Oleta eta Buenavistaren antzinako hiru argazki

2023, Ekainak 29

Oleta Urte hasieran, Luis Mari Flórezek Ernabido / Arnaobidao, Moneda, Casares, Intxaurrondo-Zar eta Aranzuriene baserrietako argazki interesgarriak ekarri zizkigun Estibausera, San Telmo Museoko artxiboan aurkituak. Orain San Telmon gordetako argazki berri batzuk pasa dizkigu, Oletaren bi, guztiz berriak, eta Buenavistaren beste bat. Argazkien egilea Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) da eta Galarza Funtsaren parte dira.

Argazkien data zehatza ez dakigu. Artxiboko fitxetan Oletaren argazkiak 1913tik aurrerakoak direla jartzen du, eta Buenavistatik Altzagainera doan errepidea eraiki gabe dagoela ikusten denez, 1933a baino lehenagokoak izan behar dute, urte horretan hasi baitziren obrak. Buenavistaren ikuspegiak, bestalde, 1930. urte inguruko data darama. Hemen ere ez da 1933. urtean egin zen errepidea ageri.

Hasierako argazki horretan portuko Cuarta Via etxeak, Oletako Etxeberri-Kosta etxea eta desagertutako Etxeberri-Kosta Txikiya baserria, Miramar ere deitua, ikus ditzakegu. Baserri hori gaur egun Casares pasealekuko Sarita-Enea etxea okupatzen duen orubean egongo litzateke.

oleta-2

Eta beste honetan, Agirrenea eta Maritxalar etxeak ikusiko ditugu, eta ezkerrean, behean, Mirabarkera baserriaren teilatua, Norteko Trenbidea eta Topoko tunelaren sarrera.

buenavista

Galarzak argazki asko egin zituen postal gisa argitaratzeko. Argazki hau horietako bat da. Ikuspegi orokor horren orijinala San Telmon kontserbatutako kristal gaineko gelatina teknikarekin egina da. Buenavista irudiaren erdian dago. Ezkerretik eskuinera, Portuko Obra Batzordearen Bulegoaren eraikina, Telefonica Konpainiaren eraikina, Buenavistako etxe multzoa, Miramar Etxea, Eskola Publikoak, 1918an sute baten ondoren berreraikutako Llusa upa-ohol fabrika eta portuko biltegien ondoko Cuarta Viako etxebizitzak ikus ditzakegu. Goian, Berratxo, Berra San Antonio landetxearekin batera, eta Mutiozabal landetxea.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean