Altzako herriko etxea eguneratu

2019, Maiatzak 28

4-1889Bere garaian, Altzako alde zaharraren babesa eskatu genuen, altzatarren ondare kultural eta historiko gisa. Alferrikakoa izan zen, baina eskaerari eusten diogu eta, une honetan, alde zaharra osatzen duten elementuen artean bereziki multzo horren elementu nagusiaren gainean jarri nahi dugu gure arreta, Altzako herriko etxearen gainean, hain justu. Altzako udaletxea babestutako eraikina da (D babes maila), baina eraikin publiko gisa bete behar duen funtzioari erantzuteko ez dago prestatuta. Ildo horretatik, Barrutiko Batzarrean eraikinaren egitura eta funtzioa eguneratzeko proposamen bat aurkeztu dugu, -alde zaharreko gainontzeko elementuekin estuki lotuta dagoen eraberritzea behar luke-, eta, aldi berean, udaletxeko altzarien eraberritzea ere eskatu dugu.

Eraikina altzatarren herriko etxea izateko eraiki zen, arlo politikoan zein administratiboan zerbitzua emateko. Kontzeju etxea izan zen, udaletxe Altza udalerri izan zenean, eta Altza-Buenavistako alkate-ordetza Donostiara anexionatu zenean. Horrela, eraikinak azken hamarkadetan funtzio ezberdinak bete ditu / betetzen ari da: udal zerbitzuak behe-solairuan (udalinfo, udaltzaingoa), ekitaldi ofizialak eta sinbolikoak solairu nagusian (sanmartzialetan, hainbat elkarte eta ordezkarien bilerak egiteko…), eta etxebizitza teilatu azpiko solairuan.

Ekialdeko Barrutia martxan jartzearekin batera, Harrobieta plazan espazio berriak sortu dira administrazio zerbitzuak eskaintzeko eta, ondorioz, pentsa daiteke udalinfo eta udaltzaingoa lokal berrietan hobeto bete dezaketela bere funtzioa. Goiko solairuko etxebizitza, bestalde, ez luke zentzurik mantentzea. Erabilpen horiek kenduta, libre geratuko diren espazioak eta orain dagoen bilera areto nagusia birmoldatu beharko lirateke altzatarren biltokia eta barrutiko batzarraren egoitza izateko.

Horren ildoan, hauxe da gure proposamena: Altzako udaletxea eraberritu eta gaurkotzeko proiektu tekniko bat egitea, non gaurko eraikinak betetzen ez dituen oinarrizko baldintzak (irisgarritasuna…) zuzentzeaz gain, eraikin enblematikoaren izaera zainduko den eta Barrutiaren baitan planteatzen ari diren eta etorkizunean plantea daitezkeen behar zehatzei erantzuteko egokituko den.

Azkenik, eta objektuen maila zehatzera jaitsiz, Batzarraren arreta udaletxeko altzari historikoen egoera penagarria ikustera ere ekarri nahi dugu konponbidea jar dezan. Izan ere, orain dela 20 urte, Herripe auzo elkarteak Altzako udaletxeko altzari historikoak bere kasa berreskuratzeko lanari ekin zion, baina diru faltagatik amaitu gabe geratu zen. Berreskuratutako altzariak une honetan udaletxean daude, baina eraberritu gabe geratu zirenak, garai hartan zeukaten egoera penagarri berean daude oraindik Herrerako Auzotegian. Premiazkoa da haien eraberritzea eta udaletxera eramatea.

l13153l13142

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean