1931ko Altzako udalbatza hautetsia aitortzeko ekitaldia

2021, Irailak 9

korporazioa-1931-08-02-moztuta-a

Altzako udalbatza Leandro Aizpurua medikuari eskainitako ohorezko aurreskuan, 1931ko abuztuaren 2an egindako omenaldian. Eskutik helduta, ezkerretik eskuinera: Manuel Sasiain, Pedro Ayesta, Gaspar Cardona, José Casares, Felipe Zurutuza, Ricardo Tejada, José Manuel Beretarbide, Celestino Atorrasagasti, José Juanes eta Pablo Landa. Argazkian Juan Iriarte eta Jose Iruretagoyena zinegotziak falta dira.

–0–

Larunbat honetan, irailaren 11n, goizeko 11etan, 1931ko udal hauteskundeetan hautatua izan zen eta, azken finean, Altza Herriaren demokratikoki hautatua izango zen azken korporazioari aitorpen instituzionala eta herritarra emateko ekitaldia egingo da Altzako udaletxean.

90 urte igaro dira udal hauteskundeak egin zirenetik. Monarkia erorarazi eta Errepublika ekarri zuten. Frankisten altxamenduak eta behin betiko garaipenak, eta segidan gertatu zen Altza Herria Donostiari atxiki izanak ahazte-geruza astuna jarri zuten herritarrek aukeratutako udal ordezkari altzatarrek egindako lanaren eta kide eta senide batzuek jasandako sufrimenduaren gainean.

Barrutiko Batzordeko elkarteen ordezkarien babesarekin, iaz Altzako Historia Mintegiak eskaera bat erregistratu zuen Udalean, Altzako udaletxean plaka bat jar zezan, zinegotzi haien lana oroitzeko eta aitortzeko. Udalak kontuan hartu zuen eskaera, eta lantalde bat eratu zen Barrutiko Batzordearen barruan aitorpen ekitaldi honen nondik-norakoak prestatzeko.

Omenaldi honekin zuzenean lotuta, 1931 eta 1937 bitartean korporazioak egindako lanari buruzko dokumental bat egiteko enkargua egin da, baita Aranzadik egingo duen “Altza 1936-1945 Oroimena eta Giza Eskubideak” ikerlan historikoa egiteko ere.

Udal bizitza altzatarra errepublikar garaian modu laburrean ezagutu nahi dutenek Pdf hau deskargatuz egin dezakete: “Altza 1931-1937

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean