Etiketaren izena: Molinao

Hitzaldi eta irteera batekin hasiko da Natur Astea

2013, Apirilak 8

coccinella-septempunctata

Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak egitarau oparoa osatu dugu apirilak 11tik 20ra bitartera naturari begirada bat eskaintzeko. Esteka honetan eskura dezakezue Natur Astearen egitaraua.

Antolatutako lehenengo jarduera AltzaNatura deituriko hitzaldia da, Herrerako EPAn apirilaren 11n, ostegunean 17.30ean ospatuko dena. Marko Sierraren eskutik, Altzako geologia, iraganeko paisaia nolakoa zen, gaur egungo habitat ezberdinak eta gurekin batera bizi diren landare eta animaliak ezagutzeko aukera egongo da. Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egingo zaio Herrerako EPAn (Auzotegi) apirilaren 8tik ikusgai egongo den AltzaNatura erakusketara. Bertan, iaz elaboratu genituen panel informatiboak egongo dira ikusgai, Altzako ingurune naturalaren eta Molinaoko naturgune interesgarriaren interpretazioa eskaintzen dutena.

Larunbatean apirilak 13, mendiko botak jantzi eta gurekin batera Molinao errekatik zehar ibilaldia egitea proposatzen dizuegu. Casares Kultur etxetik 9.30ean abiatuko gara eta oraingoan ibaiertzeko ekosistema ezagutzeaz gainera, erreka garbituko dugu kutsatzen duten zaborrak jasoz. Urgardeneko kideak ere parte hartuko dute ekintza honetan eta Gipuzkoako ibaiak garbitzen duten esperientzia gurekin partekatzeko aukera izango dugu.

Errekaren garbiketa ostean, Molinao parkeko aisialdi gunean hamaiketakoa egin eta 27 haltza landatzeko asmoa dugu.

molinao-erreka

Kaleko artea

2010, Apirilak 11

Iñigo Landa

Altzan barrena ibiliz, kaleko artearen adibide interesgarriekin topo egin dezakegu txoko askotan.

Kaleko artea, edo hiritarra, kalean egindako mota askotako adierazpenak hartzen ditu bere baitan. Askotan legez kontrako eta ezkutuan sortua, maiz igarobidetan, hormetan eta hiriko altzarietan egina. Erabiltzen diren gaiak, formak eta teknikak ugariak dira (margo eta graffiti politikoak, sozialak, pertsonalak…), eta sarritan bazterketarekin, gaztetasunarekin eta gizarte disidentziarekin lotu ohi da. Egileak anonimoak edo ezezagunak izaten dira, askotan beraien tag edo graffiti-sinadura bertan marrazten badute ere. Egiten dituzten margoketak ere inork ez daki zenbat iraungo duten, garbitzaileek edo obra batek desagerrarazi egin ditzakete eta; ia inori ez zaio burutik pasatzen lan horiek gordetzea edo zaintzea, askotan miresmena sortzen badute ere.

Arte mota honen adibide batzuk ekarri nahi izan ditugu hona; lehenengo biak Molinaoko A-8 autopistaren azpiko pasabidean egindako margoen argazkiak dira, eta besteak Herreratik Gomistegira joateko oinezkoen kaletxo luzean ikus ditzakegunak.

Igeldotarren martxa (y altzatarras defendiendo la independecia de Pasaia en 1946)

2010, Urtarrilak 20

Iñigo Landa

Igeldok Donostiatik bereizteko urrats berri bat eman duela irakurri dugu egun hauetan prentsan. Igeldo, Altza ez bezala, ez da inoiz udalerria izan eta hori da, hain zuzen, egungo legediaren arabera, Donostiatik bereizteko daukan oztoporik handienetako bat. Hala ere, ez dute etsitzen, eta motiboak badauzkate. Donostia bere zilborrera begira bizi den hiria da eta, Altzan egin dutena ikusita, ulergarria da igeldotarrek haien etorkizuna Ijentean biltzen diren buru horien esku utzi nahi ez izatea. Gai honen harira, interesgarria iruditu zaigu 1946. urteko agiri hau berreskuratzea, 112 altzatarrek sinatu zutena Pasaiako independentziaren aldeko argudioak eskainiz.  Donostiarrak bere martxa jotzen ari diren bitartean igeldotarrek martxa hartu dute. Zorte on.   (gehiago…)  »  

2010 urteko egutegia

2009, Abenduak 25

Joan den ostiralean, Altza Hautsa Kenduz liburuaren aurkezpenarekin batera 2010 urteko egutegia aurkeztu genuen.

Aurrekoetan bezalaxe, 2009 urtean zehar bildutako argazkien artean batzuk aukeratu ditugu eta horiekin osatu dugu urte berrirako egutegia.

  (gehiago…)  »  

Fotografías de Molinao

2009, Urriak 2

Jon Serrano

Isabel de los Mozos nos ha pasado una bonita colección de fotografías de Molinao. Hemos escogido estas seis para enseñarlas en Estibaus. Si conocéis el nombre de alguien de los que no hemos identificado por favor nos lo decís.

1. En la plaza de Molinao, los mayores que están de pie atrás, de izquierda a derecha: José Aramburu, Burutarán, José Luis Arrieta y Félix Merino.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2019
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonia iglesias
    (2019, Otsailak 28)
    «Esto del amianto es todo tongo porque si lo avia ahora también lo tenía que a ver hantes de hacer ...»
  • Información Alternativa
    (2019, Otsailak 23)
    «[...] Todo ello se puede entender mucho mejor, atendiendo al contenido del texto recientemente publicado por Antonio Bernardo Reyes, accesible a ...»
  • Rafael Artola Azpeitia
    (2019, Otsailak 18)
    «Mi abuelo pedro Azpeitia se caso en Alza, en Artzaka en el año 1897 con Josefa Paula Arratibel Zamora de ...»
  • Eugenio Rojo
    (2019, Otsailak 12)
    «Una vez leida la informacion que se publica creo oportuno convocar al grupo de seguimiento de la ejecución del Polideportivo ...»
  • Isidro Godoy De Lezcano-Mújica
    (2019, Otsailak 10)
    «Que me alegro de saber que eres tu. Me ha pasado lo mismo no volví al chat y te dí ...»

etiketak


Sarean