Centaurotik Gazte-Lekura (1): Santa Barbara eta Erroteta

2023, Otsailak 13

Santa Bárbara y Roteta (Fot.: Félix Iranzo)

Santa Bárbara y Roteta (F. Iranzo)

Antxon Alfaro

Centauro eta Gazte-Leku gazte elkarteen historia txikiak Santa Barbara eta Erroteta auzune altzatarren garapenari estuki lotuta daude, baita Jesusen Lagundiko ordena erlijioso katolikoari, jesuitak bezala ezagutzen direnei ere.

1951. urtean, Santa Barbara auzunea eraikitzeko proiektuarekin, Altzako eremu horren hirigintza-garapenari ekin zitzaion. [1] Sustatzailea José Gurruchaga izan zen eta proiektuaren diseinua Pablo Zabalo arkitektoari enkargatu zion. Eraiki zen lehena A blokea izan zen. U forma zuen, eta XIX. mendean jada existitzen zen eraikuntza-eredu bat errepikatzen zuen, corrala etxeak, langileei zuzendutakoak. [2] Lehen familiak, horietako asko Extremadurako edo Gaztelako migratzaileak, 50eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren etxebizitza berrietan bizitzen.

c100010

Santa Barbara (Arg.: Fco. Miguel)

Urte batzuk geroago, 1958an, Casares y Cía sustatzaileen ekimenez, Erroteta auzunea garatzeko proiektua aurkeztu zen, Isidro Setien Alberro arkitektoak egina. [2]

c202e-001

Erroteta (Arg.: Félix Iranzo)

Hirietako periferietan eraikitako langile-auzune horiek honako premisa hau jarraitzen zuten: “lehenik, etxebizitza, eta, ondoren, hirigintza”, Jose Luis de Arrese Magra arkitekto falangista eta frankismoko Etxebizitzako lehen ministroak defendatzen zuena. [3]

c202d-001

Santa Barbara (Arg.: Félix Iranzo)

Aurrekoa berretsiz, Antonio Davilak gogorarazten du 1957an Santa Barbarako C blokera bizitzera etorri zenean etxebizitzen bizigarritasun-baldintzek oso kaskarrak ziren. Ia urtebete bizi izan ziren etxebizitzan argindarrik izan gabe. Kaleek ez zuten batere urbanizaziorik, eta euria egiten zuenean lokatza bihurtzen ziren. 20 urte igaro behar izan ziren Santa Barbarako kaleek asfaltoa zer zen ezagutzeko.

c202d-005

Santa Barbara (Arg.: San Pablo parrokia)

Bestalde, etxebizitzetan pilaketa-maila handia zegoen. Gehienetan bi edo hiru familia bizi ziren, eta batzuetan apopiloekin. Egun haietan, familia asko sukalde eskubidedun gela bakar batean bizi ziren, gelak berralokatu egiten ziren…

c202e-006

Erroteta (Arg.: San Pablo parrokia)

Gizarte-ekipamenduak ere oso oinarrizkoak ziren: espezializaziorik gabeko saltokiak, merkataritza-etxabeetako ikastetxeak edo etxebizitza bihurtutako etxabeak, eta inolako ekipamendurik gabeko espazio publikoak.
60ko hamarkadaren hasieran, bi auzuneetako etxebizitza-blokeen eraikuntza ia amaituta zegoen. Seme-alaba ugari zituzten familia gazte askok okupatzen zituzten.

l13804

Erroteta (Arg.: Kutxateka)

Bazterreko izaera nabarmena zuen inguru horretara hurbiltzen hasi zen Ignacio Larrañaga jesuita. Bere helburua Altzako inguru honetan finkatu berri ziren familien artean “giza eta espiritu-lana” egitea zen [4]. Bere lanak jarraipena izango zuen gero, kontatuko dugun historian paper garrantzitsua izan zuen jesuiten komunitatea ezarriz. Baina horretaz hitz egingo dugu hurrengo artikuluan.

*****

Erreferentziak:
[1] CAÑAMERO REDONDO, Antonio: “Santa Bárbara, Roteta, Arrizar, Arriberri, Los Boscos: un estudio urbano y demográfico“. In: Altza Hautsa Kenduz II. Altza: Altzako Historia Mintegia (1994), orr. 49-67.
[2] HERRERAS MORATINOS, Beatriz (2001). Altza Historia y Patrimonio. Altza: Altzako Historia Mintegia, Artiga Bilduma 4.
[3] DIONI LÓPEZ, Jorge (2021). La España de las piscinas: cómo el urbanismo neoliberal ha conquistado España y transformado su mapa político. Barcelona: Arpa.
[4] OLEAGA, Javier: “Diario de la parroquia de San Pablo“. In: Altza Hautsa Kenduz IX. Altza: Altzako Historia Mintegia (2007), orr. 185-201.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean