Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Lehen osasun zerbitzuak Altzan

2023, Urtarrilak 25

barbotegi-2017

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Barberotegi, edo Barbotegi, udal jabetzako etxe txiki bat da, San Martzial elizaren iparraldeko hormaren ondoan dagoena. Izenak berak dioen bezala, XIX. mendearen erdialdean eraiki zuten barbero/zirujau/medikuaren etxebizitza izateko; 1861ekoa da etxearen lehen aipamen dokumentatua. Horren harira, Altzan kontzejuak kontratatutako zirujau baten jarduera profesionalari buruz dugun berririk zaharrena duela berrehun urtekoa da.   (gehiago…)  »  

Harribitxiak

2023, Urtarrilak 9

Luis Mari Flórez Arabaolaza

San Telmo museoaren argazki funtsean arakatuz harribitxi interesgarri batzuekin topatu gara. Argazkien egileak ezezagunak dira eta denak baserrien argazkiak dira: Ernabido, Moneda, Casares, Arantzuriene eta Intxaurrondo-aundi, lehenengo biak 1935. urtean eginak eta beste hirurenak 1953an.

Ernabido / Arnaobidao

Ernabido / Arnaobidao

  (gehiago…)  »  

“Altza ez da Donostia, Altza «Hertzainak» da”

2022, Abenduak 21

hertzainak-altza-1988

Deia, 1988-12-16
“Jon Landau”

“La banda gasteiztarra «Hertzainak» se presenta hoy por la noche en el frontón de Altza, dentro de la semana cultural juvenil organizada por el patronato municipal de bibliotecas y casas de cultura.

La juventud del citado barrio ya ha disfrutado durante los pasados días de la oferta musical que con video-clips, teatro y cine, en la casa de cultura Casares proyectaban.   (gehiago…)  »  

Arrobitxuloren jatorria

2022, Azaroak 23

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Herrerako Arrobitxulo parkea dagoen tokian harrobi bat egon zen bere garaian, ikusgarri dauden harriek eta izenak berak gogoratzen duten bezala. Harrobiaren jatorria ezagutzeko, XIX. mendeko erdialdera jo behar dugu. Ordura arte, txoko horretan Garro baserri ondotik Txingurrira jaisten zen erreka bat zegoen, eta, Norteko trenbidea eraikitzeko proiektua egin zutenean, erreka horren ibarra aukeratu zuten, hain justu, Mirakruz eta Garroren arteko gaina alde batetik bestera gurutzatzeko. Trenbidea eraikitzeko desjabetzak eta obrak 1859 eta 1869 urte bitartean egin zituzten.

arrobitxulo-1970Arrobitxulo 1970. urte aldera (Arg.: Paisajes Españoles)

  (gehiago…)  »  

“Altza euskaraz” erakusketa

2022, Azaroak 15

altza-euskaraz-erakusketa

Aurtengo Euskaraldia dela-eta “Altza euskaraz” erakusketa egongo da ikusgai Tomasene liburutegiko sarrera nagusian. “Hitzez ekiteko garaia” leloarekin bat eginik, erakusketak aurreko hamarkadetan Altzan euskararen erabilera bultzatzeko egindako ekimen batzuen irudiak berreskuratu nahi izan ditu. Collage baten moduan antolatuta, argazkiak, kartelak eta prentsako kronikak dira erakusten diren dokumentuak, Bizarrain Euskara Elkarteko, Casares-Tomasene kultur etxeko eta Altzako Tokiko Bildumako artxiboetatik hartuak. Erakusketa azaroaren 14tik abenduaren 31 arte egongo da ikusgai.

euskaraldia-22

Ubako Erreformatorioaren aurrekariak

2022, Urriak 18

reformatorio

Ubako Erreformatorioaren mendeurrenaren harira, Ion Urrestarazuk Bartzelonan argitaratutako La Hormiga de Oro aldizkari katoliko eta karlistan 1922ko urriaren 14ko alean aurkitu duen erreformatorioaren argazkia pasa digu. Eraikinak duen itxura berritua data horien aurreko beste argazki honetan agertzen denarekin aldera dezakegu, Erreformatorioaren aurrekarietara hurbiltzen gaituena.   (gehiago…)  »  

Mendiola baserriko lehen berriak

2022, Urriak 7
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz.   (gehiago…)  »  

José Bruneten argazkien erakusketa

2022, Uztailak 12

aurrera-eginez-tarjeta-actualizadaUda honetan zehar eta irailaren 3ra arte ikus dezakegu Koldo Mitxelena Kulturunean «Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik» erakusketa, José Brunet Berminghan-en (1836-1891) argazki bildumaren aukeraketa interesgarria.

Erakusketaren komisarioak Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide izan dira, Donostiako denda eta landetxe historikoei eskainitako argitalpenengatik ezagunak diren egileak. José Brunetek egindako mila argazkien artean ehun bat argazki aukeratzeaz arduratu dira, baita argazki horiek dokumentatzeaz eta testuinguruan jartzeaz ere.

Argazki-bilduma garrantzitsu hau argitaratu gabe egon da duela bi urte pasatxo José Bruneten bilobak, egungo Real Defensako markesak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren esku utzi zuen arte. Bertan zaharberritu dituzte. Gertaera horren berri eman genuen, hemen Estibausen, argazki guzti horien artean gure historiarako oso interesgarriak diren lau argazkirekin egin baikenuen topo, Herrerako zubibidearen, Intxaurrondo baserriaren eta Herrerako badiako obren hasieren lehen irudiak baitzeuden. Gogoratu behar da José Brunetek eta bere familiak, bere enpresa-ondare garrantzitsuaren artean, bazituela zenbait jabetza altzatarrak, zehazki Buenavistako Antxo, Etxetxiki eta Arraskuene baserriak, Norteko trenbidearen eta Pasaiako portuko kaiak eraikitzeko saldu zituztenak.   (gehiago…)  »  

“Sarroeta-Martutene” erakusketa

2022, Ekainak 3

l10726

Ekainaren 6tik 25ra bitartean “Sarroeta-Martutene” erakusketa izango da ikusgai Garberan, Altzako Tokiko Bilduman ikus daitezkeen 245 argazkietatik aukeratutako 26 argazkiz osatutako erakusketa. Erakusketan auzoko bizimoduaren eta giroaren irudiak ikus daitezke, batez ere 40, 50 eta 60ko hamarkadetakoak. Argazkien bilketa auzoko bizilagunen ekarpenari esker egin ahal izan da (Txema Loinaz, Maite Albero, María Dolores Armendariz, Josetxo Yaben, Agirretxe familia, Irizar familia, Maite Fernández, eta Isabel Arrieta, besteak beste). Argazkien artean, Francisco Armendariz Otaloraren argazki apartak eta Kutxatekako funtsako batzuk aurkituko ditugu, hala nola azaleko argazkia, Vicente Martín argazkilariak ateratakoa (Fotocar estudioa). Aurreko lau edizioetan bezala, David Vicente argazkilaria arduratu da mihise gainean inprimatzeaz, 90×60 tamainan, eta erakusketa amaitzean argazkiak kultur etxeetan eta auzoko ostalaritza eta merkataritzako hainbat lokaletan zintzilikatuko dira.

Norteko trenbidea eraikitzeko desjabetzeak

2022, Martxoak 2

dcp-a-0956_pa

(Arg.: Polentinos kondea)

Madril-Irun trenbidearen trazadura 1864an inauguratu zen, eta altzatar terminoa alderik alde zeharkatzen du, lurraldea bitan zatitzen duen lubaki bat irekiz.

Linearen ustiapena Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresak egin zuen. Trenbidea eraikitzeko 35 partzela desjabetu ziren 1859. eta 1862. urteen artean, eta beste sei 1863tik 1869ra bitartean aurrekoen eremua zabaltzeko. Patxi Lazcano Sorzabal aspalditik dabil Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan Altzako baserriei buruz jasotako dokumentuak bilatzen eta transkribatzen, eta horien artean daude trenbidea eraikitzeko egin ziren desjabetzeen eskriturak. Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke transkripzioak zein dokumentuak.

ffcc-del-norte

(1900 urte inguruan)

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2023
A A A O O L I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Siustegui
    (2022, Irailak 7)
    «Busco un antepasado vasco de Elisea Suastegui. Vivió en Ecuador »
  • Ana
    (2022, Abuztuak 8)
    «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
  • Diego Berra
    (2022, Uztailak 19)
    «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
  • Catalina berra
    (2022, Uztailak 14)
    «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »

etiketak


Sarean