Ernabido, seguruenik

2009, Urriak 27

Iñigo Landa

Eusko Ikaskuntzak Internet argitaratzen duen Euskonews buletinaren 503. zenbakian, “Atzoko Irudia” atalean, “Acceso a una casa de Altza” izenburuko argazkia erakutsi digu. Argazkiaren fitxan agertzen denez, argazkiaren egilea Pedro Garmendia da eta 1920-1934 urte bitartean egina da. Irudian etxe baten ataria ikusten da eta bertan antzinako arku baten dobelak nabarmentzen dira, garai batean etxe horrek izan zitekeen handitasunaz hitz egiten diguna. Atari xume bat, hortaz, ate zabalago eta dotoreago bat zegoen lekuan.

Datu gehiagoren faltan, ateburuan dagoen plakatxoari erreparatu diogu eta idatzita daukan “16″ zenbakiari.

Horri helduz dokumentuetara jo dugu eta Donostiako 1860-65 urte bitarteko etxeen nomenklatorrean, Altzako etxeen zerrendan, 16 zenbakia “Ernabido” etxeari dagokio.

Ernabidok eskaintzen digun pistari jarraituz beste dokumentu batekin topo egiten dugu lehen ustea baieztatuz: hirurogei bat urte beranduago, 1921. urtean, Ernabido etxeak zenbaki bera izaten jarraitzen zuen. Urte hartan San Miliango markesak “Sociedad Anónima Miracruz” enpresari honako hau saldu zion: “Finca rústica. Casería llamada Ernabido con tierras situadas en el término municipal de la población de Alza. La casa que está señalada con el número diez y seis consta de piso bajo, otro alto y parte de desván…”.

Gure ustez, argazki horretan agertzen den etxeari izena emateko moduan gaude ziurtasun handiz: Ernabido, Bidebietako Contadores lantegiaren ondoan zegoen baserria..

Ernabido, ordea, ez da baserri arrunta. Bere izena Arnaobidao-ren bilakaera zuzena da. Arnaobidao izena, bestalde, etxeko nagusiaren izen-abizenaz ari zaigu eta gaskoi jatorriarekin lotu izan bada ere, uste hau zalantzazkoa da. Ezagutzen dugun etxe honen lehen aipamena 1465 urtekoa da eta Lope de Isastik, XVII. mendean, “Arnaovidao” aipatzen du antzinako oinetxe gisa eta armarriduna.

Ez dugu Arnaobidao/Ernabido etxearen argazkirik ezagutzen eta, gure ustea konfirmatuz gero, Eusko Ikaskuntzaren argazki hau etxe horren dokumentu grafiko bakarra izan daiteke eta argazkian agertzen diren harlanduak iragan noble horren aztarnak.

ernabido

2 iruzkin

  1. Txaro Arrona

    Ez dakit ezertarako balio ote duen baino Ernabido baserrian Manuela (1900)Jose Ramon (1903), Mª Bautista (1906)Josefa (1908) Rosario (1910)Orbegozo Amondarain. Aita Juan ignacio Orbegozo Artola nkazaria, Isasondokoa zen eta ama Mª Cristina Amoondarain Zubiarrain Ibarrakoa

  2. altza

    Eskerrik asko informazioagatik.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean