Joan Mari Irigoien Aranberri

2023, Maiatzak 21

(Irudia: Mattin)

(Irudia: Mattin)

Joan Mari Irigoien, euskal literaturaren eta altzatarren ezinbesteko erreferentzia, hil da. Gogoratzeko eta omenaldia egiteko unea da. Altzaren historiari hautsa kendu asmoz hasi ginenetik bidaide eduki ditugu haren idatziak, adeitasuna eta animoak. 2015ean, Joan Marik ‘Txantxanberde kantaria’ liburua prestatu eta aurkeztu zuen Tomasenen, “Altzako herri-deserriari” eskainia. Herriko elkarteak eta lagunak ekitaldi horretaz baliatu ginen Joan Mariri pertsona eta euskal idazle bezala gure aitortza helarazteko. Hunkigarria izan zen. Haren inguruan bildutakoen ahotik adiskidetasun eta esker hitzak  entzun ziren eta haren poemak edo nobelen zatiak ere irakurri ziren. Amaieran, ekitaldira bertaratutakoak Lourdes Zapirainek idatzitako bertso hauek abestu genituen:  [bertsoa eta ekitaldi osoren bideoa hemen]

Gaztetan egin zenuen
Bizitzaren apustua
Euskera eta kultura
Zuk egindako hautua
Ta euskal literatura
Atera da indartua
Zuk ereindako haziak
Badauka ziur fruitua
Altza dugu aspaldi hontan
Erderak menperatua
Berpiztu duzu ordea
Euskaldun sentimentua
Altzari eman diozu
Merezi duen lekua.

Euskalgintza, herrigintza
Jorratutako aukera
Herri hau eramateko
Betiko konponbidera
Horretan ahaleginduta
Egin dezu saiakera
Eskerrik asko Joan Mari
Pertsona handia baitzera
Jasozazu miresmena
Tokatzen zaizun antzera
Adieraziko dizugu
Maitasun osoz gainera
Eta nahi dezunerako
Hementxe izango gera.

2015-txantxanberde-kantaria

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean