Hiru urtez Altzan kiroldegirik gabe

2019, Azaroak 26

Kiroldegia

MªJesús Botana Costoya

2016 urteko bukaeran hasi zen Altzako kiroldegiaren eraispena. Urte bete beranduago, Donostiako Udalak esan digu altzatarroi ezin izango dutela bukatu 2020 edo 2021 arte.

On Kixotek esango lukeen bezala:

“Zinez eta minez diotsut, Santxo, politikariek euren hitza betetzen dutela”.

“Lasai, nagusi, lan zaila da-eta: amiantoz kutsatutako lurrak estali, kiroldegi berria eraiki, kanpoko igerilekua egin, eta behar adina aparkaleku eskaini ingurunean bizi direnentzat”. Emaiezu denbora!

“Zure ezjakintasuna hain da haundia Santxo, ezen ez baituzu ezertxo ere ulertzen. Hiri-erdigunerantz begiratzen dute beti politikariek, ikusgarritasuna duen lekurantz; beste guztia hiri-bazterrak dira, ez besterik, nahiz eta zabalak eta jendetsuak izan. Ez baitabil turistarik auzoetan”.

Zergatik ari dira lanak horren mantxo Altzan? Zergatik amiantoz kutsatutako lurrak ixten dituztenean hauen gainean parke bat jartzeko asmoz, hau erdi-eginik dagoenean irekitzen dute? Obra-lan hauen kudeaketa benetako lardaskeria da: euria egiten duenenan, urak ildaskak sortzen ditu lurrean, oinezkoentzat ustez den bidea guztiz lokazten delarik, eta ibilgaitz bihurtzen, guztiz. Jaisteko ezinezkoa eta igotzeko are ezinagoa den aldapa bat utzi dute opari. Azkenean haiek ere konturatu dira eta kartel bat jarri dute arriskuaz ohartarazteko.

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataformakook haize-erroten kontra egin dugu borroka, Udalak hitzemandakoak haizeak eraman baititu, zoru kutsatuak estaltzeko lurra euriak eramaten duen bezala.

Altzatar guztientzako irekia den herri biltzarra eskatu diegu. Urrian, Bilduren mozio bat onetsi zen udal batzan, hain zuzen ere udal gobernuak bilerarik egin zezan herritarrentzat irekia. Plataformakook luze daramagu honen eske. Ez dakigu nola doazen obrak, dena ezkutuan, ixilpean, gordezka. Gardentasunik bat ere ez, hitz hau ez baitago haien ideario politikoan, antza denez.

Altzan hiru urte daramatzagu zain, itxoiten noiz arte egon beharko?

Kiroldegia2

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. Rosi

    Erabat Ados nago.

  2. Juan Luis

    En mi opinión, haría falta un batallón de Quijotes para mover las obras de Altza.
    Sin embargo las del centro de Donosti con 1/2 Quijote es suficiente. No obstante todos los ánimos del mundo.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean