Album altzatarra: Bildutako kirol argazki guztiak
Hementxe dauzkazue bildu ditugun kirol argazki guztiak. Denera 1.779 argazki dira, kirol jarduerei eta haien inguruan dagoen guztiari buruzkoak: elkarteak, kirolariak, kirolguneak, ekitaldiak, jarraitzaileak… Honen segidan jarri ditugu kirolez kirol antolatuak. Klik egin kirol bakoitzaren gainean eta ikusi ahal izango dituzue. Argazki askoren fitxa informazioarekin osatzea falta da eta horrela adierazi dugu fitxan bertan (’Osatu gabeko fitxa’).
Horiek guztiak bildu ahal izateko ezinbestekoa izan da jende eta elkarte askoren laguntza. Denera 83 izan dira. Behean daukazue emaileen zerrenda. Mila esker guztioi, bihotz-bihotzez.
Emango dugun hurrengo urratsa argitalpenerako 100 argazkien aukeraketa egitea izango da. Lan honetan lagundu nahi duenak gustuko duen argazkiaren fitxan bertan dagoen iruzkinen eremuan adieraz dezake.
- futbola (696)
- txirrindularitza (254)
- mendizaletasuna (205)
- atletismoa (142)
- pilota (126)
- herri kirola (102)
- eskubaloia (73)
- bola-jokoa (55)
- halterofilia (28)
- motorra (26)
- tiroa (18)
- gimnasia erritmikoa (12)
- xakea (9)
- arraunketa (8)
- saskibaloia (7)
- errugbia (6)
- waterpolo (5)
- arrantza (2)
- mahai-tenisa (2)
- igeriketa (1)