Sarea ehunduz

2012, 17 de Abril
altzanet
Altzanet web orriaren bisitak

Elkartearen azken batzarrean estatutuak egungo legedira egokitu behar eta, bidenabar, helburuak ere berridatzi genituen, oinarrian ezer gutxi aldatuz. Azken finean, modu batean edo bestean adierazita, ezagutza eta hedapena dira hogeita bost urteetan zehar elkartearen jarduera gidatu duten helburu nagusiak, eta bai bata eta bai bestea bultzatzeko beharrezkoa izan da elkarlana eta harremanak saregile moduan ehuntzea. Hona hemen sare horren hainbat datu, neurri batean AHM zertan den erakusten digutena.

Une honetan, AHM 214 bazkidez osatua dago, horietako 93 emakumeak. Jardueren arabera, zazpi eta hamabost lagunen artean zuzenean inplikatuak daude urteko egitasmoa gauzatzen. Bazkideen artean denak elkar ezagutzen ez badugu ere, batetik edo bestetik azpian harreman pertsonalak daude, zuzenak. Komunikatzeko eta harremanak ehuntzeko moduak, berriz, aldatzen joan dira denboran zehar: elkarrekin bildu, postaz gutunak bidali, telefonoz etxera deitu, gero mugikorretara, SMSak bidali, posta elektronikoak, eta garai berrienetan sare sozialak.

Gure bazkideen datuetan oinarriturik, haiekin kontaktatzeko datu hauek eskaini ditzakegu: %100 helbide postala; %90,5 etxeko telefonoa; %40 telefono mugikorra; %53,5 posta elektronikoa. Jakin badakigu bazkide guztiek ez dituztela datu guztiak ematen, eta eman beharrik ere ez daukatela, baina datu hauek, hala ere, portzentajeak adierazgarriak direla uste dugu.

Informazio eta komunikazio teknologien bitartez aldatzen ari dira pertsonen arteko harremanak eta hirian bizitzeko modua. Pantaila baten aurretik mugitu gabe harremanetan jarri gaitezke lagunekin eta ezezagunekin, ezagutu, ikasi, entretenitu. Internetek iraultza ekarri du. Gure datuekin jarraitzen badugu, Altzanet web orriak 64.155 bisita jaso zituen eta Tokiko Bildumak (www.altza.info) 26.741 bisita. Kopuru horiek badakigu erlatibizatu behar ditugula bisita horietako asko, %40 estimazio batzuen arabera, bilatzaileen roboten bisitak baitira, baina, hala ere, bisitarien kopuru altu horiek pentsaezinak lirateke orain dela urte gutxi.

Azken urte hauetan protagonismo handia hartu dute sare sozialek Interneten, neurri handi batean telefono mugikorren erabilerari lotuak. Errealitate berri honek bide berriak zabaldu ditu ezagutzaren hedapenerako batez ere, pertsona gehiagoengana heltzeko aukerak sortuz eta komunitate baten partaide izateko moduak gehituz. Bide hau urratuz, AHMk bere profila sortu zuen Facebooken eta kontu bat erabiltzen hasi da Twiterren. Batak zein besteak erakusleiho birtual erraldoiak direla erakutsi dute eta ‘atsegin dut’ bakoitzak edo ‘jarraitzaile’ bakoitzak informazioaren oihartzun iturri bat bilakatzen da edukiak bere lagunen artean zabalduz.

Facebooken gure kontuak dituen jarraitzaileak aztertuz AHMren inguruan sortutako sare sozialaren ezaugarriak ikus ditzakegu. Elkartearen proportzio berean banatzen dira emakumezkoak eta gizonezkoak, baina bizilekuari erreparatzen badiogu alde handia dago elkartearen eta sare sozialaren artean. Elkartean %15 soilik bizi bada Donostiatik kanpo, Facebooken, ordea, 87 jarraitzaileen %55 geografian zehar barreiatzen da: Madril, Bilbo, Gasteiz, Bartzelona, Cáceres, Miajadas, Errenteria, Poza de la Sal, Alacant, Fuenlabrada, Deba, Etxalar, Irun, Oñati, Zarautz… eta beste lau lagun Amerikan: Peru, Brasil, Uruguay eta Estatu Batuak.

Twiterren kontua azaroan ireki genuen eta oraindik goiz da balorazioak egiteko, baino dagoeneko sare horretan murgildu gara eta ikusteko dago txoria nondik joango den.

Globalizazioaren garai honetan, elkarteek saregile trebearen lana egiten ikasi beharko dugu, Altzako kaleetan eta Altza birtualean ere, digitalean mugitzen den munduan, ezagutza eta hedapena helburuetara hurbiltzearren.

Etiquetas: , ,

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Abril 2024
L M X J V S D
« Mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Últimos comentarios

  • Antonio Dávila García
    (2024, 19 de Abril)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, 29 de Marzo)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, 27 de Marzo)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, 27 de Marzo)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, 22 de Marzo)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiquetas


En la red