Harribitxiak

2023, Urtarrilak 9

Luis Mari Flórez Arabaolaza

San Telmo museoaren argazki funtsean arakatuz harribitxi interesgarri batzuekin topatu gara. Argazkien egileak ezezagunak dira eta denak baserrien argazkiak dira: Ernabido, Moneda, Casares, Arantzuriene eta Intxaurrondo-aundi, lehenengo biak 1935. urtean eginak eta beste hirurenak 1953an.

Ernabido / Arnaobidao

Ernabido / Arnaobidao

Horien artean, Ernabido/Arnaobidao oinetxearen fatxada nagusiaren irudia nabarmenduko genuke, orain arte aurkitu dugun bakarra. Lehendik ezagutzen genuen ate nagusiaren xehetasun baten argazkia, Euskonews buletinean argitaratuta, baina ez ikuspegi oso bat, argazki honetan bezala. Ernabido Bidebietan zegoen, Mirakruz Gainatik Herreraruntz jaitsita San Pedrorako bidegurutzean. Baserria 1938. urtean bota zuten, Contadores fabrika eraikitzeko, eta izen bereko baserri berri bat eraiki zen handik gertu, Mendiolaren magalean. Hura ere bota zuten 12 apostoluak eraikitzeko (1964).

Moneda

Moneda

Ernabido ez bezala, gainontzeko lau baserrien eraikinak gaur egun zutik diraute eta argazki zahar hauek haiei buruzko informazio grafikoa aberastera datoz, batez ere Moneda eta Casares baserrien kasuetan: Moneda baserriaren argazkian, Ulia mendia atzealdean duela, bailararen ikuspegi zabala ikus daiteke, eta Casaresenean, baserria inguratzen zuen horma eta sarrera nagusia ikus daitezke, lehen aldiz argazki batean.

Casares

Casares

Aranzuriene

Aranzuriene

Intxaurrondo-aundi

Intxaurrondo-aundi

Intxaurrondo-aundi

Intxaurrondo-aundi

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean