Artxiboak 2019, Irailak 27

Txingurri errekako saneamenduak osatu gabe jarraitzen duela agerian utzi du isurketa batek

2019, Irailak 27

Eguzki

herrera1Asteartean isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean (ikus 1. eta 2. argazkiak). Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza  (ikus 3. argazkia).

Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.

  (gehiago…)  »  

Desorekak eta erronkak Ekialde Barrutian: Hezkuntza arloa

2019, Irailak 23

Plazandreok, AHM, Herripe, IZBE, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, Osteguna

2018. urteko erdi aldera martxan ipini zen Ekialde Barrutiko juntaren osaketak (Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta), ahalbideratu du gune hauetan modu berezian islatzen diren hirigintza eta sozial arazo jakin batzuk hobeto azaleratzea. Egoera hauek modu partzialean eta era intuitiboan ezagunak ziren baina kontrastatzerakoan garbi azaltzen dute udal politikak gune hauetan bizi garen emakume eta gizonen beharrei modu eraginkor eta berezian erantzuten duten diseinua behar dutela.

Barrutiak Donostiako biztanleen ia %25ren osatzen du  44.725 pertsona), eta hauetatik %51 emakumeak dira. Biztanle kopuru handia osatzen dugu, Errenteria udaleko kopuruaren hantzekoa. Gipuzkoako udalerrien barruan bakarrik Irunek biltzen ditu Barrutiak baino biztanle gehiago. Kasu batzuetan bikoiztu eta  besteetan erraz gainditzen ditu lurralde historikoko herri jendetsuenak: Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Hernani, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz…1   (gehiago…)  »  

Reconocimiento oficial a un trabajador de Toschi fallecido a causa del amianto

2019, Irailak 18

c206a-005Reconocen enfermedad profesional después de morir con mesotelioma pleural por trabajar un año de mecánico de Toschi-Ibérica, tras rechazarle en vida el origen de la enfermedad por diagnóstico de EPOC.

ASVIAMIE llama a quienes trabajaron en Toschi-Ibérica a inscribirse en el listado del amianto, para posibilitar la detección precoz y diagnóstico de las enfermedades del amianto.

ASVIAMIE-Asociación vasca de victimas del amianto

  (gehiago…)  »  

Lucía Saiz Padrones

2019, Irailak 16

luciia

Pasa den abuztuaren 22an Lucía zendu zen, gure laguna eta Altzako Historia Mintegiko bazkidea. Gertutik lan egin zuen gurekin, Lekukoak proiektuan parte hartuz eta Hautsa Kenduz liburu-sortarako “Recuerdos de mis vivencias” artikulu idatziz, lanbrotsu zegoenez paseatzera atera ez zen egun batean. Haren hitzak irakurriz bere izaera eta nortasuna nolakoa ziren antzeman daiteke. Lucía hain berezia egiten zuen izaera sendoa eta bizitasuna, Lucía hain berezia egiten zutenak, agerian geratzen dira bere kontatzeko moduan. AHMren 25. urteurrenean Poza de la Sal, bere sorterria ezagutzeko gonbitea egin zigun. Gaztelura igoz, herriko txokoak erakutsiz, bere poemak irakurriz, Burebako zelaietako neskatoa bilakatu zen; egun ahaztezina igaro genuen.   (gehiago…)  »  

Felisa Martín Bravo meteorologoa eta Villa Iñaki

2019, Irailak 4

felisa-martin-bravo-blog-sin-color

Felisa Martín Bravo (Donostia, 1898 - Madril, 1979) emakume aitzindaria izan zen Fisika eta Meteorologia arloetan: Espainian Fisikan doktoratu zen lehen emakumea izan zen (1926) eta baita Espainiako Meteorologia Zerbitzuan sartzea lortu zuen lehen emakumea (1933). Lehena ere izan zen Espainiako Meteorologia Elkarteko lehendakaria izaten (1973-74). Horrez gain, 1937 eta 1940 bitartean, Igeldoko zentro meteorologikoko lehen emakume zuzendaria izan zen, zerbitzugintzaren militarizazioa zela eta utzi behar izan zuena. Bere merezimenduak aintzat hartuta, 2017. urtean Udalak erabaki zuen Txomin berrian kale bat hari eskaintzea.

Jose Miguel Aranjuelok, Felisa Martín Bravoren biografian interesa duen meteorologo erretiratuak Altzako Tokiko Bilduman egindako kontsulta baten bitartez jakin dugu Felisa Martín Bravo Altzan erroldatuta egon zela, Mirakruz Gainako Villa Iñaki etxean hain justu. Helbidearen kokaleku zehatza zalantzazkoa zen, Altzan ez baitago izen hori duen etxerik, baina bai Villa Ignacio izenekoa (gaur egun Luis Pradera, 10), eta, udal artxiboan 1937. urteko Altza Hiriko udal errolda kontsultatu ondoren, zalantzak argitu dira.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2019
A A A O O L I
« abu   urr »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean