Mikelen Txokoa

2020, Abenduak 1

p10047471

Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena

Aurten, 35 urte bete dira Mikel, Patxi eta Aitor Zabalza, Idoia Aierbe, Manuel Vizcay, eta Ion Arretxe atxilotu zituztenetik. Urte horietan guztietan Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimenak hainbat jarduera antolatu izan ditu egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.

Urteak badoaz, eta oraindik gertaera honen gainean lainoak daude, gezur eta gertaeren nahasketarekin sortutako lainoak. Hori dela eta, bada garaia gai honetaz egia, justizia, aitortza eta oroitzapena egin dadin.

Aurten ere, Mikel Zabalza Herri Ekimenak hainbat jarduera antolatu ditu:

  • Azaroak 23, emakumea eta torturari buruzko mahai-ingurua.
  • Abenduak 12, eguerdian, martxa Idoia Aierbe oroitzeko, Herreratik Bidebietara.

Mikelen atxiloketa eta heriotza gogoratu eta salatzeko bide horretan, aurten ere nabarmentzeko eta pozteko bi arrazoi ditugu, bi ekimen berri ditugulako: Batetik, “Non dago Mikel?” dokumentala errealitate sendoa da jada, eta emanaldiak ugaritzeko dinamika abiatu da. Dokumentala ezinbesteko tresna da egia eta memoria atxikitzeko. Egileei gure eskerrak eta zoriona egindako esfortzuagatik.

Eta bestetik, gaur hemen iragartzen dugu Mikel Zabalzaren omenezko eskultura jarrita dagoen eremua beste arte lan batekin osatuko duela Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimenak. Aurrerantzean MIKELEN TXOKOA deituko diogu, eta Mikelen eta harekin atxilotutakoen memoria gordetzeko gunea izango da. Gogoan izan behar da Donostiako Udalak Mikelen senideei hitz eman ziela bere memoria oroitzeko ekimenak babestuko zituela, eta mozioa onartu zuela horren inguruan. Hainbatetan Udalak atzera bota izan baditu ere Mikel oroitzeko egin dizkiogun eskaerak, azkenean, eta Udal Barrutiko aurrekontu parte hartzaileen bidetik, “Mikelen txokoa” egin egingo da. 35 urte itxoin behar izan dugu Udalaren eta herri ekimenaren arteko lankidetza lortzeko; gaitz erdi.

Beraz, agerraldi honen bidez, dei egiten diegu herritarrei abenduaren 19an, eguerdiko 12etan, egingo den inaugurazioan parte har dezaten. Ekitaldian Covid-19ari aurre egiteko protokoloa beteko da.

Ez dugu bukatu nahi Herri Ekimenaren xedeak berretsi gabe. 35 urte pasatu dira, eta pixkanaka bada ere, emaitza txikiak lortzen ari dira, bai. Baina egia ofiziala gezurraren gainean eraikia segitzen du, eta ardura politikoa duten instituzioek ez dute aitortzarik egin; bi horiek gabe, justizia eta erreparazioa egitea zaila da oso. Oroitu nahi dugu epaitegietan geldi eta erdi ahaztuta segitzen duela kasuak. Lana egiten segitzea besterik ez zaigu geratzen, eta horretan jarraituko dugu, Mikelentzat, torturatu guztientzat, haien senideentzat eta lagunentzat egia, justizia, aitortza eta oroimena egon dadin.

Gora Mikel! Ez dugu atzenduko! Torturarik EZ, inori ez, inoiz ez, inon EZ!

Altzan, 2020ko azaroaren 26an.

p1004749

Iruzkin 1

  1. Ramón

    Si, lo de Mikel Zabalza lo vi de cerca las injusticias “claman al cielo”
    Gracias

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean