Udal Hauteskundeak: ALTZAKOAK-Altzako hauteskunde ekimen independentea

2023, Maiatzak 11

l21877

Antxon Alfaro

1999ko udal hauteskundeetan, altzatar talde batek hautagaitza aurkeztu zuen Donostiako Udalerako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako. Ekimena sustatzaileen arabera sortu zen, “Donostiako Udalak ahaztutako eta baztertutako komunitate batean bizi garelako sentimenduan oinarrituta”.

Justo Garatek gogoratzen duenez, ideia Elkartasuna auzo elkartearen lokalean (Santa Barbara) egindako bilera batean mamitu zen. Bilera horretan izan ziren, besteak beste, Albaro Fernandez, Jose Mari Bidegain, Justo Garate…

Alderdi berriari ALTZAKOAK- Altzako hauteskunde ekimen independentea deitu zioten. 1999ko apirilaren 28an, Albaro Fernandezek eta Dani Garciandiak Madrilgo Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatu zuten. Presidente bezala Justo Garate zegoen, presidenteordea Fernando Zamorano zen, diruzaina Jose Maria Bidegain eta idazkaria Albaro Fernandez.

Erregistratu ondoren, Berdeak-Los Verdes taldearekin elkartu ziren. Juantxo Domínguez zen talde honetako arduradunetako bat. 1999ko udal hauteskundeetan aurkeztu zuten hautagaitzak Coalicion Hiritarron Elkartasuna (Berdeak-Los Verdes/Altzakoak) izena hartu zuen. Justo Garate Irure izan zen Donostiako udalerako hautagaitzaren zerrendaburua eta Arturo Justo Tovar Gipuzkoako Batzar Nagusietarako.

Donostiako Udalerako bozketetan 401 boto (% 1,84) lortu zituzten 7. hautesbarrutian, Altzako udalerri zaharrari dagokiona. Donostia osoan 677 boto lortu zituzten.

Hauteskunde horietan bakarrik aurkeztu ziren.

l21875

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2023
A A A O O L I
« api    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2023, Maiatzak 29)
    «Kaixo, Mikel. Por limitaciones económicas y de dedicación la edición anual en papel solo la podemos ofrecer a los socios ...»
  • Mikel
    (2023, Maiatzak 29)
    «Ya no recibo la revista. Hacéis un gran trabajo, ameno e importante. El diseño está muy bien. »
  • Maria teresa Gomez Gonzalez
    (2023, Maiatzak 27)
    «Me gustaría saber si puedo conseguirlas »
  • Iñaki
    (2023, Maiatzak 25)
    «Correcto. Este tipo de comentarios tb los leemos siempre q hay elecciones. Y ahora q tenemos la oportunidad, ¿cuál es ...»
  • rafael menendez del cid
    (2023, Maiatzak 23)
    «habitante de la vivienda numero 6, un saludo a Justo y los supervivientes que queden, dispongo de una fotografia de ...»

etiketak


Sarean