Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa (2009-05-15)

2009, Uztailak 9

Luis Mari Ralla Arruti (Bizarrain Kultur Elkartea)

Balio bezate lerro hauek altzatarrok sortu ditugun komunikabideen bidez gertaera batzuen berri jakin ahal izatea. Oraingo honetan Bizarrain Kultura eta Euskara Elkarteak antolatutako I. Bertsopaper Lehiaketaren berria emateko balio diguna. Berau, 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izan da eta egia esan, sorpresa atsegin bezain aberatsa suertatu zaigu antolatzaileoi, kezkaz beterik luzatu baikenuen lehiaketaren ibilbidea.

Hamaika egile aurkeztu dira bertara. Zazpi inguruko herrietatik eta lau bertakoak, hain zuzen.

Ez dakigu sari metalikoak lehiaketaren mailan egon izan den, dirua bera ere urri samar baitabil azken bolada honetan “krisiaren” hatzaparrak sumatzen baitira “kimu berde berriak” baino gehiago.

Bertso sortak, beti ere oinarrizko arauak jarraituz, gai eta doinu librean idatziak izan dira, aurrerantzean ikasi eta kanta ahal izan ditzagun. Epaimahaiarengandik lanak ondo aztertuak izan ondoren, joan bitez eskerrik zintzoenak epaimahai gisa aritu diren Unai Elizasu eta Joan Mari Irigoieni, sailkapena ondokoa izan da:

1. Saria “Marko inkonparable horri” izenburua duen bertso sorta izan da, Iñigo Legorburu Arregi Errenteriarrak osatua. Bertakoen artean, hau da, aurkeztutako altzarren artean, bi saridun eman beharrean aurkitu izan gara beraien gai ezberdinen bezain kalitate onarengatik. Bat, Xabier Mujika Casares “Welcome to…” lanarengatik, eta “Asko maite zaitugu Koldo” Xanti Zapirain Elizaldek aurkeztutako lanarengatik.

Zorionak irabazleei eta animo gainontzeko parte hartzaileei, hurrengo batean indar eta adimen berriturik etorriko ziazkigulakoan.

Milesker Galantene baserriko Arantxa eta Joseba Alkiza anai-arrebei beraien produktu eta otarrak hain ederki prestatzeagatik.

Besterik gabe, eta ondoren, zuen gozamenerako eta baloratzeko aukera izan dezazuen hementxe dihoazkizue hiru irabazleen bertso sortak eta animatuz gero ozenki kanta ditzazuen.

Lehenengo saria

Altzako onenari saria

Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa (Altzan eta Euskaraz bloga)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean