Estibeaux

2006, Irailak 21

Altzako Estibaus izena, gure inguruetako beste izen asko bezala, Gaskoinian dauka bere jatorria, Landetako departamentuan gaur egun Estibeaux idazkerarekin ezagutzen den herrian, hain zuzen ere. Estibeaux, Estivaus gaskoineraz, Dax-etik Orthez-era doan errepide ondoan dago, albo batean dagoen 95 metroko muino baten gainean. Muino horri La Motte deitzen diote, muino natural bat batzuen iritziz, beste batzuen ustez Akitaniako antzinako maisuek eraikia. Bertatik dagoen ikuspegia oso zabala da eta Chalosseko gainontzeko mendixkak ikus daitezke.

Uda honetan gertutik ezagutzeko parada izan dugu, herriko jaien egunean. Jaiak uztaileko hirugarren igandean ospatzen dituzte eta, herri txikia izanik, 504 bizilagun besterik ez dira, bazirudien bertan herri osoa bildua zegoela berrogei lagunez osatutako «Clique d’Estibeaux» musika bandaren saio alaia entzuteko eta, amaieran, plazan prestatutako hamaiketakoaz gozatzeko.

Herri polita da eta historia luzea dauka. Inguruetan nekazal paisaia da nagusi, artoa, baratzak eta pinudiak bereziki. Estibaus izenaren esanahia, ordea, artzaintzari eta larre aldatzeari lotuta ikusten dute adituek; udako larreak, alegia. Inguru horietan neolitiko garaiko 37 harrespil aurkitu dituzte eta oso erraza omen da bertan silexa ikustea. Erromatarren garaian, Estibaus Tastoa deitzen zen eta galtzada bat herritik oso gertu pasatzen zen. Pelegrinentzako ospitale bat dokumentatuta dago 1231. urtean eta egungo eliza, XIX. mendean eraikia, Santiagoren zaindaritzapean badago ere, aurrekoaren zaindaria San Martin zen eta bazeukan kapila bat Santa Katalinari eskainia.

Bisita laburra baina atsegina izan da. Guk gure bideari heldu behar diogu berriro. Agur, Estibaus, beste bat arte.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean