Altzako auzoak, etxeak eta kaleak 1936. urtean

2022, Maiatzak 25

Etxeak, kaleak auzoak 1936

Etxeak, kaleak, auzoak 1936

1936ko udal-erroldak datu interesgarri asko eskaintzen ditu (helbidea, izen-abizenak, sexua, jaioteguna eta jaioterria, okupazioa, etab.), baina oraingo honetan lehenengoarekin geldituko gara, Altzako bizilagunen eta egoiliarren bizilekuen helbideen informazioarekin. [1]

Errolda egiteko oinarrizko dokumentua «Inskripzio-orria» da. Etxebizitza bakoitzeko familiaburuak aurkeztu behar zuen, berea eta 1935eko abenduaren 31n gaua etxean eman zutenen guztiena, bertan zeudenak eta baita aldi baterako kanpoan zeudenena ere. Orrian kalearen, plazaren, edo etxearen izena adierazten da, bai eta atariaren zenbakia, solairua, baita logelen eta oheen kopurua ere, hala badagokio. Ondoren, errolda egiteko, orriak auzoen, kaleen eta etxeen arabera ordenatzen dira, eta jarraian zenbakitu egiten dira, inskripzio-orrien datuak erroldan kopiatzeko.

Altzako errolda zazpi auzotan antolatuta dago: “Casco de la Villa de Alza”, 143 biztanlerekin; “Barrio de San Marcos”, 246 biztanle; “Barrio de Sarrueta”, 540 biztanle; “Barrio de Miracruz”, 1.314 biztanle; “Barrio de Herrera”, 2.051 biztanle; “Barrio de Buenavista”, 535 biztanle; eta “Barrio de Molinao”, 1.147 biztanle. Denera, 5.976 bizilagun erroldatuak.

Etxebizitzaren helbidea emateko modurik ohikoena etxearen edo baserriaren izena da. Sarrera honen amaieran etxeen zerrenda osoa egin dugu, auzoz auzo, erroldan agertzen diren ordenari jarraituz, eta izenak errepikatzea saihestuz etxe berean bi atari-zenbaki edo solairu bat baino gehiago daudenean. Era berean, Altzako mapa batean horietako gehienen gutxi gorabeherako kokapena markatu dugu, atxikitako auzoen arabera koloretako puntuak erabiliz, auzo bakoitzak hartzen zuen gutxi gorabeherako espazioaren ideia bat emateko. (”Etxeak, kaleak, auzoak 1936″ irudia)

Etxeekin batera, helbideen zerrendan kale eta plaza izen batzuk aurkituko ditugu: Manuel Azaña etorbidea, Mirakruz auzoan; Errepublikaren etorbidea eta Pablo Iglesias galtzada, Herreran; Blasco Ibañez plaza, Buenavistan; Jose Mª Iparragirre kalea eta San Markos errepidea, Molinaon. Era berean, izen bera duten etxe-multzoak daude: Casas Baratas (Colonia Mª Cristina), eta Buenavistako eta Cuarta Víako «etxadiak». [2]

Lehenengo bosten izenak Errepublikaren garaian zehar onartu ziren, eta gainerakoek jatorrizko izena gordetzen dute. Gizartean zeuden desberdintasun ideologiko handiek isla izan zuten udal-bizitzan, eta, zehazki, kale-izendegian aldaketak eta izendapen berriak proposatzeko garaian. Altzatarren kasuan, ikus dezakegu ezberdintasun horiek ez zirela oztopo izan aldaketa eta izen berri horiek gatazka handirik gabe eta adostasunez onartzeko, segidan ikusiko dugun bezala. [3]

1931ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, Herrerako herritar talde batek idazki bat aurkeztu zuen, Herrerako plazatxoan plaka bat jartzeko lizentzia eskatuz, plaza horri San Luis Gonzaga izena emanez. Iriarte zinegotzi errepublikanoak, bere aldetik, Plaza de la República izena ematea proposatu zuen, eta beste zinegotzi errepublikanoak, Cardonak, Plaza de la Paz proposatu zuen. Proposamenak bozkatu ondoren, herritarren eskaera onartu zen. Plazak San Luis plaza izena mantendu du gaur egun arte.

Hilabete eta erdi geroago, abuztuaren 4an, Herrerako beste herritar talde batek beste idazki bat aurkeztu zuen osoko bilkuran, Machain eta Azpiroz etxeen arteko errepide zatiari Avenida de la República izena emateko eskatuz, eta eskaera onartu egin zen. Frankismoan etorbide horri hasieran Avenida Navarra izena jarri zioten eta, 1960an, Jose Elosegui alkate donostiarraren izena.

1932ko ekainaren 7an egindako osoko bilkuran onartu zen, Iriarte zinegotziak proposatuta, Calzada de Pablo Iglesias izeneko plaka jartzea Herrerako zubibidetik Altzako Herriguneraino doan aldapan (frankistek San Inazio galtzada izenarekin aldatuko dute), eta, Landa zinegotzi nazionalistak proposatuta, Pradera de Sabino Arana izenarekin beste plaka bat jartzea onartu zen Altzako Herrigunetik Mercader baserrirako bidean, gaur egun Lauaizeta pasealekua dena.

Ildo beretik, izen batzuen aldaketa ere onartu zen. 1933ko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, honako kale hauen izenak ordezkatzea onartu zen: Calle de Inchaurrondo > Avenida de Manuel Azaña (Errepublikako presidentea); Calle de la Carretera (gaur egungo Eskalantegi) > Calle de José Mª Iparraguirre (Gernikako Arbola kantuaren egilea); Plaza de Buenavista > Plaza Blasco Ibañez (idazle eta politikari errepublikanoa); Plaza del Concejo (gaur egun San Martzial) > Plaza de Segundo Casares (Altzarentzat 1910ean “Villa” titulua lortu zuen alkate ohia).

Azkenik, Buenavista herrigunearekin eta Kataliñenerekin lotzen duen errepide berriaren obrak amaitzean, Udalak Buenavistatik Herrera-Altzagaina errepideko bidegurutzeraino dagoen tarteari Ignacio Casares mediku altzatarraren izena emango dio, gaur egungo Casares pasealekua, alegia, eta 1936ko otsailaren 5ean Buenavistan plaka bat jarriko du haren ohorez.

Agirian dagoenez, kale eta plaza guztiak ez dira erroldan agertzen. Kaleen eta plazen izen ofizialak gorabehera, zenbait bizilagunek, inskripzio-orria betetzerakoan, etxearen izena adierazten zuten kalearen edo plazaren izena adierazi beharrean, eta, beraz, erroldatze zerrendan etxeen izenak agertzen dira kale batean tartekatuta (adibidez, Manuel Azaña 4 atarian, 15 familiaburuetatik 3k Nieves Enea 4, etxearen izena erabiltzen dute) , edo etxeen izenak bakarrik agertzen dira, eta ez kalearenak edo plazarenak (San Luis plaza, adibidez, ez da erroldan agertzen, plazako etxeen izenak baizik).

1936ko-errolda

Erreferentziak:

[1] “Padrón de habitantes y cédulas personales. Casco de la Villa, Barrio de Herrera, Barrio de Buneavista, barrio de Molinao (a 10 de julio de 1936)”. Donostiako Udal Artxiboa, Altza Funtsa, 123-L.

[2] Buenavistaren lehen aipamena 1887koa da, eta “manzana llamada Buenavista” bezala aipatzen da, etxadia, alegia. (Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, 3/3690/1307). Kasu honetan, multzo isolatua osatzen duten elkarren ondoko zazpi etxek osatzen dute etxadia. “Manzana” terminoa Cuarta Vía etxeekin ere erabili zen. (VV.AA.: B.A.N.T.E. Diccionario de Arquitectura y Construcción. Madrid:Editorial Munilla-Lería, 2001. “Manzana” hitza, 437 or.)

[3] Altzako Udalaren aktak. DUA, Altza funtsa, 112-L, 113-L, 117-L.

Auzoak, etxeak eta kaleak 1936. urteko erroldan

Casco de la Villa de Alza: Casanao, Escuelas Casco, Casa nº 2, Casa nº 3, Goicoechea Enea (Goicoechea), Serorategui, Casa Ayuntamiento, Casa Estanco,  Chapiñene, Barberotegui, Parroquia, Aduriz, Estibaus (Isturiz), Aizpurucho.

Barrio de San Marcos: Juana Ene, Martillun, Siux, Ibarburu, Mirasun, Churdiñ, Miranda goya, Echeverri Serres, Mercader, Illarregui, Catalinene, Pelegriñene, Audariz Enea, Martiotegui, Amoreder (Amueder), Irasuene Goya, Churdiñene, Gazteluene, Borda, Alamoya, Miramar, Iparraguirre, Telleria, Chipres, Soraburu, Cantina San Marcos.

Barrio de Sarrueta: Marrus, Buenavista, Isabel Eche, Torrua, Mateo Molino, Mateo, Ayenas, Lizarrategui, Antondegui, Parada, Mirandaburu, Garciategui, Zapirain, Marijuandegui Zarra, Elenategui  Berri, Marijuandegui Berri, Marijuandegui Chiqui, Elenategui, Elenategui Bea, Irasmo Enea, Artolategui, Trinquete, Villa Biek Bat, Villa Victoria, Villa María, Villa Berolegui, Toki Alay, Toki Ona, Toki Eder, Zugasti Enea, Anselmo Enea, Tolazar, Aingelu Goikoa (Aingelu Goya), nº 39, Ainguelu Borda, Ainguelu, Lazueneberri, Lazunene, Catalincho Ene, Torrua Zar, Ancieta Berri, Balerdiene, Arrieta, Bolaguillene, Casa Egurra, Ubegui, Garrostegui, Placencia, Sanatorio, Pinar de Amezagaña, Reformatorio, Uba Bea, Anis Ene, Esparcho.

Barrio de Miracruz: Manuel Azaña 2 (Champiñene), Manuel Azaña  4 (Nieves Enea), Manuel Azaña 6 (Intxaurrondo), Manuel Azaña 6 (Jose Luis Enea), Manuel Azaña 8 (Toki Alay), Inchaurrondo, Manuel Azaña 10 (Leku Ona), Manuel Azaña 12 (Incahurrondo Berri), M. Azaña 1, 5, 7, 9, 11, 13, 14, Villa Giralda, Villa Iruña, Villa Bordachiqui, Larrachoene, Villa Betania, Villa Paz, Villa Iturralde, Villa Maitena, Villa Egozcozabal enea, Villa Villajur, Villa Gaztañaga, Villa Teresa, Villa Algarbe, Villa Xemein, Villa Echave, Venta Berri, Villa Mª Josefina, Miracruz Berri, Parada chiqui, Parada, Parada Berri, Arzac Enea, Victoria Enea, Irumime, Borda, Labeas Berri, Ramón Enea, Azken portu, Villa José y María, Labeas, Villa Asunción, Villa Marichu Enea, Alto Miracruz 50, Villa Iñaki, Casilda Enea, Villa Genoveva, Villa Lixueui, Villa Avila, Villa María, Villa San José, Villa Articarena, Villa Buena-Vista, Evaristo Enea, Kaskarre, Villa Caridad, Villa Cataluña, Villa Alay Eche, Villa Sevilla, Villa Sole, Choko Chiqui, Choko Zabal. Villa Gonzalez, Villa Tino Enea, Villa Oria, Siustegui, Irugurutzeta, Consuelo, Paulita Enea, Villa José María, Buenos Aires, Villa Hermosa, Gernack Enea, Mi Capricho, Casa Lore toki, Zubialde, Manuelcho Enea, Villa Biyona, Villa Joaquina Enea, Villa Yeyette, Casa Mons, Pellizar, Julimasene, Fabrica, Argel Aundi, Argel Chiqui, Argel Echeverri, Arruas, Ochoqui, Sagastieder, Baso Chiqui, Zarategui, Lizardi, Airosolole, Villa Airosa, Borda Churi, Borda-chiqui, Eche Churi, Iguerategui Enea, Zubiaurre, Villa Atzenoletxe.

Barrio de Herrera: Av. República 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, Estación Frontera, Av. República 15 (Sarriegui), Casa Cural, Villa Concheshi, Av. República 14 (Peruene Berri), Arrubi 49, Av. República 12 (Ibarbia Berri), Ibarbia Enea, Av. República 8, 17, 19, 21, 23, 25, 27, 31, 33,25, 37, 39, 41, Villa Beti Ona, Villa Beti Alay, Av. República 42-44, Villa Bi Semiak, Av. República 48, Villa Meche, Av. República 46, 47, Bidebieta, Ernabido, Lazconategui, Gomiztegui, Urarte, Urarte chiqui, Santa Barbara, Guardaplata, Tiro Nacional, Moneta, Mendiola, Goizabal, Fábrica. Tito, Peruene, Pablo Iglesias 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 (Lardichiqui 21), Pablo Iglesias 21, Casas Baratas 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 12, 22, Lardi Aundi, Pablo Iglesias 7, Zeruko Atea, Terraza, Frontoyalde, Atzeguindegui, Terrazalde, Arrubialde, Herrera Alde, Caseta del Norte, Vista Alegre, Casa Ura, Zoriontegui, Agur, Iciartxo, Eche chiqui, Carobi, Arriaga Zar, Gure Paquea, Granja Sarasola, Arriaga Berri, Errota zar, Lardi aundi [sic = Larreaundi], Larracho, Paris, Garbera Chiqui, Garbera, Londres, Garbera Goya, Garbera Berri, Illarramendi.

Barrio de Buenavista: Blasco Ibáñez 2 (Escuelas de Buenavista 2), (Buenavista 4), Blasco Ibáñez 6, 8-, Blasco Ibáñez 10 (Plaza Buenavista 10, Buenavista 10), Blasco Ibáñez 12, Buenavista 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26,36, Atorrasagasti, Arzac enea, Buenavista 3, ¿Zabaratarco?, Arrate Enea, Marichalar Enea (Marichalar), Aguirre enea, Zabala Chiqui, Darieta Bea, Inchauspe Enea, Miramarquera, Costa Echeverri, Villa Oleta, Quintanilla Enea / Villa Quintanilla, Cuarta Vía.

Barrio de Molinao: Iparraguirre 1, 3, 5, Escalantegui (Escalantegui Enea), Escalantegui Berri, Iparraguirre 4, Artaza, Jose Mª Iparraguirre 9, 10, 11, 13, 14, 15, 16, 18, 20, 21, 22, 24, 25, 26, 28, 30 (Toki Polita), 32, 34, Villa Iturralde, Fábrica Boinas, Miranda Berri, Miranda Bea, Barona, Arrieta Enea, Sasotegui Berri, Sasotegui Chiqui, Iturralde, Molinado (sic), Sasotegui 41 (Sasotegui Zar 41), Iparraguirre 44 (Sasotegui 44), Sasotegui borda, Caserío Molinao, Papin, Zubiaurre, Barrio Molinao 49 , Villa Perfecta, Fonda Berri, Villa Lorete, Villa Eugenia, Villa Concepción, Villa Mª Martirio, Toki Alay, Villa Juanita, Villa Mendivil, Villa Aurorita, Villa Garbizu, Ondo Alay, Berracho, Villa San Antonio, Berra, Zuloagaenea, Mutiozabal, Darieta, Casares Enea, Casares, Tomasene, Eguzkitza, Acular, Acular Chiqui, Juanachoene, Machicar, Miravalles, Arzaka, Archipi, Castillun, Galantene, Cillarguiñene, Borda Berri, Justo Enea, Fábrica Gipsa, Beltza Enea, Berroa enea, Carretera San Marcos.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean