Arrobitxuloren jatorria

2022, 23 de Noviembre

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Herrerako Arrobitxulo parkea dagoen tokian harrobi bat egon zen bere garaian, ikusgarri dauden harriek eta izenak berak gogoratzen duten bezala. Harrobiaren jatorria ezagutzeko, XIX. mendeko erdialdera jo behar dugu. Ordura arte, txoko horretan Garro baserri ondotik Txingurrira jaisten zen erreka bat zegoen, eta, Norteko trenbidea eraikitzeko proiektua egin zutenean, erreka horren ibarra aukeratu zuten, hain justu, Mirakruz eta Garroren arteko gaina alde batetik bestera gurutzatzeko. Trenbidea eraikitzeko desjabetzak eta obrak 1859 eta 1869 urte bitartean egin zituzten.

arrobitxulo-1970Arrobitxulo 1970. urte aldera (Arg.: Paisajes Españoles)

Errekaren ibarrean lubaki luze eta altu bat ireki behar izan zuten eta horrek agirian utzi zuen lurraren azpian zeuden arroken ezaugarriak eta eraikuntzarako zeuzkaten abantailak: kareharri gorrixkak eta margak, modu erregular batez geruzetan pilatuta, lanketa gutxiagorekin etxegintzan eta herri-lanetan hormak jasotzeko baliagarriak. Antzeko ezaugarriak zeuzkaten Jolastokietako eta Buenavistako harrobiek, garai eta arrazoi ekonomiko berdinengatik sortuak.

herrera-1950

Herrera 1850. urte aldera

Trenbidea egiteko desjabetutako lursailen artean Zornoza baserriarenak zeuden. Zornoza baserria Herreratik Intxaurrondo aldera doan bidearen ondoan zegoen, Julimasene eta Garro baserrien artean. Baserriaren lehen aipamena 1635. urtekoa da. Bi mende beranduago, 1836. urtean, Lehen Karlistaldia zela eta, baserria botoa egin zuten gertu zegoen Mirapuerto gotorlekua eraikitzeko. Eta ez zuten berreraiki.

Zornoza, hortaz, etxerik ez eta lurrak besterik ez zeukan baserria bilakatu zen.  Lursail horietako batean ekingo zaio lehen aldiz harrobiaren ustiaketari. 1876ko abuztuaren 16an, Zornozako jabeak, Joaquina Francisca Olarreaga y Emparan andereak, 1.314 m2 lursail bat errentan eman zion Jose Urquiza y Urriolausocoa jaunari, bertan harria ateratzeko. Hitzartuaren arabera, Urquizak zortzi urtetan nahi zuen harri guztia atera ahal izango zuen 500 pezeten truke, harri kantitate mugarik eta beste inolako baldintzarik gabe.

Lursail horren tamaina txikia da parkea egiteko erabili den harrobiaren tamainarekin konparatzen badugu: parke osoak 18.935 m2 ditu-eta, hamalau aldiz handiagoa Zornozako lursaila baino.

Zornozako horrobiaren berri gehiago ez daukagu, baina bai, ordea, haren ondoan zegoen beste harrobi batena, Patarra izenekoa. Patarra, 1894. urtean, Algarbe baserriko 1.628 m2-ko lursail bat zen, “belardia eta harrobia” bezala deskribatua. Hauek ziren bere mugak: iparraldean Algarbe baserriko lurrak, ekialdean Etxeluze baserriko lurrak, hegoaldean tranbia (1888. urtean ireki zuten tunela), eta mendebaldean Chorroncha  baserriko lurrak; Chorroncha Zornoza izenaren aldaera bat baino ez da.

Patarra harrobiaren jabetza eskuz aldatzen joan zen segidako urteetan eta, 1904ko martxoaren 13an Francisco Zumalacarregui y Lizarribar-en jabetza izatera pasatu zen. Zumalacarregui, “el Sastre” izengoitiz ezaguna, jostuna baitzen berez, Altzako alkate izan zen eta Larrerdi/Lardi baserriko jabea. Lardi eta Ermita bidearen artean zegoen harrobiaren jabea zen ere bai. Ordurako Lardiko harrobia handitzeko aukerak bukatuta, Zumalacarreguik Patarra erosi zuen harrobigintza intentsiboarekin jarraitzeko eta, horrekin batera, Lardiko harrobian, Jolastokieta kirol elkartearen instalazioak eraikitzea ahalbideratu zuen.

arrobitxulo-1900Arrobitxulo 1900. urte aldera

Erreferentziak:

  • 1876-08-16 Joaquina Francisca Olarreaga andreak Zornoza baserriko lur-zati bat errentan hartzea, harriak ateratzeko. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, AHPG-GPAH 3/3043/288
  • 1904-03-13 Patarra harrobiaren eskubideen salerosketa eskritura. AHGP-GPAH 3/4069/225
  • Arrobitxulo harrobia eta Zornoza baserria Altzako Tokiko Bilduman

Etiquetas: ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Marzo 2024
L M X J V S D
« Feb    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, 2 de Marzo)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, 17 de Febrero)
    «Oso oso interesgarria. »

etiquetas


En la red