Herrera eta Bidebieta 1840. urteko grabatu batean

2009, Urriak 19

Iñigo Landa

herrera

Aspaldiko irudien bila, merezi du orrialde hau bisitatzea Interneten: www.albumsiglo19mendea.net. Web interesgarri horretan Gipuzkoako Foru Aldundia kultur zentro desberdinetan gordeak dituen Euskal Herriari buruzko 4.000 inguru irudi bildu eta erakusten ditu.

Bilduma horretatik Donostiako Untzi Museoan gordeta dagoen grabatu eder hau aukeratu dugu. Irudia 1840. urtekoa da eta G. Carpenter-ek egin du. Ezkerraldean Bidebietako inguruak ikus daitezke, Moneda, Guardaplata, Santa Barbara eta Gomistegi baserriak. Eskuinaldean Herrerako etxeak, Bentagoia eta Peruene izan daitezke, eta badiaren adarra. Garai hartan errepide nagusia egin gabe zegoen eta Herrerako plaza dagoen eremua itsasgorarekin ur azpian geratzen zen. Goialdean, txiki baina nabarmen, Arriaga eta Casares oinetxeak ikusten dira.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean