Pasaiarekiko muga gatazkari amaiera

2020, Ekainak 22

Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 10ean emandako epaiak amaiera ematen dio Pasaiako Udalak, Pasaiako Hiriaren sorreraren 200. urteurrenaren ospakizunen barruan, 2005ean hasitako muga-gatazkari. Aldarrikapena babesten zuen txosten juridikoaren egileek elkarrizketa batean (Pasaian, 2006ko urtarrila) ziotenez, “si el tema acaba en los tribunales, con el acta de Vargas Ponce y la sentencia de 1890, la razón se la darán a Pasaia.” Prozesuetan esku hartu duten auzitegi guztien epaiek, ordea, kontrako epaia eman dute, eta argi eta garbi utzi dute Vargas Ponceren auto guztiz ezaguna  abokatu eta udal idazkari pasaitarrak “deskubritu” ondoren eraikitako birsorkuntza historikoan oinarritutako txosten juridiko hura aurreiritzietan oinarritutako eta oinarririk gabeko txostena zela. (”La Marcha Gris. Sobre el conflicto de mugas con Pasaia” bloga, 2005-2011)

2011n, Gorenak ebatzi zuen erabat zalantzagarria dela Vargas Ponceren auto hura “administrazio-egintzatzat” hartu behar izatea, “oraindik eraginkorrak eta zati batean bakarrik betearazteke daudenak”. Zalantzan jartzea, jarraitzen du, “lo es aún más si, como advierte la sentencia de instancia y apreciamos de modo más completo a través de las alegaciones de las partes, en el año 1939, con Acta adicional de 1944, se tramitó un procedimiento con objeto de fijar la línea límite común a los términos municipales de Alza (anexionado en el año 1940 al de San Sebastián) y de Pasajes, que culminó con acuerdo de los representantes de ambos municipios, salvo en el mojón n.º 2, y desde el n.º 24 hasta el final de la línea de costa del mar Cantábrico, levantándose en esos tramos (entre los mojones 1º y 2º, y entre el 24 y ese final) una línea de delimitación provisional“.

Astindu horren ondoren, 2014an Pasaiako Udalak Foru Aldundiari eskatu zion, 1805ean Pasaiako udalerria eratzea ekarri zuen terminoen aldaketa gauzatzeko, eskaera aintzat hartu ezean, auzitegietara joko zuela ohartaraziz. Orduan, hemen, Estibausen, erabaki hori salatu egin genuen (”Mugekin bueltaka, manipulazioaren eta inposaketaren bidean“). Sei urte geroago, bide judizial guztiak agortu ondoren, Gorenaren azken epai horrek amaiera ematen die Pasaiako Udalak bere asmoak bide politiko eta judizialetik inposatzeko zituen asmoei.

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Zapi

    Auzi honekin falta den bakarra (eta garrantzitsuena) altzatarron iritzia da, ez Donostiak ez Pasaiak errespetatzen duena… Badira 80 urte Franco diktadorearen Donostiak gure herriaren burujabetasuna bahitu zuela eta geroztik orduko golpisten menpe bizi garela… Bada garaia gaurko agintari “demokratek” altzatarron hitza eta erabakia kontuan har dezaten… ALTXA ALTZA!!!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean