude. Gure koruak Altzan ere kontzertuak ematen ditu; adibidez, urtero Donostiako Txistulariekin batera San Martzial Elizan eta ekaineko jaien bezperan, 29an, Salbea kantatzen dugu.
Entseguak  astelehen eta ostegunetan egiten ditugu, goian esandako ordutegiarekin. Altzatar gehiago behar ditugu koruan: horretarako ez da derrigorrezkoa solfeoa jakitea, edo ahots Eder bat edukitzea edo musikan aditua izan: Nahikoa da abesteko belarria izan eta borondatea.
Eguberrietako kontzertuak bi zati izango ditu, pieza guztiak gabon kantak. Lehenengo zatian korua a cappella abestuko du eta bigarrenean organoa eta korua elkarrekin. Atsedenean organistak, Fernando Gonzalok gabonetako hiru pieza joko ditu.
Zorionak eta Urte Berri On.

Harmonia onean

2012, Urriak 27

Hogeita bosgarren urteurrenean irekitako ildoari jarraituz, aurten ere tinko lanean ari gara bi kontzertuen antolaketan. Honez gero, sanmartzialetan bat entzuteko aukera izan dugu, eta bestea abenduaren 15erako prestatzen ari gara. Kontzertuak pertsona eta talde askoren parte hartzeari esker eskaini daitezke, musikarien eta erakunde publiko zein herritarren inplikazioa eta elkarlanari esker, batzuk beraien lana eskuzabaltasunez emanez eta besteak halabeharrez sortzen diren gastuei aurre egiteko modua eskuratuz.

Harmoniazko eta elkarlaneko giro honetan ari garela, bidenabar, gonbidapena egin nahi dizuegu datorren asterako Casares-Tomasene kultur etxeak iragarri dituen bi kontzertuetara. Aurreko urteetan bezala Tolosako Ekinbide Etxearekin lankidetzan antolatuta daude, Tolosako Nazioarteko Topaketarekin bat eginez eta Abesbatzen Astea egitarauaren barnean.

Horri esker lehiaketan parte hartzen ari diren bi talde entzungo ahal izango ditugu:

- Azaroak 1: Quatuor Meliades (Frantzia), San Martzial parrokian, 19:30ean.

- Azaroak 2: The Latvian Voices (Letonia), San Luis parrokian, 20:00etan.

Aukera berri bat etxe ondoan lehen mailako musika zuzenean entzuteko.

l_thesca-1

San Luis ereserkia

2012, Irailak 4

Iñigo Landa

Udako jaiak eta ospakizunak erabat atzean utzi aurretik Herrerako festen gainean ohartxo hau idatziko dugu, San Luisi eskainitako ereserkia hizpide izango delarik. Izan ere, uda hasieran gure bazkide batek Asteasuko parrokiaren paperen artean kasualitatez orri bat aurkitu zuen “Himno a San Luis” izenburuarekin, eta data ere idatzita zeukan: “Herrera a 21-6-42″.   (gehiago…)  »  

“Martziali gozoak”

2012, Ekainak 30

“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua San Martzial himnoarekin amaitu zen, bertan bildutako guztiek abestuta eta musikari bikainez lagunduta. Hona hemen ahaztezinezko momentu horren bideoa.

San Martzial himnoa

Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak.

Zure bost ogiekin, zure bi arraiekin
bost milak izan zuten mantendu zerekin
hargatik zure ondoren dabiltza gizonak.
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak. (bis)

AHM txupinazoan

2012, Ekainak 25

zapia-2012San Martzial jaien antolatzailea den Altzatarra elkarteak AHMren 25 urteko ibilbidea omendu nahi izan du aurten eta horregatik gure elkarteari txupinazoa, banderen igoera eta pregoia irakurtzearen ardura eman digu. Ohorezko enkargua da guretzat eta hantxe egongo gara ostiralean, San Martzial egunaren bezperan, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik pozez eta alaitasunez festetan murgiltzeko. Gora Altza! Gora sanmartzialak!

Altzatarrak, altzatarrak
Gazte, heldu edo zahar
Altzatarrak, beti, beti
Kasta onekoak

Danborradak jotzeko pieza hau, Altzatarra Elkartearen ereserkia, Jose Ignazio Ansorena sortua da, Donostiako Udal Txistulari Taldearen zuzendaria, eta AHMren 25. urteurreneko kontzertuan jo zen estreinako aldiz.

Estibaus

Atalak

Azaroa 2017
A A A O O L I
« urr    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ramón
    (2017, Azaroak 15)
    «Una gran persona. »
  • Estibaus » Francisco Lasconateguy hil zaigu
    (2017, Azaroak 14)
    «[...] prestatzerakoan herreratarren artean Pakorekin izandako bizipenen bila arakatu genuen, eta oroimenak pilatu ziren, Herrera beste motako komunitatea zenari buruzkoak, ...»
  • PILI
    (2017, Azaroak 2)
    «Bai,orduan oraingo hilerriak itxura aldatu beharko zuten... "modernoagoak". Kaleko izenak aldatu, Berde zona gehiago eta harri gutxiago. Modu horretan "igual" ...»
  • Ramón
    (2017, Azaroak 2)
    «La muerte es un "Paso" una transición aquí no nos quedamos, lo mejor está por venir ... »
  • Villasante hil da, Herrerako pilota eskolako sortzaileetako bat
    (2017, Azaroak 2)
    «[...] albiste tristea izan dute aste honetan, izan ere, Jesus Mari Villasante Pirri hil da, Estibaus atariak informatu duenez. Gaixotasun ...»

etiketak


Sarean