Bi liburuen berri

2012, Maiatzak 2

Antxo eta emakumeak dira aurreko hilabeteetan gure arreta merezi izan duten bi liburuen gai nagusiak.

antxo

Lehenengoa Antxoren sorrerari buruzkoa da, “Antxo, lasalatarren asmo - Antxo, proyecto de los Lasala“, Txema Ruiz Echeverríak idatzia eta Antxotarrok Historia Mintegiak argitaratua. Liburuan bi zati bereizten dira. Aurrena Fermin Lasala aitari eta izen bereko semeari eskainia dago eta Antxoren sorrera eta bilakaera aztertzen ditu. Aitak 1847. urtean inauguratu zen errepide nagusia eraiki eta Molinaoko padurak lehortzeko eta nekazal lurrak bihurtzeko kontzesioa lortu zuen. Semea, Mandaseko dukea, areago joan zen eta Antxoren hiri eta industria garapenak bultzatu zituen. Bigarren zatian, Txema Ruizek Antxoko kaleak ditu hizpide, haien aspaldiko izenak eta bizitza gogoratuz. Liburuaren ezkerreko orrialde bakoitzeko irudi bana jarri dute irakurketaren lagungarri. Elkarteak bere kontu ordaindu du liburua eta salgai jarri du liburu denda hauetan: Trintxerpeko Lema, eta Antxoko Urdin, Maritxalar, Beni, Ros, Pasajes eta Rubén.

emakumeMujer pasaitarra en el pasado siglo XX. Recreación de vivencias e imaginarios” da ekarri dugun bigarren liburuaren izenburua eta Rosa Garcia-Orellan antropologoa da azterlan interesgarri honen egilea. Pasaiako portuaren jarduerari loturiko emakumeen testigantzetan oinarriturik, joan den mendeko hogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarkaden arteko historian murgiltzen da. Argazki sorta handi baten laguntzaz, jendearen, gizartearen eta ekonomiaren bilakaera erakusten du emakumeen bizipenen ikuspegitik.

Liburua doan jaitsi daiteke Interneteko helbide honetatik: https://www.bubok.es/libros/211538/Mujer-Pasaitarra-Siglo-XX

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean