Atala: ‘Txangoak’

“Altzatik abiatutako ibilbideak” denboraldi berria

2021, Apirilak 6

plus-55-santiagomendiUdaberria iristearekin batera, Plus 55ko “Altzatik abiatutako ibilbideak” egitasmoaren denboraldi berri bati emango diogu hasiera. Aurreko denboraldia bezala, oraingoa pairatzen dugun osasun-egoerak baldintzatuta egongo da. Horrela, denboraldi osorako egitaraua orain arte egin dugun bezala aurkeztu beharrean, egingo diren ibilaldien berri emango dugu banan-banan.

Lehenengoa apirilaren 29an izango da. Goizeko 9etan irtengo gara San Martzial plazatik, eta San Marko mendiaren inguruko bideak zeharkatuko ditugu: udaletxea, Artzak baserria, Gazteluene baserria, Irasuene baserria, Aitzetako Txabala trikuharria, Zamalbide, Abrin baserria, Txipres baserria, Galantene baserria, udaletxea.

  (gehiago…)  »  

Jaizkibelgo errotarri-harrobiak eta Yurrita errota

2020, Urriak 27

20201024_103540Javi Castrok eta Yoseba Alonsok gidatuta, joan den larunbatean ibilaldi polita egin genuen Jaizkibelgo tontorraren iparraldeko hegalean zehar, sakabanatutako errotarrien eta harlanduzko erdi landuen artean. Javik, bere kolaboratzaile taldearekin batera, azken urte honetan aurkitu dituen harrobiak dira, dokumentuen azterketari eta landa-lanari esker, harriz harri, belarraren azpian eta garo, txilar eta oteen artean bilatuz.

Orri honetan, garatzen ari diren ikerketari eta harrobi hauen historiari buruzko informazio gehiago irakur dezakezue, eta hemen klik eginez, ibilaldi honen argazki batzuk dituzue, orain arte ezkutuan egon den ondare historiko eta kultural horren hondarrak aparteko esparru natural batean bisitatuz egin genituenak.

  (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak, 2020 denboraldia (urria-azaroa)

2020, Urriak 17

santiagomendi1 Denboraldi honetan gure Probintziako txoko batzuk ezagutuko ditugu eta gure inguruko herrietako paraje naturaletara bisita gehiago egingo ditugu.

Urriak 22: ALTZA-MOLINAO-TXIPRES-KUTARRO-IRASUENE- ALTZA

Ibilaldia Donostiako ekialdeko barrutian (Altza - Errenteria)

09: 00etan: Casares Kultur Etxea

Azaroak 05: ALTZA - SAN MARKO - TXORITOKIETA

09:00etan: San Martzial eliza (Altza)

  (gehiago…)  »  

Jaizkibelgo errotarri-harrobiak

2020, Urriak 5

dscn7863

Muela, 140 x 20 cm (Exkulain)

Javi Castrok eta bere kolaboratzaile taldeak gure mendietan ezkutatuta dauden errotarri-harrobiak aurkitu eta dokumentatzen jarraitzen dute. Datorren urriaren 24an, larunbatean, Javi Castrok Jaizkibelen aurten aurkitutako harrobiak ikustera eramango gaitu eta haiei inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkigu. Bide batez, bertako ondarearen beste elementu interesgarri batzuk bisitatzeko aukera aprobetxatuko da.

Ibilbidea Txingudiko begiratoki bikaina den Santa Barbara dorrearen ondoan hasiko da, eta hegoaldeko osagai bati jarraituko zaio Jaizkibel mendiaren goialdean dauden telekomunikazio-antenen inguruetara iritsi arte. Ibilbidean zehar, duela gutxi katalogatutako hiru errotarri-harrobi (horietako bat Pasaian), harlanduzko beste harrobiren bat, historiaurreko zenbait monumentu eta beste aztarna arkitektoniko batzuk bisitatuko dira.

  (gehiago…)  »  

Andatza mendiko errotarri harrobiak eta mugarriak

2020, Otsailak 7

dscn1096bPasa den azarorako Usurbilgo Andatza mendialdera Javi Castrok prestatutako txangoa bertan behera geratu zen eguraldiagatik, baina honezkero badauka data berria:  martxoaren 7a, larunbata. Historian zehar Andatza mendia Orreagako monasteriora lotuta egon da, XIII. eta XIX. mende bitartean, eta bertan dauden hainbat mugarri eta mendian aurkitutako 24 errotarri harrobietatik 6 bisitatuko ditugu (hauen ustiaketa 1388. urtetik ezagutzen da). Era berean, Erroizpeko arrain hazitegia izan zena eta antzinako zeta lantegia bisitatzeko aukera izango dugu.   (gehiago…)  »  

Andatza mendiko errotarri harrobiak eta mugarriak

2019, Urriak 15

dscn1096bAzken urteetan bezala, Javi Castro lagunak udazken honetarako ere txango bat prestatu digu. Aurten azaroaren 9an izango da, larunbata, eta Usurbilgo Andatza mendialdera eramango gaitu. Historian zehar Andatza mendia Orreagako monasteriora lotuta egon da, XIII eta XIX. mende bitartean, eta bertan dauden hainbat mugarri eta mendian aurkitutako 18 errotarri harrobietatik 5 bisitatuko ditugu (hauen ustiaketa  1388. urtetik ezagutzen da). Era berean, Erroizpeko arrain hazitegia izan zena eta antzinako zeta lantegia bisitatzeko aukera izango dugu.   (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak

2019, Apirilak 17

plus 55 Irun OiartzunAurtengo denboraldian Gipuzkoako hainbat txoko ezagutuko dugu eta gure inguruko herrien natur inguruneak bisitatuko ditugu.   (gehiago…)  »  

Altzan barrena Espainiako Gerra Zibilaren garaian

2019, Apirilak 6

Ion Urrestarazu Parada

Ibilbide honetan Gerra Zibilaren garaian Altzan bizitutako hainbat gertaera ezagutarazten saiatuko gara, batez ere Bidebieta-Herrera-Mirakruz inguruan.

Erabilitako iturriak askotarikoak dira, dokumentazio ofiziala, ikerketak, hemerotekak, monografiak, lekukotzak, etab.

a-primera-parada-1-blindado-trincherpe
“Trincherpe” kamioi blindatua, Tolosan atzemana. Euskadiko Filmategia

1. CASA LASA ETA “TRINCHERPE” BLINDATUA

Gerra Zibilaren lehen egunetan, Pasaiako “Avance Marino” sindikatuko kide anarkistak gerrarako prestatzen hasi ziren, lehergaiak eta inprobisatutako kamioi blindatuak atonduz.

Horrela, Trintxerpen blindatu zen bigarren kamioia “Compañía de Maderas” lantegitik hartu eta aurrez aurre zegoen Lasa lantegian moldatu zuten. Eraikuntzan makinistek, suginek, arrantzaleek eta burdin lantzaile batzuek parte hartu zuten.

Irudian, matxinatutako tropak Tolosan sartzean egindako filmazio batetik hartua, “tiznado” deituriko blindatu bat ikus daiteke (inprobisatutako kamioiak izendatzeko lagunarteko terminoa). Bertan, bere karrozerian, anarko-sindikalismoaren bandera gorriak eta FAI-CNT, AIT edo UHP bezalako siglak ikus daitezke, baita “Rojo-Trincherpe” irakurri ere. Horregatik, Pasaiako auzoko tailer batean egin zela pentsarazten digu.

Bidean barrena Gerra Zibilaren inguruan

2019, Martxoak 22

ruta-plano-1930Datorren apirilaren 6rako ibilbide bat prestatu dugu Gerra Zibilean Altzan bizitutakoaren inguruan. Ion Urrestarazu Parada izango da gidari eta bera arduratuko da Bidebieta-Herrera-Mirakruz aldean ezagututako hainbat gertaera ezagutzera ematen.

“Gerra amaitu da” aldarrikatu zuen Francok 1939ko apirilaren 1ean, hiru urte lehenago kolpe militar batez hasitako gerrari ofizialki amaiera emanez, baina, oraindik gaur egun, laurogei urte pasa direnean, gatazka horrek irekitako zauri askok itxi gabe jarraitzen dute.

Gaia oso garrantzitsua izan arren, Gerra Zibila Altzan -udalerri garai horretan- osoko ikuspegi batez azaltzen duen azterketa bat ez daukagu oraindik gurean.  Horregatik, AHMn asmoa egin dugu aurten gaiari arreta berezia eskaintzeko, orain arte bildutako dokumentuak bilaketa berriekin osatuz, datuak ordenatuz eta dagokien testuinguruan ipiniz, eta, urte amaierako nahi genuke, taxuzko azterketa eskainiz, gaur egun dagoen hutsunea, ahal den neurrian betez.   (gehiago…)  »  

Ibilaldien argazki sortak

2018, Azaroak 10

45594485841_7219a91fae_z

Deba

Pasa den urriaren 24an egin genuen Debako txangoarekin  aurtengo ibilaldien egitaraua burutu dugu. Oro har, oso pozik gaude egindakoarekin. Zorionekoak gara Angel Calvo eta Rafa Altube bezalako lagunak ondoan edukitzeagatik eta urtean zehar Plus 55 egitasmoaren barruan antolatutako ibilaldiak gidatzeko, edota, azken txangoan bezala, Javi Castro bezalako gidari bat edukitzeagatik Itziar, Lastur eta Deban barrena murgiltzeko.

Segidan eskaintzen dizkizuegun esteken bitartez azken ibilaldien argazki sortak ikusteko aukera izango duzue: Deba, Urumeako erriberak, San Martzial (Irun), eta Zubieta, Usurbil eta Lasarte.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean