Udaberria

Juanito Garbizu

1

Iritxi zaigu udaberria

aldendu zaigu negua

hodei multzoak lurrindu dira

oskarbi dago zerua

mendi gainetik gozoro dator

eguzki distiratsua

edertasunez apainduz goiko

baserria ta ingurua

ohi diren bezela huts egin gabe

agertu zaigu kukua.

2

Muskildu dira zuhaitzak eta

zelaiak dira loratu

izadiaren haunditasunak

berriro gaitu agurtu

neguko hormak eta elurrak

eguzkiak ditu urtu

hori dela ta latsak ta errekak

urez dira ugaritu

udaberriko mezua emanez

kukuak digu kantatu.

3

Egunsentiro entzuten dira

ta berdin arratsaldean

moko horizko zozoen kantak

baso eta oihanean

aurki enarak egingo dute

kabitxoa teilapean

sanjose lore zoragarriak

sortu dira bat-batean

alaitasuna nabaritzen dut

nire bihotz barrenean.

4

Baserritarra bere idiez

alorrean goldaketan

biligarrua txorrotxioka

haritz eder baten puntan

gereziondoak ta sagastiak

ikusten dira loretan

pinpilipauxa han eta hemen

ta karnabak ernalketan

zozo kabia sasi tartean

zozoa uparatzen bertan.

5

Udaberriak apaintzen ditu

zelaiak eta basoak

berpisten ditu hil edo lotan

neguan egontakoak

berritzen ditu gure indarrak

odolak eta sueroak

bertozen ditu odol berriak

ta maitatzeko gogoak

udaberriak sendatzen ditu

aberatsak ta txiroak.

6

Zelai berdeak lore berriez

jansten hasten direnean

txori alaien txorrotxioak

ta kukua entzutean

baserritarra alor erdian

ereinketan dagoenean

zozo kabiak sasi tartean

ikusten ditugunean

esan genezake udaberrian

gaudela bete betean.

Garbizu eta Aranburutar Juanito

1989

juanito-garbizu

Juanito Garbizu Aranburu (1935-2020) herreratarraren bertso gehiago hemen.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Abril 2024
L M X J V S D
« Mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Últimos comentarios

  • Adriana
    (2024, 29 de Marzo)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, 2 de Marzo)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiquetas


En la red