Norteko trenbidea eraikitzeko desjabetzeak

2022, Martxoak 2

dcp-a-0956_pa

(Arg.: Polentinos kondea)

Madril-Irun trenbidearen trazadura 1864an inauguratu zen, eta altzatar terminoa alderik alde zeharkatzen du, lurraldea bitan zatitzen duen lubaki bat irekiz.

Linearen ustiapena Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresak egin zuen. Trenbidea eraikitzeko 35 partzela desjabetu ziren 1859. eta 1862. urteen artean, eta beste sei 1863tik 1869ra bitartean aurrekoen eremua zabaltzeko. Patxi Lazcano Sorzabal aspalditik dabil Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan Altzako baserriei buruz jasotako dokumentuak bilatzen eta transkribatzen, eta horien artean daude trenbidea eraikitzeko egin ziren desjabetzeen eskriturak. Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke transkripzioak zein dokumentuak.

ffcc-del-norte

(1900 urte inguruan)

Hauek dira Altzan desjabetutako lursailak, titulartasuna eta mugak adierazita:

  • 151. zk. - Txanparrene baserriaren jabetzak. Jabeak: Larralde anai-arrebak. Mugak: Iparraldean eta Hegoaldean, soberakinak; Ekialdean, Altzako eta Donostiako jurisdikzio-bidea; eta Mendebaldean, Felipeneako etxearen 150 jabetza. 1859-02-12, AHPG  32857/A/029000r.
  • 2 zk. - Intxaurrondo-aundia baserriaren jabetzak. Jabea: Azpeitiko Ongintza. Mugak: I. eta H. Intxaurrondo-aundiako etxe bereko soberakinak; E. Loiolako auzora doan bidea; eta M. Donostiako eta Altza herriko jurisdikzio-bide banatzailea. 1859-07-18, AHPG  32858/A/088200.
  • 3 zk. - Pelizar baserriaren jabetzak. Jabea: Javiera Gaston eta Zarate. Mugak: I. eta H. soberakinak; E. Algarbeko 4 zenbakidunak; eta M. bide publikoa. 1859-02-12, AHPG 32857/A/030100r.
  • 4 zk. - Algarbe baserriaren jabetzak. Jabea: Francisco Berra. Mugak: I. eta H soberakinak; E. 5 zenbakiduna, Algarbeko etxe bereko jabekidearena; eta M. 3 zenbakiduna, Pelizar etxekoena. 1859-02-12, AHPG 32857/A/049800r.
  • 5 zk. - Algarbe baserriaren jabetzak. Jabea: Juana Francisca de Zubeldia. Mugak: I. eta H. soberakinak; E. zortasun-bidea; eta M. Algarbe baserriko jabeen 4. zenbakia, erdia Francisco Berrarena delarik. 1859-02-12, AHPG 32857/A/049700r.
  • 6,7 eta 8 zk. - Parada baserriaren jabetzak. Jabea: Jose Maria Arzac. Hiru zenbakien mugak: I. eta H. baserri bereko soberakinak; E. bide publikoa; eta M. beste jabeentzako zortasun-bide komuna. 1859-01-28, AHPG 32857/A/030400r.
  • 9 zk. - Garro baserriaren jabetzak. Jabea: Juan Ignacio Urruzola. Mugak: I. eta H. baserri bereko soberakinak; E. Zornozakoak; eta M. bide publikoa. 1858-12-12, AHPG 32857/A/030200r.
  • 10 eta 11 zk. - Zornoza baserrikoak. Jabea: Francisca Joaquina de Olarreaga. Mugak: I. eta H. Zornozako soberakinak; E. Algarbekoak; eta M. Garrokoak. 1859-01-28, AHPG 32857/A/030300r.
  • 12 zk. -Algarbe baserrikoak. Jabea: Juana Francisca de Zubeldia. Mugak: I. eta H. Algarbe bereko soberakinak; E. Zandardegi eta Etxaluzeren jabetzakoak; eta M. Zornozarenak. 1858-12-12, AHPG 32857/A/049600r.
  • 13 zk. - Etxaluze baserriaren jabetzak. Jabea: Felipe Arzac. Mugak: I. Etxaluzeren soberakinak; E. H. eta M. Zandardegirenak. 1859-01-28, AHPG 32857/A/030500r.
  • 14 zk. - Zandardegi baserriaren jabetzak. Jabea: Pedro Mª de Queheille. Mugak: I. eta H. Zandardegiren soberakinak; E. Peruenerenak; eta M. Algarbe eta Etxaluzerenak. 1858-12-12, AHPG 32857/1859-01-16-48r.
  • 15 zk. - Peruene baserriaren jabetzak. Jabea: Jose Mª Echeverria. Mugak: I. soberakinak; E. bide publikoa; H. beste bide bat eta soberakinak; eta M. Zandardegiren jabetzak. 1858-12-23, AHPG 32857/1859-01-29-148r.
  • 16 bis zk. - Peruene baserriaren jabetzak. Jabea: Jose Mª Echeverria. Mugak: I. E. eta H. bide publikoa; eta M. Peruene izeneko errotaren jabetzak. 1858-11-10, AHPG 32857/1859-01-16-51r.
  • 17 zk.
  • 18 zk.
  • 19 zk. - Etxeluze baserriaren jabetzak. Jabea: Manuel de Arzac. Mugak: I. eta M. erreka; E. soberakinak eta H. bide publikoa. 1858-11-10, AHPG 32857/1859-01-16-49r.
  • 20 eta 22 zk. - Altuna-etxeberria baserriaren eta Portuzar baserri suntsituaren jabetzak. Jabea: Francisca Javiera de Altuna. 20. zenbakiaren mugakideak: I. jabe beraren 22. lursailaren zk.; E. soberakinak; H. erreka eta bide publikoa; eta M. bidexka eta bidea. 22. mugakideak: I. bide publikoaren zk.; E. soberakinak.; H. jabe beraren 20. zenbakiko lursaila; eta M. bide publikoaren P. 1858-11-10, AHPG 32857/A/018500r.
  • 21 zk - Herreria etxeko baratzea. Jabea: Josefa Agustina de Altuna. Mugak: I. etxe bereko soberakinen kopurua; eta E. H. eta M. bide publikoa. 1858-11-10, AHPG 32857/A/050000r.
  • 23 zk.
  • 24. zk. - Arriaga baserriaren jabetzak. Jabeak: Roteta anai-arrebak. Mugakideak. I. errepide nagusia; E. Serres eta Laffitte jaunen jabetzak; H. soberakinak; eta M. zortasun-bide publikoa. 1858-11-10, AHPG 32857/1859-01-16-52r.
  • 25. zk. - Lursail soltea. Jabeak. Serres eta Laffitte jaunak. Mugak: I. errepide nagusiaren eta soberakinak; E. Etxeberrirenak; H. soberakinak; eta M. Arriagarenak. 1858-11-10, AHPG 32857/A/049900r.
  • 26. zk. - Etxeberri baserriaren jabetzak. Jabea: Miguel Antonio Casares. Mugak: I. eta H. soberakinak; E. Mirabarkeraren jabetzakoak; eta M. Serres eta Laffitte jaunen lursaila. 1858-11-10, AHPG 32857/1859-01-16-50r.
  • 27 eta 29 zk. - Mirabarkera etxea eta jabetzak. Jabea: Manuel Orobio. 27. zenbakiaren mugakideak: I. errepide nagusia; E. Darietaren jabetzakoak; H. soberakinak; eta M. Etxeberriren jabetzakoak. 29. zenbakiaren mugakideak: I. errepidea; E. Calisto Camio lursail soltea; H. soberakinak; eta M. Darietaren jabetzakoak. 1859-01-22, AHPG 32861/A/010200r.
  • 28. zk. - Darieta baserriaren jabetzak. Jabea: Nicolas Borne. Mugak: I. errepide nagusia; E. eta M. Mirabarkeraren jabetzakoak; eta H. baserri bereko soberakinak. 1858-11-10, 1859-01-29-150r.
  • 30. zk. - Lursail soltea. Jabea: Calisto Camio. Mugak: I. errepide nagusia; E. Txokoren jabetzakoak; H. Txokoren soberakinak; eta M. Mirabarkeraren jabetzakoak. 1858-11-10, AHPG 32857/1859-01-29-149r.
  • 31. zk. - Txoko etxea eta jabetzak. Jabea: Josefa Martina Mutiozabal. Mugak: I. errepide nagusia eta Antxo etxearen jabetzak; E. gurdibide publikoa; H. soberakinak; eta M. Calisto Camio lursail soltea. 1859-01-28, AHPG 32861/A/022400r.
  • 32 zk. - Antxo etxearen jabetzak. Jabea: Jacinta Ibarburu. Mugak: I. errepide nagusia; E.  Altzarako bidea; eta H. eta M. Txokoko jabetzak. 1858-11-10, AHPG 32857/1859-01-29-151r.
  • 33 eta 34 zk. - Arraskuena eta Etxetxiki baserrien jabetzak. Jabea: Jose Manuel Brunet. 33. zenbakiaren mugakideak: I. errepide nagusia; E. Etxetxikiren jabetzakoak; H. soberakinak; eta M. gurdibide publikoa. 34. zenbakiaren mugakideak: I. errepide nagusia; E. Berra etxearen eta haren harrobien jabetzakoak; H. soberakinak; eta M. Arraskuenaren jabetzakoak. 1858-11-10, AHPG 32857/A/018400r.
  • 35. zk. - Berra baserriaren jabetzak. Jabea: Mateo Ibarburu. Mugak: E. Fermin Lasalaren jabetzakoak; H. jabetza bereko soberakinak; M. Jose Manuel Brunetenak; eta I. errepide nagusia. 1859-05-21, AHPG 34178/A/111500r.
  • pasaia-1864

    1864. urtea. Molinao itsasadarraren bokaletik igarotzen den trenbidearen ikuspegia.. Muriel, Auguste: Chemin de fer du nord de l’Espagne : 30 vues photopraphiques des principaux points de la ligne. Biblioteca Nacional de España.

    Etiketak: ,

    Iruzkina idatzi

    Estibaus

    Atalak

    Azaroa 2022
    A A A O O L I
    « urr    
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    282930  

    RSS

    Azken iruzkinak

    • Siustegui
      (2022, Irailak 7)
      «Busco un antepasado vasco de Elisea Suastegui. Vivió en Ecuador »
    • Ana
      (2022, Abuztuak 8)
      «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
    • Diego Berra
      (2022, Uztailak 19)
      «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
    • Catalina berra
      (2022, Uztailak 14)
      «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
    • iñaki urdanibia sarasola
      (2022, Ekainak 6)
      «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »

    etiketak


    Sarean