80 urteko anexioa: aizkorakada

2020, Martxoak 5

28-irudia1940ko martxoaren 9ko Ministroen Kontseiluan “Se aprueban los expedientes de anexión de Alza a San Sebastián“, Altza Herriaren independentziari amaiera emanez. Erabaki hori Altzako egungo errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da. Aurreko anexio saiakera guztietan bezala, ekimena Donostiako Udaletik abiatu zen, baina oraingo honetan bere helburua azkar eta modu eraginkorrean lortu ahal izan zuen Gerra Zibilean Errepublikaren porrotaren ondoren sortutako erregimen frankista bertikal eta autoritario berriaren babesari esker. Donostiako Udalaren aspaldiko asmoa, altzatarren udal-mugartea berenganatu eta nahi bezala erabiltzeko asmo zaharra, bete egin zen azkenean.

Ordezkari hautetsi nazionalistak, errepublikarrak edo ezkertiarrak oro har, fisikoki edo politikoki esetsiak, jazarriak, eta fisikoki edo politikoki ezabatuak izanik, anexioaren aurkako jarrerak, auzotar talde batek eta goitik izendatutako zinegotziren batek defendatuak, kontrolatuak, menderatuak eta zokoratuak izan ziren besterik gabe. Anexioaren alde politiko horiek, bai eta aurrekari historikoei buruzkoak ere, eta beste batzuk, ekonomikoak zein sinbolikoak, ez dira nahikoa aztertu aurretik, eta, beraz, hemen, Estibausen, ondoz ondoko sarreretan tratatzeko asmoa egin dugu.

Azken horietatik hasiko gara, eduki sinbolikoagoa edo subjektiboagoa dutenak, hala nola hitz edo objektu jakin batzuen erabilera, edo itxuraz hutsalak diren gertaerak, baina gaiaren funtsera hurbiltzen gaituztenak.

Esate baterako, altzatarren korporazioaren azken akta-liburuaren azaleko kontsulta egitean -1936tik 1940ra artekoa-, non aktak bata bestearen atzetik etenik gabe eskuz idazten diren, deigarria da 1938ko irailaren 30ean, Jesús Guinea Alaña alkate zela, egindako azken bilkurako aktaren eta hilabete geroago, hilaren 31n, egindako bilkura bereziaren aktaren artean lau orrialde zuri egotea. Urriko bilkura horretan korporazio berri bat eratu zen, Barne ministroak zuzenean izendatua eta Antonio Silva de Herrera alkate gisa ezarriz. Akten segida jarraituan, itxurazko justifikaziorik gabe, Silvak alkate gisa sinatu zuen lehen aktaren aurretik dagoen mozketa horrek, itxura batez, akta-liburuaren azken mozketa izango dena iragartzera dator, alkate gisa ezerezetik agertu zen pertsonaia ilun horrek sinatu zuen azken aktaren ondoren etorri zen gaur egun arteko mozketa. Bi mozketa horien artean agindu zuen “alkate txapelgorri horrek saldu egin zuen Altza Donostiari”, hainbat altzatarri entzun izan diogun bezala.

Altzan “salmenta” bat gertatu zela esateak hitzen eremu subjektiboan gehiago sakontzeko aukera ematen digu. Aktaren literaltasunak “fusión” hitza erabiltzen du, bat-egitea, alegia; beste leku batzuetan, berriz, “unión” edo “anexión” hitzekin izendatzen da. Salmenta, bat-egitea, batasuna, anexioa. Salmentaz hitz egitea, inongo agiritan halakotzat jasota ez agertu arren, guztiz ulergarria da, herritarren pertzepzio batetik, udal ondare osoa entregatzen dela ikusten denean, betetzeko bermerik gabeko konpromiso batzuen truke. Ildo horretan, Astigarragan ere fusioaren  aurkariak (1943an gauzatu zen), Valdespinako markesa eta beste hogei bat bizilagun, “muy barata nos parece la compra de Astigarraga” eta “el espejo de Alza nos ofrece la imagen de la diligencia con que se cumplen las estipulaciones acordadas con tanto entusiasmo” antzeko ikuspegia adierazi zuten aurkeztu zuten idatzian. Altza eta Astigarragaren anexioak lortu ondoren, Antxo eta San Pedroren fusioa lortzen saiatu zen Donostia 1946an. Hauxe da Buenavista eta Molianoko 112 altzatarrek egiten zuten balorazioa Pasaiari haien babesa adierazteko idatzi batean: “Que al cabo de seis años de anexión a la Capital, el vecindario de Alza ha quedado totalmente desengañado en las esperanzas, que victimas de un espejismo, pudieron concebir sus Concejales, al acordar su incorporación a San Sebastián, habiendo sufrido en cambio grandes inconvenientes a consecuencia de aquella ligereza, que hoy día todos lamentamos y sufrimos. La triste realidad se condensa en el hecho, de que San Sebastián se ha desatendido totalmente de los problemas e intereses propios del extinguido Municipio de Alza, que al perder su personalidad independiente, ha pasado a ser un arrabal de segundo orden, de igual modo que su vecindario. Esto prueba que el único interés que guiaba a San Sebastián con la anexión de Alza, era el utilizarle de trampolín, para acercarse a Pasajes y suponer existieron en la realidad, para fundándose en ellos, pretender también su anexión, con objeto de obtener las ventajas e ingresos que le proporcionará su Puerto.”

Fusio eta anexio terminoei dagokienez, biek batasunaz hitz egiten dute, baina ñabardura esanguratsu txiki batzuekin. Fusio hitzak bat eta bestearen batasunaz hitz egiten duen bitartean, anexioa hitzak bat bestera bildu egin dela adierazten du; fusioan bi batzen dira bat sortzeko; anexioan udalerri bat beste batean txertatzen da. Urteen joanak ematen duen ikuspegiak ez du zalantza izpirik uzten 1940an gertatu zena anexio bat izan zela eta fusioarena sakoneko arrazoiak makillatzeko modu bat besterik ez zela izan, arrazoiak Altzaren nortasun historikoarekin amaitzea besterik ez zirenak.

Eta irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela dioten bezala, anexioaren alderdi sinbolikoagoei buruzko apunte hauek amaitzera goaz, “acto simbólico de la fusión” gisa kalifikatu zuten ekitaldiaren aipamen batekin. Ekitaldi hori, ministerioak ebazpena eman eta lau astera gertatu zen, apirilaren 6an, larunbatean, Txaparrene etxearen ondoan, Intxaurrondon. Zeremoniako argazkiak oso adierazgarriak dira. Donostiaren aldean, Donostiako korporazioa, Antonio Paguaga buru zuela, ponperia eta arrandia handiz, eta Elias Querejeta lagun zuela, Aldundiko presidentea eta Movimientoko probintzia-burua, eta gobernadore zibilaren ordezkaria ekitaldi hartan. Zintaren beste aldean, hiltegira eramandako arkume gisa, Altzaren ordezkaritza, Antonio Silva buru, traje militarrarekin eta txapela gorriarekin. Ekitaldi sinboliko horren keinu nagusia bi udalerriak banatzen dituen mugan zehar zabaldutako zinta moztea da, baina ohiko guraizearen ordez, aizkora batez egingo du Donostiako alkateak mozketa. Aizkora erabiltzea guztiz bitxia eta arraroa da, eta, zalantzarik gabe, tresnaren aukeraketa ez zen ausaz egin, eta eduki sinboliko oso argia du: Altza Herriarekin aizkorakada batez amaitzea.

37-irudia1940-anexion-l13218

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. joan mari irigoien

    Altza eta Donostiaren arteko harremanei buruzko komentario honek, ongi ulertu nahi duenarentzat, ez du komentario beharrik. Eta, hala ere, egin egingo dut: arrain handiak txikia jan…

    jmi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean