Etiketaren izena: ondarea

Historiaurreko aurkikuntza berriak Marrusen

2016, Uztailak 1

marrus

Aranzadi Zientzia Elkartearen azken Aranzadiana urtekarian, Jesus Tapia arkeologoak Marrus baserriaren inguruan 2014 eta 2015 urteetan zehar egindako indusketen berri eman du. Bertan egindako lanei esker historiaurreko materialak berreskuratu dira eta, bidenabar, aztarnategiaren kokaleku berean egin diren baratza publikoen eragina baloratu da.

  (gehiago…)  »  

Ibilaldi historikoa Garbera inguruan

2016, Maiatzak 3

Mikel Ubillos

(Ibilaldian egindako argakiak ikus daitezke hemen)

Ibilaldia Garbera Merkatal Zentroan hasiko da, eta Garbera auzoa ikusi eta Larratxoko parkean zehar ibili ondoren, Lau Haizetara joango gara. Inguru horretan Pelegriñene, Kataliñene, Illarregi eta Marrus baserriak ikusiko ditugu. Hortik Ametzagaina parkean sartuko gara eta Historiaurreko aztarnak aurkitu diren paleolitiko garaiko kokalekua ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren Ubarako bidea hartuko dugu Plasentzia baserri ondotik igaroz. Azkenik, Ametzagainako gotorlekuraino helduko gara eta bisitatu ondoren Merkatal Zentrora itzuliko gara. Denera 5,1 kilometro dira, errazak ibiltzeko eta 3 ordubete eskas beharko ditugu egiteko.

Sei geldiune egingo ditugu:

  1. Garbera auzoa.
  2. Pelegriñene.
  3. Marrus.
  4. Paleolitiko garaiko Ametzagainako aztarnategia.
  5. Ubako ermita.
  6. Ametzagaina gotorlekua.

ibilbidea

Ibilaldia Pdf formatuan hemen.

  (gehiago…)  »  

Babestu Uliako Mintegietako parkea

2016, Otsailak 18

parkeababestu-212x300
Egun hauetan Uliako Mintegien Lagunak mugitzen ari dira udalaren eraikuntza asmoen aurrean parkearen eremu osoa babesteko.

Sinadurak biltzen ari dira change.org bitartez datorren astean onartu nahi duten behin-behineko onarpena gelarazteko.

Sinadura bilketaz gain deialdi bat egin dute datorren 28an familiak eta lagunak parkean elkartzeko eta beste “gauzatxo” batzuk ere egiteko.

Gehiago jakiteko klik egin hemen.

Mesedeetako Amaren Erietxea eta Espartxoko zubia

2016, Urtarrilak 28

sanatorio

Askok oraindik gogoan daukagu Uba inguruan zegoen Mesedeetako Amaren erietxe antituberkulosoa izan zenaren eraikina, zuhaitzez inguraturik, handia, txuria, utzia.  1978. urtean erietxe izateari utzi zion eta urte batzuk pasata, 1983. urtean, Emauseko Traperoak biltegi gisa erabiltzen hasi ziren 2008. urtera arte, Donostiako udalak bere gain hartu zuenean eraikina botatzeko asmoz, -Arkitektoen Elkargoaren iritziaren aurka-, eta bere lekuan egun ezagutzen dugun Ametzagainako aterpe berria egiteko.

  (gehiago…)  »  

Itsasargira egindako bisitaren erreportajea

2015, Urriak 27

plata-30Hona hemen joan den larunbatean Platako itsasargira egin genuen bisitaren argazki-erreportajea. Argazkiak pasa genuen goiz ederraren lekukoak dira eta irudiek bertatik ikus daitezken bista ikusgarriak eta itsasargiaren barneko txoko eta xehetasunak erakusten dizkigute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bidenabar Pasaiako Portuaren Agintaritzari zein Ramon farozainari leku pribilegiatu hori gurekin konpartitzeagatik.   (gehiago…)  »  

Guardaplata-Platako itsasargia: datuak eta erreferentziak

2015, Urriak 20

Ibilbidea

Ibilbidea (wikiloc)

Datorren larunbatean Platako itsasargia bisitatzera joango gara eta hara joatea pentsatu genuen momentuan bertan Guardaplata eta bere jatorrizko izena, Pordeplat etorri zitzaigun burura ibilaldiaren abiapuntu gisa, bien deituren artean dagoen itxurazko antzagatik.

Itsasargia 1855. urtean eraiki zutenean Plata izena zergatik jarri zioten zehazki ez dakigu, baina seguruenik izena marinelei zor diegu. Izan ere, itsasoko jendeak horrela deitzen die eta kostaldeko horma handi eta zapalei, Pasaiako portuaren bokalean dauden eta itsasargia eraiki zuten bezalakoei.

  (gehiago…)  »  

Platako itsasargira

2015, Irailak 24

platako-itsasargiaDatorren urriaren 24an, larunbata, Platako itsasargira ibilaldi bat antolatu dugu Uliako Interpretazio Zentroarekin batera. Bidebietatik abiatuko gara eta itsasargira heltzerakoan barrutik bisitatu ahal izango dugu. Aukera paregabea izango da itsasargiaren funtzionamendura eta historiara bertatik hurbiltzeko.

Itsasargian sartzeko aurretik izena eman behar da 943 453526 telefonora deituz edo uliazentroa@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, Nornai plazatik, Gomistegiko ainguraren biribilgunaren ondotik, eta itzulera Ingeles-Iturritik eta Guardaplata bidetik egingo dugu.

  (gehiago…)  »  

Portuko ur-hornikuntza

2015, Irailak 15

Argazkia: Patxi Lazkano

Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal

Iñigo Landa

Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.

Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941″ oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.

Abastecimiento de aguas   (gehiago…)  »  

‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (eta II)

2015, Uztailak 3

villa-de-alza

Iñigo Landa

Altzak independentzia eskuratu ondoren, “Villa” titulua lortzeko tramiteak hasi zituen Madrilen eta baita lortu ere 1910. urtean. Orduz geroztik “Villa de Alza” erabiliko du Altzako udalak nonahi: armarrian, zigiluetan, herri lanetako proiektuetan…, eta plazako plakan ere bai, “Plaza del Concejo” plakaren gainean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” plaka jarriz. Izan ere, “Población” izatetik “Villa” izatera igarotzea ohore handiagoko kontu bat da. Altzari independentzia kendu ziotenean ohore hori baino ez du iraun azken 75 urteetan “Altza Herria” moldearen erabileran, eta, sinbolismoan trabatuak geratzeko arriskuaz jabeturik, merezi du Altzaren ikur honen esanahian barrentzea eta eguneratzea.

Ahalegin horretan, galdera hauekin egiten dugu topo: Zer esan nahi du “villa” hitzak? Zein da euskarazko aldaerarik egokiena? Zergatik aldarrikatu ikur honen erabilera?   (gehiago…)  »  

‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (I)

2015, Ekainak 3

Iñigo Landa

plaza-del-concejo

Orain dela sei urte Altzako udaletxearen etxaurrean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” eta horren azpian ezustean agertu zen “Plaza del Concejo” plakak kendu zituen Donostiako udalak, eta San Telmon gorde. Plaka berriro bere lekuan uztea eskatu genion orduko udal gobernuari, -alferrik-, eta 2011n eskaera berriro egin genion hauteskundetatik sortutako udal gobernu berriari. Lau urte ondoren plaka udaletxeko etxaurrera itzuli da. Alabaina, itxuraz, zegoen lekuan uztea nahikoa ez, eta kokapen berri bat bilatu diote eta azpian udaletxeari buruzko informazio-taula jarri dute, lau hizkuntzatan idatzita. Euskarazko testua irakurrita, kokapen berria ez ezik, badirudi esanahi berria eman nahi izan diotela plakari, non “Kontzeju” eta “Altzako Hiria/Herria” hitzak, -plakek jasotzen dituzten gako-hitzak, hain justu-, baztertu dituzten. Horiek ez dira, ez, hitz hutsalak, eta duten esanahiaren gaurkotasuna aldarrikatu dugu hemen.

Aurretik, ‘Kontzeju’ hitzarekin hasiko gara eta ‘Hiria’-rekin hurrengo batean jarraituko dugu.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean