San Luis ereserkia

2012, Irailak 4

Iñigo Landa

Udako jaiak eta ospakizunak erabat atzean utzi aurretik Herrerako festen gainean ohartxo hau idatziko dugu, San Luisi eskainitako ereserkia hizpide izango delarik. Izan ere, uda hasieran gure bazkide batek Asteasuko parrokiaren paperen artean kasualitatez orri bat aurkitu zuen “Himno a San Luis” izenburuarekin, eta data ere idatzita zeukan: “Herrera a 21-6-42″.

Guretzat interesgarria izan zitekeelakoan kopia bat pasa zigun Tokiko Bilduman gordetzeko. Orrian bertan Francisco Lasconateguy-ren izena ere agertzen da, 1939. urtetik gaur egun arte Herrerako parrokiaren abesbatzaren zuzendariarena. Harekin harremanetan jarri ginen eta argitu digu himno hori 1986. urtera arte Herrerako parrokian abestutako himnoaren partitxela dela. Hitzak zeinek idatzi zituen inork ez daki, baina alderdi musikala ordea ezaguna da, Vatikanoaren himno bera baita.

Pako Laskonategik kontatu digunez, 1975. urtean ikusi zuten himnoa aldatzeko beharra. Lanari ekin zioten eta berria konposatzen hasi ziren, baina azkenean burutu gabe geratu zen. Azkenean, Tomas Garbizu musikari ospetsu lezoarrak “Luis Gonzaga Doneari Ereserkia” konposatu zuen 1986. urtean eta geroztik ereserki hau abesten da San Luis egunean Herreran.

Hemen eskaini dizkizuegun hiru partitxela Herrerako parrokiaren historia txikiaren lekuko dira, Altzako Tokiko Bilduman gordeko direnak, baina orri horiek zerbait gehiago ere erakusten digute, alegia, partitxela horiek Pako Laskonategi bezalako gizon baten lanaren lekukoak dira, urte askotan Herreran musikari eskainitako denboraren eta lanaren lekukoak, eta horregatik gure aitormena merezi du.

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. matias

    Nire herrian abesti hau arkitu izan arren,garbi ikusten da F.Lazkanotegi Jaunak idatzia izan zela Tomas Garbizu Jaunak sumatua.Nola azaldu zen abesti-paper hau nire herriko elizako koruan inork ez daki nunbait.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean