Larratxo.net urteurrena ospatzen

2003, Abenduak 1

Orain dela urtebete Altza Kultur Etxean Teknologia Berrien Zentroa (Larratxo.net) inauguratu zen. Urte bat pasa da eta benetan URBAN proiektutik Altzan Teknologia berriak zabaltzeko asmoz jaso zen dirua ez da asko nabarmendu. Agian denbora gehiago eman behako da, baina gure ustez edo asko aldatzen da planteamendua edo zaila ikusten dugu Altza mailan Teknologia berrien erabilera soziala hedatzeko proiektu bat gauza dadin.

Bestalde, urteurrena ospatzeko programa berezi bat antolatu dute eta Altzako Historia Mintegiari laguntza eskatu diote zenbait ekintzetan parte hartzeko eta antolatzeko. Batzuk azaroan eta abenduaren hasieran gauzatu dira: mahai inguru bat “Familiarteko Hezkuntza Teknologia Berrien aurrean” gaiarekin eta www.altza.net guneari buruzko solasaldi bat. Beste batzuk oraindik egiteke daude eta hauexek dira datak eta ekintzak:

  • Abenduaren 19a (19:00): Gabonetako Ipuin Digital Lehiaketaren sari banaketa.
  • Abenduaren 22tik 28ra: Gabonetako Ipuin Digital hoberenen erakusketa.
  • Abenduaren 29tik aurrera: Altzako argazki zaharren erakusketa digitala.

Azken ekintza hau ALTZAKO HISTOTIA MINTEGIAk prestatu du.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean