Artxiboak 2022, Martxoak 22

Badator Korrika!

2022, Martxoak 22

Hitzekin

Altzako Korrika Batzordea

Badator, badator euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 31n Amurrion hasi eta ibilbidea apirilaren 10ean Donostian bukatuko duena. Altzan Donostiara azken kilometroak egitera abiatu baino lehen sartuko da, eta ordu erdiz, gure herrian izango dugu eskuz-esku euskararen lekukoa.

Badator eta nola ez! Gure Altzatik pasatzean merezi duen ongi-etorria eman ahal izateko, altzatar euskaltzale batzuon artean elkartu eta beroketa lanak egiten hasi gara, mimoz eta ilusioz prestatu dugu ondoko egitaraua:   (gehiago…)  »  

Emakumeen atril biografikoen inaugurazio artistikoa

2022, Martxoak 16

martxoak-13

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea, Emakumeak eta Hiria Foroa, Berdintasun Saila

Pasa den igandean, martxoak 13, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta emakumeek egindako ekarpenak aitortzeko eta ezagutarazteko ekitaldi bat antolatu zen Bidebietako Gloria Fuertes pasabidean. Orain arte egindako lanaren ildotik (leku publikoei emakumeen izenak emanez, emakumeek egindako ekarpenak ezaugutaraziz atrilak kokatuz…), aurten hiru atril berri jarri dira, bi Bidebietan, Dolores Ibarruri politikariari eta Gloria Fuertes idazleari eskainiak, eta beste bat Bizenta Mogel idazleari Intxaurrodon.

Oraingoan, atril horiek inauguratzeko, bertsoak eta dantzak uztartzen dituen ekitaldi artistikoa hau prestatu da Showtime Dantza Elkarteko dantzarien eskutik.   (gehiago…)  »  

Miguel Ciganda

2022, Martxoak 14

mikel-ciganda

Euskal Giroa elkartea

Miguel Ciganda duela egun batzuk hil da, gaixotasun motel eta progresibo baten ondoren. Gure lagun eta bazkidea bere ingurunearekin konprometitutako pertsona bat izan da, mendia, pilota, billarra gustuko zituena, dena zen gozagarri eta, bere ikuspegi sozialetik, kirol orok zuen gozamen sozialeko jarduera gisa antolatzeko aukera.

Ezaugarri zuen diskrezio horrekin, sukaldean, zuzendaritza-batzordean eta eskatzen zitzaizkion jaietako jardueretan laguntzen ikus genezakeen. Ez zegoen tematu beharrik. Han zegoen.   (gehiago…)  »  

Juanatxone baserria eta dontzeila pobre umezurtzentzako doteak

2022, Martxoak 9

juanatxone-20191

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Juanatxone Molinaoko baserri xume bat da, eta XVI. mendearen amaieratik dugu haren berri. Bere historiak berezitasun bat du: bi mendez baino gehiagoz, eta 1653an jabeak, Juan de Layda Villaviciosa Inkisizioaren komisarioak egindako testamentu-xedapen baten bidez, baserriak sortutako errentak Donibaneko dontzeila umezurtz pobreak ezkonsariekin hornitzera bideratu ziren.

Gizarte tradizionalean, emakumeek etorkizunera begira izan zitzaketen bizi-proiektuak ezkontzara edo erlijio-bizitzara mugatzen ziren. Horretarako, neskaren familiak ezkonsari bat emateko moduan egon behar zuen, gero senarraren edo komentuaren esku uzteko. [1] Dotea biltzea, noski, ez zegoen neska guztien eskura, eta ezkontzeko geratzen zitzaien bideetako bat ongintzako erakunde batera jotzea zen, hau da, “dontzeila pobre umezurtzak egokitzeko” obra pia batera, erruki ekintza batera, alegia.

Altzan praktika horren bi adibide baino ez ditugu ezagutzen, bata Maria Manuela Ibarbururena [2] eta bestea Juanatxone baserriarena.   (gehiago…)  »  

Norteko trenbidea eraikitzeko desjabetzeak

2022, Martxoak 2

dcp-a-0956_pa

(Arg.: Polentinos kondea)

Madril-Irun trenbidearen trazadura 1864an inauguratu zen, eta altzatar terminoa alderik alde zeharkatzen du, lurraldea bitan zatitzen duen lubaki bat irekiz.

Linearen ustiapena Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresak egin zuen. Trenbidea eraikitzeko 35 partzela desjabetu ziren 1859. eta 1862. urteen artean, eta beste sei 1863tik 1869ra bitartean aurrekoen eremua zabaltzeko. Patxi Lazcano Sorzabal aspalditik dabil Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan Altzako baserriei buruz jasotako dokumentuak bilatzen eta transkribatzen, eta horien artean daude trenbidea eraikitzeko egin ziren desjabetzeen eskriturak. Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke transkripzioak zein dokumentuak.

ffcc-del-norte

(1900 urte inguruan)

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2022
A A A O O L I
« ots   api »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Siustegui
    (2022, Irailak 7)
    «Busco un antepasado vasco de Elisea Suastegui. Vivió en Ecuador »
  • Ana
    (2022, Abuztuak 8)
    «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
  • Diego Berra
    (2022, Uztailak 19)
    «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
  • Catalina berra
    (2022, Uztailak 14)
    «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »

etiketak


Sarean