200 urte Altzak lehen independentzia lortu zuenetik (I)

2021, Urriak 29

1821-10-29 Errege Agindua

1821-10-29 Errege Agindua

Gaurko egunean orain dela 200 urte, urriaren 29an, Errege Agindu batek agindu zuen Altzako Herriak Donostiatik berezitutako Udal independente bat izenda zedila.[1] Data horretara arte, Altzak autonomia politiko eta ekonomikoa izan zuen Donostiako jurisdikzioaren barruan, baina autonomia horrek ez zuen alde batera uzten gatazkak, eta, denborarekin, areagotu egin ziren, harik eta 1821 eta 1823 arteko udal-independentzia labur baina bizi hori ekarri arte.

Gure asmoa da Altzako Historiako data hori gogoratzea, independentzia eragin zuten inguruabarrei buruz dakiguna eguneratuz, bai eta independentzia garatzeko egon ziren zailtasunetara hurbilduz ere. Hasteko, Errege Aginduaren promulgazioa bultzatu zuten aurrekari hurbiletako batzuk ikusiko ditugu, eta gure historiaren garai garrantzitsu honi buruzko ezagutza aberastea helburu duten hainbat ekarpenekin jarraituko dugu.

Garai honi buruz orain arte argitaratutako ekarpenik berriena, Ricardo Gómez Rivero historialariak egindakoa da,[2] zeinak, Espainian Hirurteko Liberalean (1820-1823) sortutako Udalei buruzko artikuluan, Cadizen 1812an aldarrikatutako Konstituzioan, “La Pepa” izenez ezaguna den Espainiako lehen konstituzioan oinarritutako udal bereizketen lege-oinarriak eta prozedura adierazten dituen.

1812ko Konstituzioak, 310. artikuluan, aurreikusten zuen 1.000 biztanletik gorako herrietan udal konstituzionalak eratu ahal izango zirela, eta zegozkien mugak ere ezarriko zitzaiela.

Altza Herriak, 1.116 “arima” zituela, konstituzio-artikulu hori baliatu zuen bereizketa-prozedura hasteko. Prozedura hori eten egin zen 1814ko maiatzaren 4an absolutismoa berrezarri eta Konstituzioa indargabetu zelako. Urte bereko ekainean eta uztailean, Altzako biztanleriaren errejidoreak, Joseph Manuel de Zuazolak, hainbat gestio egingo ditu Gipuzkoako Aldundian, biztanleria bereizteko espedientea eskatzeko. Ziurtatuta dagoenez, espediente hori jaso zuen.[3] Hala ere, ezin izan da espediente hori aurkitu, ez probintziako artxiboan, ez udalekoan.

Lau urte geroago, 1818ko uztailaren 27an, “Los regidores, jurados, Ayuntamiento, concejo, y vecinos de la N. y L. población de Alza” altzatarrek Valladolideko Errege Kantzelaritzari eskatu zioten esku har zezala Donostiaren aldetik jasaten ari zen bidegabekerien aurrean, hiria “Noble y Leal Población” tituluaz eta hari dagozkion eskubide eta ahalmenez gabetzen saiatzen ari baitzen. Errege Kantzelaritzak artatuko du, eta auto bat emango du Gipuzkoako Aldundiari eta Donostiako Udalari aginduta.[4]

Txosten horrekin lotuta, Aldundiak abuztuaren 19an Altzako Udalari hamalau galderaz osatutako galdetegi bat bidaliko dio, hilabete bereko 30ean erantzun zena. Erantzunen edukia Altzako gobernu politiko eta ekonomikoan independentzia berresteko da, soilik arlo judizialean Donostiako alkateen menpe dagoena, eta honela definitzen du bere udal barrutia: “13º Los limites son con la Villa de Pasages la Caseria de Gomistegui: con la ciudad de San Sebastian, las casas Champarrene, Lizardi, Bonazategui, Ubavea y Esparcho. Con la Villa de Astigarraga, la caseria de Garciategui y Irasuenegoya; y con la de Renteria, las caserias de Soraburu, y Iparraguirre, dentro de cuios limites inclusas las denominadas casas, existen ciento quarenta y siete caserios havitando en ellos, ciento sesenta y quatro familias. ”

Espedienteko dokumentuen artean ez daude Aldundiak eta Donostiako Udalak Errege Kantzelaritzari bidali beharko lizkioketen txostenak, ezta auzitegiak epairik eman zuenik ere.

Bi urte geroago, norabide-aldaketa bat gertatuko da Espainiako politikan, altzatar asmoen aldekoa. Hainbat altxamendu militarren ondoren, 1820ko urtarrilean Riego jeneralarena garaitu zen, erregea Konstituzioari zin egitera behartuz. Hirurteko Liberala deritzon aldiari hasiera ematen dion gertaera horrek Konstituzioaren 310. artikulua eta 1.000 biztanle baino gutxiago zituzten herrien bereizketa jasotzen zuten ondorengo dekretuak aplikatzea behartuko du. Horren ondorioz, bederatzi udal konstituzional sortuko dira Espainian, eta horien artean egongo da Altza.

(Hurrengo sarrera batean jarraituko du)

Erreferentziak:

[1] 1821-10-29 “Real órden por la que se manda que se nombre en la población de Alza Ayuntamiento independiente de San Sebastián.” GAO-AGG, JDIM1/18/0104. Arg.: LANDA, Iñigo: “Altzaren lehen independentziaren agiri bilduma“. In: Altza Hautsa Kenduz IV (1997), 172. or.

[2] ELEJALDE, Félix; ERENCHUN, Juan: Alza y Astigarraga. CAM, 1974, 45, 46. orr.. LANDA, Iñigo: “Altzaren lehen independentziaren agiri bilduma“. In: Altza. Hautsa Kenduz IV (1997), 153-172 orr.. HERNÁNDEZ DEL CAÑO, Marijose: “Desanexiones y anexiones de Alza a San Sebastián“. In: Altza Hautsa Kenduz V (1999), 77-110 orr.. MUÑOZ ECHABEGUREN, Fermín: “El Trienio Liberal (1820-1823) y la invasión francesa en San Sebastián (1823-1828)”. In: BEHSS, nº 40 (2006), 239-529 orr.. Idem: “Alza el Trienio Liberal y la invasión francesa 1820-1828“. In: Altza Hautsa Kenduz IX (2007), 37-46 orr.. GÓMEZ RIVERO, Ricardo: “Establecimiento de ayuntamientos constitucionales, 1820-1823“. In: AHDE, LXXXIV tomoa, 2014, 421-444 orr..

[3] 1814 / 1844. AGG-GAO JDIM1/18/94. “Papeles que tratan del expediente de segregación de la población de Alza, de la jurisdicción de San Sebastián.”

[4] 1818. AGG-GAO  JDIM1/18/99. “Expediente relativo á las diferencias habidas entre la ciudad de San Sebastián y población de Alza, sobre la administración económica peculiar ó independiente de esta.” Arg.: LANDA… 155-163 orr..

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean